Milakabilaka mugimendua itzali edo lokartu zen eta nik faltan botatzen dut. Bere burua horrela aurkezten zuen.

Milaka eta milaka gara Euskal Herriaren etorkizuna herritar guztien erabaki askean oinarritu nahi ditugunak. Bake iraunkorra eta bidezkoa eraikitzeko milaka gizon eta emakumeren adostasun sendoa ari gara gorpuzten, ahalegin xume etengabean, pausoka. Horretarako herritarren hitzari aukera, bide eman behar zaio, aldez aurretiko ezarpenik eta inoren aurkako bazterkeriarik gabe. Baina urte luzetako gatazka politikoa
gainditzeko bidea oztopoz beterik dago. Hamaika saio, ahalegin, bultzada, ariketa eskatzen du bakea eraikitzeak.

Hamaika saio, ahalegin, bultzada, ariketa horiek egin ditugu? Ni prest 12. edo 13. bat egiteko orduan.