Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Abuztua 7th, 2008 by teketen

Hurrengo urtetako internet/euskararen erronkak

BBECen egon ginen Haritz eta ni eta bertan beste hainbat blogariekin batera euskarak/internetek hurrengo urteetan izango dituen erronkaz hitz egin genuen. Euskara globalizazioan aurkezpen osoa hemen duzue baina garrantzitsuena 2 grafiko hauek dira.

EKIBE euskara: Euskarak interneten dituen erronkak identifikatu eta hauei buruzko zenbait ohar ematen saiatzen den grafiko bat da. Elementu garrantzitsu bezala erreferentzialtasuna, kontektatua egotea, ikusgarritauna, baliabideak jartzen ditu eta guztiaren bihotza dena erabilpena bera.
MUDSS internet: Interneten orokorrean hurrengo urteetan garrantzitsuak izango diren faktoreak detektatu eta grafika baten bidez adierazteko jaio da. Hauek ezagutu eta euskal komunitateak bertan eragitea garrantzitsua izango da EKIBEren barneko parametroak hobetu nahi baditugu. Grafika honen bihotza soziala da, objetu sozialen elkartrukea eta pertsonen arteko elkarrekintza baitira garai hauetako adierazle garbiena. Baina beste batzuk garrantzitsuak izaten jarraitzen dute edo garrantzitsu izaten hasi dira. Horien artean 4 dira niretzat garrantzitsuenak multimedia, ubikuitatea, deszentralizazioa eta semantika.

Aurkezpen honetan aipatzen diren proiektuak eta ideiak nireak egin nahi ditut urte honetan zehar eta aipatutako gaietan lan egingo dut. Behintzat gai hauetako bakoitza ukitzen duen proiektu batean murgildu edo hasiko dut hori da hurrengo ikasturteko intentzioa behintzat. Hemen agertzen diren grafiko hauek beste foro gehiagotan erabiltzen jarraituko dut, ea horietako batean topatu eta ideia hauek eta gehiago eztabaidatu ditzakegun.

Comments

One Response to “Hurrengo urtetako internet/euskararen erronkak”
  1. [...] badaude. Jendartea eta teknologia uztartzen jarraituko du horretan ez dago dudarik. Honetaz gain EKIBE eta MUDSS gaien inguruan lan berezia egiten jarraituko dut. Hauek izango dira hemendik aurrerako [...]

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>