Bihar Esku-era jardunaldietan egongo naiz hizlari moduan Aukerak eta esperientziak atalean. Bertan egongo dira baita Funky Projects-eko jendea eta Iñaki Dorronsoro. Facebook erabiltzen baduzu bertaratuko zaren edo ez adierazi dezakezu Esku-era ekitaldian, nahiz eta ez den beharrezkoa izen ematea inon.
Nire gaia Ziberekintzailea naiz eta zu? izango da. Sare eta komunitateak komunikatzeko, erlazionatzeko, sortzeko, bizitzeko sortzen ditugu eta Internetek, sare horiek antolatu eta eraikitzeko aukera gehiago ematen diguten tresnak eskaintzen ditu. Sare eta komunitate birtualen garai hauetan ziberekintzaile izatera behartuta gaude. Testuinguru honetan pertsonen, taldeen eta erakundeen papera aldatu egiten da. Gauzak egin, sortu, komunikatu, erlazioak egiteko erak aldatu egiten dira eta horietara egokitu eta erabiltzen ikasten jakin behar dugu.
Ziberekimen bat aurrera eramateko kanpaina bat nola egin daitekeen, tresna interesgarrienak ezagutu, sorkuntza azkartu edo hobeto egin ahal izateko elementu katalizatzaileak zein diren jakin eta Interneteko sarean gure ekimenak aurrera nola eraman izango dira aurkezpen honen elementu garrantzitsuenak.
Bazterrak Nahasten 10:30 on 2009-01-23 Permalink |
Pena da baina ezin joan. Euskal kultur arloko langile bezala bilkura interesgarria dela deritzot, baita interes pertsonalengatik. Zoritxarrez, lanean ez didate gerturatzeko aukerarik eman…
Beraz, bertara gerturatu eta bertan hizlari egon zaretenok sarean kontatzen duzuenarekin konformatu beharko!!!
Paul 12:48 on 2009-01-23 Permalink |
Oso interesagrria. Zure aurkezpenaren edukiak zabalduko dituzu bitakoran honetan?
teketen 21:20 on 2009-01-23 Permalink |
Jardunaldia amaitu eta berehala igoko ditut denak.