Hilabetero, lehenengo ostegunean, 20:00etatik aurrera Donostiako Kafe Antzokian izango gara Arraytxiki ekimenaren sustatzaileak eta lagunak. Antzokiko sofa erosoetan egongo gara, tertulian, edarien laguntzarekin
WiFi sarbidea Dokaren esku. Eta, osteguna izaki, bilkura ordu txikietaraino luzatzeko aukerari ez diogu muzin egingo!
Azaroak 6, 2008 20:00 Fish & Txips at Doka kafe antzokia
Lehenengo Fish & Txips. Atzo gurekin egon ezin izan zutenentzat.
Atzo jada 0. fish&txips egin genuen, hemen argazki pare bat:





Dokan ba omen dago beste ekitaldi bat ia ordu berean:
Looking for Mister X (laburmetraia)
Hudaltzainak (bertso saioa)
LOOKING FOR MISTER X.
(Asier Hormaza, Isidoro Fernandez, Ander Lipus, Porrotx)
1984 urtea da, Euskal Herrian gaude. I…
Biak mantentzen dira?
Arraytxikirena ekitaldi informala da… Ez da aurkezpenik, hizlaririk ez horrelakorik. Joango garen guztiok solasalditxo bat izan eta pote batzuk hartzeko aukera.
Beraz, geure 1. Fish&Txis ikuskizun batekin amenizatzen badigute, askoz hobe!