Guztion nEGArrak edo hobe esanda indarrak lehenengo fruituak eman ditu. Eusko Jaurlaritzak orain arte jarrita ez zituen EGA ikastaroak (2006 arte) jarri ditu PDFan. Ez da kasualitatea izan eta guztion indarraz lortutako zerbait dela uste dut, zorionak. Hala ere, helburua Maiteren lana berriro sareratzea da.
Hori bai, Maitek egin zuena eta egiten duena hori baino gehiago izan da, ez zituen PDF hutsak Interneten jarri, baizik eta lan asko egin ondoren hauek automatizatu eta denontzako eskuragarri jartzea lortu zuen. Pertsona bakar batek!
Oihartzuna gero eta handiagoa da, beste hedabide tradizional batzuek ere informatu dute Diario Vasco, Deia eta Noticias de Gipuzkoa kasu.
Deiako artikuluan gainera administrazioaren erantzun bat ere ematen da. Oraindik nEGArgura gehiago sortzen digute Iban Ajengoren hitz hauek:
[...]Tras insistir en que “hay que respetar los derechos de autor y de edición”, el Departamento de Educación consideró “de gran interés” el trabajo de Goñi y mostró su disposición a apoyar este tipo de proyectos, “siempre y cuando se tengan en consideración las exigencias legales y los derechos de terceros”.
Arrazoi du, baina hirugarren horiek gu gara, jendarte osoa eta gure exijentzia eduki hori sarean eta libre behar duela da.

18. Otsaila 2009 at 18:06 :
Derechos a terceros ala derechos a segundos?
18. Otsaila 2009 at 18:07 :
Barkau, “de terceros” eta “de segundos” esan nahi nuen.
18. Otsaila 2009 at 21:17 :
[...] Teketen (II) [...]