Updates from Abendua, 2008

  • Gure bloga Open ID zerbitzari moduan

    13:36 on 2008-12-31 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: dreamhost, , , , , zerbitzaria

    Beti aipatu izan dut nire identitate digitala nik definitu nahi dudala eta ez Googlek edo beste zerbitzu batek. Horregatik, denbora bat daramat horren inguruan lanean eta nire bloga Interneten nire sorkuntza eta nire sare sozialaren nodo zentrala izatera lortzen ari naiz.

    Bloga sortu nuenetik Open IDari garrantzia eman nion baina jendeak parte hartzeko modu bezala. Baina, nire bloga nire identitate digitalaren metatzailea bada zergatik ez erabili hau nire Open ID identifikatzailea. Hemendik aurrera horrela da, nire bloga nire Open ID zerbitzari propioa da, nire blogaren helbidearekin Open ID erabiltzen duten beste zerbitzuetan parte hartu ahal izango dut. Bide hau oso interesgarria dela iruditzen zait eta horregatik denontzat jarraitutako pausoak dokumentatzea erabaki dut.

    Dreamhost erabiltzen dudadez zerbitzari honetan Open ID zerbitzaria instalatzeko gomendio bereziak ere aipatuko ditut. Seguraski beste hosting edo zerbitzarientzako ere baliagarriak. Hauek [Dreamhost] bezala markatuko ditut.

    • Open ID zerbitzaria muntatzeko phpMyID script-a jaitsi behar dugu.
    • Gure zerbitzarian bloga dagoen direktorioan karpeta berri bat sortuko dugu eta bertan deskargatutakoa zerbitzarira igo ondoren destrinkotu.
    • [Dreamhost] Nahi izanez gero azpidomeinu bat sor dezakezu eta bertan deskonprimatu. Nik openid.teketen.com sortu dut. Horrela htaccess ezberdindu bat ere definitu ahal izango duzu.
    • htaccess fitxategia .htaccess bezala berrizendatu.
    • MyID.config.php index.php bezala berrizendatu.
    • [Dreamhost] .htaccess barnean sartu eta lehenengo aukera (Option1) azpian dauden eragiketak deskomentatu. Hau egiten ez baduzu “Missing expected authorization header.” errore bat agertuko zaizu.
    • Joan instalazioa egin den helbidera nire kasuan openid.teketen.com. Bertan agertzen den realm hitza apuntatu, nireta “phpMyID” zen.
    • Orain izen eta erabiltzaileak sortuko ditugu. GNU/Linux sistematan komando hau erabil dezakezue, echo -n ‘erabiltzailea:aurrekorealm:pasahitza’ | openssl md5 .GNU/Linux batean ez bagaude irakurri READMEa edo MD5 Creator Online moduko tresna bat erabili.
    • index.php-a editatu behar dugu orain. SSH sarrera badaukagu zuzenean eta bestela lokalean aldatu eta ondoren igo. Aukera ezberdin asko daude hauek dira garrantzitsuenak:
    • $GLOBALS['sreg'] barnean dauden datuak aldatzea ere interesgarri izan daiteke.
    • Orain bisitatu zure instalazioaren helbidea, nire kasuan http://openid.teketen.com. Sortutako erabiltzaile eta pasahitzarekin sartu eta identifikatua egongo zara. Open ID erabiltzen duten beste webguneetan helbide hori erabiliz identifika zaitezke orain.

    Baina pauso bat gehiago ere egin daiteke. Open ID zerbitzariaren helbidea gure identifikazio tresna izan beharrean, gure blogaren helbidea zuzenean izan dadila nahi badugu gure WordPress txantiloia aldatu behar dugu. WordPressen diseinu edizioan sartu eta header.php (burukoan), erabiliko dugun Open ID zerbitzaria deklaratu dezakegu. Honela egin dut nik:

    <link rel=”openid.server” href=”http://openid.teketen.com&#8221; />
    <link rel=”openid.delegate” href=”http://openid.teketen.com&#8221; />

    Kanpoko edozein Open ID zerbitzari erabili beharrean zuena propioa erabiltzeko gonbidapena egiten dizuet. Kanpoko Open ID zerbitzari bat erabiltzea erabakitzen baduzue gertukoa, txikia eta fidagarria izatea gomendatzen dizuet. Denek ez duzue zertan zuen zerbitzari propioa montatu behar baina aukerak badituzuela ezingo duzue ukatu.

     
  • Israeli boikota, Free Palestina

    18:16 on 2008-12-30 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: boikota, freepalestina, ,

    freepalestina

     
  • Asteroko twitter laburpena 2008-12-28

    23:59 on 2008-12-28 | 0 Comment Permalink | Reply

    • Bideojoko frikiei deia. Nintendo DS crackeatzeko sistemarik badagoela badakit.Zein da hoberena? Erosteko erraza? Probatu duzue… #
    • Neguko solstizio zoriontsua opa dizuet http://tinyurl.com/7kxhqq #
    • Gaur asteartea berriro krisiaren aurka http://herriakalera.net . Forjariak abesteko gogoz http://tinyurl.com/forjariak #
    • Sare sozialak erabiliko ditut (batez ere Twitter) baina nire bloga izango da nire identitate digitalaren gunea. Orain OpenID zerbitzaria ere #
    • http://tinyurl.com/787cvv pasada bat batez ere moderatzaileak ateratako ondorioa (azken 2 mezuak) #
    • New blog post: Web mugikorrari buruzko aurkezpena orain euskaraz http://tinyurl.com/844nts #
    • Erdi gaixo e-booken inguruan gehiago ikertzen epub, pdf, prc eta hanlin gailua buruan… @egaroa bide oso polita hartu duzue. #
     
  • Web mugikorrari buruzko aurkezpena orain euskaraz

    18:37 on 2008-12-23 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: aurkezpena, , , , , , ,

    Gaur opari ederra jaso dugu guztiok, eduki libreak libre egiteak daukan garrantziaren adibide garbi bat. Aurreko egunean Web Móvil izeneko aurkezpen bat jarri nuen blog honetan. Mezu hori irakurri eta lizentzia librea dela eta Euskal Seo-ko Egoitz lagunak euskaraz nahi zuela adierazi zidan. Baina ez zen horretan gelditu, aurkezpena hartu eta itzuli egin du. Lizentzia libre bat dute bi aurkezpenek eta orain denontzako euskaraz ere ikusgai dago. Esker mila Egoitz!

    Web móvil [pdf]

    Web mugikorra [pdf]

     
  • Neguko solstizio zoriontsua!

    21:48 on 2008-12-22 | 2 comments Permalink | Reply

    Neguko solztizio zoriontsua!

     
  • Asteroko twitter laburpena 2008-12-21

    23:59 on 2008-12-21 | 0 Comment Permalink | Reply

    • Elurneten ordenagailu berriak ditugu Dell Latitude E6400 Ubunturekin eta Elurneteko Olentzerok netbook txiki bat ekarriko dit…zein? #
    • Zenbat denbora pasako da Bushi zapatarekin buruan jotzeko flash bideojoko horietako bat ikusteko? Bihar bertan #porra #
    • Lehenengo arraytxiki web laborategiko proiektua http://mugimugi.arraytxiki.com Laster informazio gehiago… #
    • Bush VS Shoes http://tinyurl.com/6xe524 #
    • Gaur ere http://herriakalera.net. Nire herriko jendearen kasu bat WENT ostia ze gogorra http://tinyurl.com/5ccxek #
    • Donostian ibiltzen zaretenontzat. Alde zaharreko tabernari eta informatikaria zen Harkaitz atxilotu dute http://ttiki.com/1658 #
    • Horrelako gauzak irakurtzean… ODIO, RABIA, AMORRUA http://fon.gs/enpresaburuak-kaleratzeak #
    • ETB3n “olentzero o reyes” euskaltelen spot-a 4. aldiz jarri dute SEGIDAN. HAU EZ DA NORMAL. Nahita edo nahigabe? #
    • Ehhhhhhh ez da normala hau eskandalu bat da 5. aldia #
    • WTF 6. #
    • 1O. eta aurrera EUSKALTEL REPETIR UN SPOT 10 VECES SEGUIDAS (3 min) ES MÁS QUE PROPAGANDA. EUSKALTEL=GOEBBELS en vuestra lengua. #
    • Enpresa baten itxiera komunikatu didate oraintxe, ea Went-eko lagunekin zer gertatzen den http://tinyurl.com/5ccxek #
    • Iragarpenak iragarpen http://sockandawe.com/ #
    • Krisia gero eta gertuago jotzen ostia puta. Internetetik zerbait egin beharko genuke la ostia! #
    • Gaur Bilbon egonen naiz bazkaltzen, mariskoa eta guzti! #
     
  • CCCP Abenduak 20 Artelekun

    18:57 on 2008-12-17 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , berrikuntza, , , imaginazioa, katxarreoa

    CCCP Arteleku

    Bazkaria, katxarreoa, berrikuntza, imaginazioa, hitzaldiak, CCCP (Kafe, Txola ta Txokola. Ikus kartela jaja)

    Abenduak 20 Arteleku

    Anima zaitez!

    Ekitaldiaren informazio guztia

     
  • Web móvil ikastaroaren aurkezpena

    17:37 on 2008-12-16 | 5 comments Permalink | Reply
    Tags: , , , , , , ,

    Hemen uzten dizuet Web mugikorrari buruz emandako ikastaroaren aurkezpena. Gazteleraz dago ikastaroa horrela izan zelako baina euskaraz egin behar badut euskarazko bertsioa ere igoko dut. Hemendik aurrera ikastaroen aurkezpenak Elurneten webgunean ere igoko ditut. Disfrutatu!

     
  • Asteroko twitter laburpena 2008-12-14

    23:59 on 2008-12-14 | 0 Comment Permalink | Reply

     
  • Kapitalismoa, INSERT COIN…GAME OVER… RESTART

    12:08 on 2008-12-08 | 3 comments Permalink | Reply
    Tags: , , , irekia, , ,

    Beraien krisiaren aurrean: Astearteetan, Herria kalera! ekimena izango da Donostian asteartero. Lehenengo protesta astearte honetan izango da, hilaren 9an, 19:00etan, Askatasunaren Etorbidean dagoen Banco Guipuzcoano-ren aurrean. Errenteria-Oreretako Sabeco-ko langileek hartuko dute parte. Deia zabaldu!

     
  • Asteroko twitter laburpena 2008-12-07

    23:59 on 2008-12-07 | 0 Comment Permalink | Reply

    • http://www.elurnet.net/ Elurneten webgunea berritzen alpha fasean oraindik. #
    • Izarren Hautsa gaur maisuarentzat http://tinyurl.com/5qrx9q #
    • Mikel Laboaren heriotza fenomeno sozial bat da, baita sarean ere http://tinyurl.com/57w98a #
    • Euria eta hotza trumoia, kazkabarra, iluntasuna… baina etxean bero. #
    • Microsofti euskararen ukan saria. Zer eman beharko lioke Software Liberaren inguruko komunitateari? Hori bai dela benetako berrikuntza. #
    • 2009rako dekalogoak eta predikzioak jasotzen hasiko garela uste dut… Nire amonak loterian 68a eta Bilbon hartu behar diodala esan dit. #
    • Hurrengo Matrakako artikulua Euskal Encodings (http://euskal-encodings.es.gd/). Atzokoa Twitterri buruzkoa zen. #
    • Enpresa ezagun batean Atari bat egiteko pertsonen bila dabiltza, proiektua hasi, bukatu eta gelditzea nahi dute. Norbaitek? #
    • 5 euro inguru balio duen proiektore bat egiten, 150 hatzbete. Materiala: lente bat, kartoizko 2 kaxa, guraizeak eta zelo. #
    • Librezaleko bilkurara nierebanoa ;) #
     
  • Milakabilaka faltan botatzen duen bakarra naiz?

    11:50 on 2008-12-04 | 3 comments Permalink | Reply
    Tags: , ,

    Milakabilaka mugimendua itzali edo lokartu zen eta nik faltan botatzen dut. Bere burua horrela aurkezten zuen.

    Milaka eta milaka gara Euskal Herriaren etorkizuna herritar guztien erabaki askean oinarritu nahi ditugunak. Bake iraunkorra eta bidezkoa eraikitzeko milaka gizon eta emakumeren adostasun sendoa ari gara gorpuzten, ahalegin xume etengabean, pausoka. Horretarako herritarren hitzari aukera, bide eman behar zaio, aldez aurretiko ezarpenik eta inoren aurkako bazterkeriarik gabe. Baina urte luzetako gatazka politikoa
    gainditzeko bidea oztopoz beterik dago. Hamaika saio, ahalegin, bultzada, ariketa eskatzen du bakea eraikitzeak.

    Hamaika saio, ahalegin, bultzada, ariketa horiek egin ditugu? Ni prest 12. edo 13. bat egiteko orduan.

     
  • Mikel Laboa jaio da

    11:20 on 2008-12-01 | 4 comments Permalink | Reply
    Tags: , mikel laboa, txoria txori

    Beste txoriek kontatu didate Donostian gure txoria hil dela. Hegoak ebaki bagenizkio gurea izango zen ez zuen alde egingo, baina horrela ez genuen Antiguoko kaleetan paseatzen ikusiko, Ondarreta hondartzako bankuetan ikusiko.
    Bere abestiak maite ditugu maite, askok eta askok, gaur abesti horiek gurekin gelditzen dira, copyright-a dute bai, baina guri hori berdin zaigu, asko eta asko guretzat domeinu publikoan daudelako. Euskal Herriko kale askotan entzungo dira zure Gernikako hitz ulergaitz horiek, orain zuregatik.
    Hegan egin du, joan dadila orain bere sorgin guztiekin Baga-Biga-Higa eta izarren hautsak jaso dezala bere izar dizdiratsuenetako bat. Mikel Laboa gaur herriarentzako jaio da.

     
  • Itzulpen automatikoa blogean

    0:46 on 2008-12-01 | 3 comments Permalink | Reply

    Era esperimentalean bada ere itzupen automatikoa gehitu dut blogean. Apertium itzulpen tresna erabiltzen da horretarako. Azken bertsioan euskara-gaztelera itzulpena egiten du, ez da oso kalitate onekoa baina mezuak gazteleraz zerbait ulertzeko balio dezake. Noizbait teknologia hobeagorik sortzen bada gehitu eta martxan jarriko nuke. Badakit adibidez, Opentrad proiektuaren barnean hau hobeto egiteko saiakerak daudela, hauek itxaroten geldituko gara.

    Euskaraz idazten jarraituko dut, hori izan da nire erabakia eta etorkizunean ere horrela izango da, baina beste hizkuntza batzutan edukiak ulergarri izatea interesgarria da. Ea etorkizunean euskaraz idatzitako mezuak beste hainbat hizkuntzetan ere ulergarri egiteko aukera dagoen.

    Hau lortzeko WP-Apertium WordPress plugina instalatu eta moldatu dut euskararekin erabili ahal izateko. Instalazio jarraibideak README testuan irakur ditzakezue. Egindako aldaketen dokumentazioa.

    Blogaren itxuran (index.php)

    <h1 id=”title-<?php the_ID();?>” class=”xfolkentry entry-title”><a class=”taggedlink” rel=”bookmark” href=”<?php the_permalink(); ?>

    <?php
    if (function_exists(‘apertiumPostTranslation’)) {
    apertiumPostTranslation($post->ID);
    }
    ?>

    <?php if(is_search()) { the_excerpt();
    } else {        echo (‘<div id=”entry-’);
    the_ID();

    echo (‘” class=”entry-content”>’);
    the_content(‘Read more &raquo;’);
    echo (‘</div>’);
    } ?>

    WP-Apertium pluginaren konfigurazioa (options.php)

    $aux_options->update_option(‘language’,'eu’);
    $aux_options->update_option(‘translation_languages’,'es’);

    WP-Apertium pluginaren moldaketa (locale.php)

    <?php

    $_names = array();

    $_names['ca'] = array();
    $_names['ca']['ca'] = ‘català’;
    $_names['ca']['es'] = ‘espanyol’;
    $_names['ca']['eu'] = ‘basc’;
    $_names['ca']['en'] = ‘anglés’;
    $_names['ca']['oc'] = ‘occità’;
    $_names['ca']['oc@aran'] = ‘aranés’;
    $_names['ca']['fr'] = ‘francés’;
    $_names['ca']['it'] = ‘italià’;
    $_names['ca']['translate'] = ‘Tradueix aquest text!’;
    $_names['ca']['poweredby'] = ‘Funciona amb ‘;
    $_names['ca']['translatedto'] = ‘Traduit a ‘;
    $_names['ca']['translatedby'] = ‘ mitjançant ‘;

    $_names['en'] = array();
    $_names['en']['ca'] = ‘catalan’;
    $_names['en']['es'] = ‘spanish’;
    $_names['en']['eu'] = ‘basque’;
    $_names['en']['en'] = ‘english’;
    $_names['en']['oc'] = ‘occitan’;
    $_names['en']['oc@aran'] = ‘aranese’;
    $_names['en']['fr'] = ‘french’;
    $_names['en']['it'] = ‘italian’;
    $_names['en']['translate'] = ‘Translate this text!’;
    $_names['en']['poweredby'] = ‘Powered by ‘;
    $_names['en']['translatedto'] = ‘Translated to ‘;
    $_names['en']['translatedby'] = ‘ by ‘;
    $_names['es'] = array();
    $_names['es']['ca'] = ‘catalán’;
    $_names['es']['eu'] = ‘vasco’;
    $_names['es']['es'] = ‘español’;
    $_names['es']['en'] = ‘inglés’;
    $_names['es']['oc'] = ‘occitano’;
    $_names['es']['oc@aran'] = ‘aranés’;
    $_names['es']['fr'] = ‘francés’;
    $_names['es']['it'] = ‘italiano’;
    $_names['es']['translate'] = ‘Traduce este texto!’;
    $_names['es']['poweredby'] = ‘Funciona con ‘;
    $_names['es']['translatedto'] = ‘Traducción a ‘;
    $_names['es']['translatedby'] = ‘ con ‘;

    $_names['eu'] = array();
    $_names['eu']['ca'] = ‘katalana’;
    $_names['eu']['es'] = ‘gaztelera’;
    $_names['eu']['eu'] = ‘euskara’;
    $_names['eu']['en'] = ‘ingelesa’;
    $_names['eu']['oc'] = ‘okzitaniera’;
    $_names['eu']['oc@aran'] = ‘aranera’;
    $_names['eu']['fr'] = ‘frantsesa’;
    $_names['eu']['it'] = ‘italiera’;
    $_names['eu']['translate'] = ‘Testu hau itzuli!’;
    $_names['eu']['poweredby'] = ‘Honekin dabil: ‘;
    $_names['eu']['translatedto'] = ‘Itzulpena:  ‘;
    $_names['eu']['translatedby'] = ‘ Honekin: ‘;

    $_names['default'] = $_names['ca'];

    ?>

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel