Beste txoriek kontatu didate Donostian gure txoria hil dela. Hegoak ebaki bagenizkio gurea izango zen ez zuen alde egingo, baina horrela ez genuen Antiguoko kaleetan paseatzen ikusiko, Ondarreta hondartzako bankuetan ikusiko.
Bere abestiak maite ditugu maite, askok eta askok, gaur abesti horiek gurekin gelditzen dira, copyright-a dute bai, baina guri hori berdin zaigu, asko eta asko guretzat domeinu publikoan daudelako. Euskal Herriko kale askotan entzungo dira zure Gernikako hitz ulergaitz horiek, orain zuregatik.
Hegan egin du, joan dadila orain bere sorgin guztiekin Baga-Biga-Higa eta izarren hautsak jaso dezala bere izar dizdiratsuenetako bat. Mikel Laboa gaur herriarentzako jaio da.
•
Mikel Laboa jaio da
•
4 comments to “Mikel Laboa jaio da”
•

1. Abendua 2008 at 11:45 :
Ze pena… ez dago eskubiderik… espero dut gutxienez merkatariek errespetua izatia eta ez esplotatzea (gehiegi) komertzialki merkatuan dagoen “heriofilia”…
1. Abendua 2008 at 12:11 :
Pena da, oraindik 70 urte pasa behar izatea sozialki jada domeinu publikoan dagoena legalki domeinu publikoan egon ahal izateko. Hau da, edozeinek nahi duen sormen lanetan erabili ahal izateko.
1. Abendua 2008 at 12:14 :
Eskerrik asko Teketen. Hegaz ikusi dut gaur goizean nire teilatu gainetik pasatzen…
14. Abendua 2008 at 14:00 :
MIKEL LABOA ESUSKAL HERRIETAKO ABESLARI TREBEENA ZEN ETA DA.
AUPA MIKEL LABO !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!