Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Abendua 4th, 2008 by teketen

Milakabilaka faltan botatzen duen bakarra naiz?

Milakabilaka mugimendua itzali edo lokartu zen eta nik faltan botatzen dut. Bere burua horrela aurkezten zuen.

Milaka eta milaka gara Euskal Herriaren etorkizuna herritar guztien erabaki askean oinarritu nahi ditugunak. Bake iraunkorra eta bidezkoa eraikitzeko milaka gizon eta emakumeren adostasun sendoa ari gara gorpuzten, ahalegin xume etengabean, pausoka. Horretarako herritarren hitzari aukera, bide eman behar zaio, aldez aurretiko ezarpenik eta inoren aurkako bazterkeriarik gabe. Baina urte luzetako gatazka politikoa
gainditzeko bidea oztopoz beterik dago. Hamaika saio, ahalegin, bultzada, ariketa eskatzen du bakea eraikitzeak.

Hamaika saio, ahalegin, bultzada, ariketa horiek egin ditugu? Ni prest 12. edo 13. bat egiteko orduan.

Comments

3 Responses to “Milakabilaka faltan botatzen duen bakarra naiz?”
  1. Koldotxu says

    Ez Gorka, ez zara bakarra.

    Nik ere faltan botatzen dut. Ilusioz beterik parte hartu neban Bilboko itsasadarrean egindako ekitaldian; “Milaka bilaka Euskal Herria deika” abesten askotan topatzen dut nire burua konturatu barik; Bilboko areatzan manifestua sinatzen egon nintzen eta nire poltsatxoan k koloretsu hori beti daramat, agerian.

    Primerako egitasmoa iruditu zitzaidan. Konponbidea herritarron eskuetan dagoela aldarrikatzen baitzuen. Geu gaizarte gisa, pertsonen arteko eztabaida eta adostasunaren ondorioz bakea, konponbidea, etorkizuna etorriko baitira.

    Baina, tira, momentu honetan sinisteari utzi diot (txokoan honi buruz idatzi beharrean nago zubi hontan)

  2. Nire txamarrako poltsikoan hor dago nire K

  3. Nik ere faltan botatzen dut duela nahikotxo, bere rss-ak jasotzen nituen nere irakurgailuan, baina orain web orria ere desagertuta dago eta bere domeinuan (www.)milakabilaka.org-en orain “junta de andaluciaren” AUTOBUS MULTIMEDIA – WASKMAN agertzen zaigu. Hala ere, domeinua bilboko irontec-ek erosita jarraitzen du 2010eko urtarrilerarte.
    Non ezkutatu da Bilbon zegoen jendetza hura?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>