Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Otsaila 19th, 2008 by teketen

Kautaren zaharrak berri Egunkariaren itxieratik 5 urte pasa direnean

Kauta taldeak oso abesti hunkigarria egin zuen Egunkariaren itxieratik euskaldun askori eragin zion tristura eta amorrua plazaratuz. Talde honen hitzek eta abesti honek duen izenburuak gaur egungo egoera argi eta garbi erakusten dute.

Zaharrak berri


Goizean begiak ireki ditut
berriak entzundakoan
tristura jendearen aurpegietan
nabaritzen da

kalean nire bizilagun dudan
agure alaitsua
begiak amorruaren malkoez
bustiak dira

erantzun beharra denon gain
adierazi beharra
gureak diren gauzak zabalduz
eta gure indarrak batuz

hizkuntza bakarra dugu guk
komunikabideen artean
euskaraz daukagun
Egunkaria

Euskara delako
euskaldunon oinarri
indarra erabil eta galerazi
zerbait lor eta
orain daude esku hutsik
orain dugu aukera
Berria eraikiz

Ukatzen gaituzten
gauza guztien gainetik
daude gure oinarriak
geldiezinak diren hitzak…

Oraindik daude esku hutsik
orain dugu aukera

segi aurrera!!

Jarri zure blogean

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>