Beti aipatu izan dut nire identitate digitala nik definitu nahi dudala eta ez Googlek edo beste zerbitzu batek. Horregatik, denbora bat daramat horren inguruan lanean eta nire bloga Interneten nire sorkuntza eta nire sare sozialaren nodo zentrala izatera lortzen ari naiz.
Bloga sortu nuenetik Open IDari garrantzia eman nion baina jendeak parte hartzeko modu bezala. Baina, nire bloga nire identitate digitalaren metatzailea bada zergatik ez erabili hau nire Open ID identifikatzailea. Hemendik aurrera horrela da, nire bloga nire Open ID zerbitzari propioa da, nire blogaren helbidearekin Open ID erabiltzen duten beste zerbitzuetan parte hartu ahal izango dut. Bide hau oso interesgarria dela iruditzen zait eta horregatik denontzat jarraitutako pausoak dokumentatzea erabaki dut.
Dreamhost erabiltzen dudadez zerbitzari honetan Open ID zerbitzaria instalatzeko gomendio bereziak ere aipatuko ditut. Seguraski beste hosting edo zerbitzarientzako ere baliagarriak. Hauek [Dreamhost] bezala markatuko ditut.
- Open ID zerbitzaria muntatzeko phpMyID script-a jaitsi behar dugu.
- Gure zerbitzarian bloga dagoen direktorioan karpeta berri bat sortuko dugu eta bertan deskargatutakoa zerbitzarira igo ondoren destrinkotu.
- [Dreamhost] Nahi izanez gero azpidomeinu bat sor dezakezu eta bertan deskonprimatu. Nik openid.teketen.com sortu dut. Horrela htaccess ezberdindu bat ere definitu ahal izango duzu.
- htaccess fitxategia .htaccess bezala berrizendatu.
- MyID.config.php index.php bezala berrizendatu.
- [Dreamhost] .htaccess barnean sartu eta lehenengo aukera (Option1) azpian dauden eragiketak deskomentatu. Hau egiten ez baduzu “Missing expected authorization header.” errore bat agertuko zaizu.
- Joan instalazioa egin den helbidera nire kasuan openid.teketen.com. Bertan agertzen den realm hitza apuntatu, nireta “phpMyID” zen.
- Orain izen eta erabiltzaileak sortuko ditugu. GNU/Linux sistematan komando hau erabil dezakezue, echo -n ‘erabiltzailea:aurrekorealm:pasahitza’ | openssl md5 .GNU/Linux batean ez bagaude irakurri READMEa edo MD5 Creator Online moduko tresna bat erabili.
- index.php-a editatu behar dugu orain. SSH sarrera badaukagu zuzenean eta bestela lokalean aldatu eta ondoren igo. Aukera ezberdin asko daude hauek dira garrantzitsuenak:
- ‘auth_username’ => ‘erabiltzailea’,
- auth_password’ => ‘sortutakomd5karakterekatea’,
- ‘idp_url’ => ‘http://openidinstalazioarenhelbidea.com’,
- ‘pavatar’ => ‘http://gureavatarrearenhelbidea.com’,
- $GLOBALS['sreg'] barnean dauden datuak aldatzea ere interesgarri izan daiteke.
- Orain bisitatu zure instalazioaren helbidea, nire kasuan http://openid.teketen.com. Sortutako erabiltzaile eta pasahitzarekin sartu eta identifikatua egongo zara. Open ID erabiltzen duten beste webguneetan helbide hori erabiliz identifika zaitezke orain.
Baina pauso bat gehiago ere egin daiteke. Open ID zerbitzariaren helbidea gure identifikazio tresna izan beharrean, gure blogaren helbidea zuzenean izan dadila nahi badugu gure WordPress txantiloia aldatu behar dugu. WordPressen diseinu edizioan sartu eta header.php (burukoan), erabiliko dugun Open ID zerbitzaria deklaratu dezakegu. Honela egin dut nik:
<link rel=”openid.server” href=”http://openid.teketen.com” />
<link rel=”openid.delegate” href=”http://openid.teketen.com” />
Kanpoko edozein Open ID zerbitzari erabili beharrean zuena propioa erabiltzeko gonbidapena egiten dizuet. Kanpoko Open ID zerbitzari bat erabiltzea erabakitzen baduzue gertukoa, txikia eta fidagarria izatea gomendatzen dizuet. Denek ez duzue zertan zuen zerbitzari propioa montatu behar baina aukerak badituzuela ezingo duzue ukatu.


[...] feevy, identitate digitala, twitter Testu hau itzuli! eu es » Aurreko eguneko identitatearen inguruko aldaketa garrantzitsuaz gain, gaur beste hainbat aldaketa egin [...]