Hemendik aurrera Sustatu atariko Jamaika ikusteko atalean bildu.net bidez ere parte hartu ahal izango duzue. Jamaika ikusteko atala horrela azaltzen dute sortzaileek:
Interneten nabigatzen zaudela, erreferentzia, orri edo gune interesgarri bat aurkitu duzu, eta Sustatuzale guztiekin partekatu nahi baduzu, hauxe da zure atala, Jamaika ikusteko jaio gara.
Hauek dira bertan parte hartzeko jarraitu beharreko pausoak:
- Kontu bat ireki Bildu.net webgune euskaldunean edo del.icio.us zerbitzuan
- Nabigatzen zaudelarik, ezer partekatu nahi duzunean, gehitu ezazu batean edo bestean sustaturako etiketa edo tag delakoarekin.
- Minutu batzuen buruan, automatikoki azalduko da zure gehikuntza hemen.

