Linux sistemaren eta sarearen adminitstrazioa liburuaren 2. edizioaren ale bat eskuratu dut. Liburu honetan azaltzen diren edukiak GNU/Linux sistema batean ibiltzen ikasteko eta hau kudeatzen hasteko beharrezko gehiena erakusten da. Pausoz pauso, ariketak proposatuz, adibide zehatzekin sistemaren kudeaketa eta sarearena oso era errazean erakusten du. Liburuaren aurkibidea ikus daiteke baita sarrerako atala ere.
1. edizioa Mandrake banaketara egokitua zegoen, baina oraingoa Ubuntu + Debian banaketetara egokitu da. Hala ere, bertan azaltzen diren gauza gehienak komando bidez egiten direnez, edozein banaketarako balio dute. Lasai, lehenengo aldiz GNU/Linux sistema batera gerturatzen zaretenontzat ez izan beldurrik, hasieran arraroa bada ere laster konturatuko zara komando lerroa erabiltzea oso baliagarria dela eta hau erabiltzea askotan azkarragoa. Hala ere, ingurune grafikoa ez da alde batera uzten eta zenbait tresna grafikoren erabilpenaren adibideak ere ematen dira.
Egileak Iñaki Alegria eta Roberto Cortiñas EHUko irakasleak dira. Liburua UEUk argitaratu du eta bere dendan salgai aurkituko duzue. Horrelako liburuak euskaraz edukitzea luxu bat da. Copyright-a du oraindik, ea hurrengo edizioak hori ere libre egiten duen.

Leave a comment