Abenduan jakinarazi genuenez, 2009an Informatikari euskaldunen VII. Bilkura (IEB2009) ospatuko dugu. Aurten proiektu interesgarri asko eta asko sortu dira, hauetako batzuk zortzi@2008 ekimenean ikus daitezke adibidez. Zergatik ez euskal teknofilo komunitateari zure proiektua ezagutarazi?
Jardunaldiko izenburua “IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar” izango da eta honi lotutako hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatuko ditugu.
Gainera, eta ohikoa den moduan, euskaraz egindako edozein software-produktu aurkezteko saio paraleloa izango da.
Mezu honen bitartez, saio horietan zure lana aurkezteko gonbitea egiten dizugu.
Adi! Aurkezpenak helarazteko epea luzatu egin da: 2009ko otsailaren 6a da azken eguna.
Deialdiaren inguruko informazio guztia UEUren webgunean aurkituko duzu, jardunaldiei eskainitako atalean: IEB2009
Animatu zaitez zure lanaren berri ematera!!

Leave a comment