Atzo GINI koefizienteari buruz hitz egin genuen baina Julen Iturbe langunarekin hizketan zoriontasuna neurtzeko beste parametro batzuk ere ezagutarazi zizkidan.
Happy Planet da horietako bat, honen bidez estatu ezberdinen sailkapen bat egiten da hauen zoriontasun maila kontutan hartuta. Aberastasuna kopurua, negozio mailak, jabetzak kontatu beharrean neurri honetan, herrialdearen marka ekologikoa, bizitzaren satisfakzioa eta bizi itxaropena hartzen dira kontutan, formula honen arabera.
| HPI = |
Life satisfaction x Life expectancy
|
x ß |
|
|
||
|
Ecological Footprint + α
|
Julenek aipatzen duen beste bat ONUren Giza Garapenaren Indizea da. Neurri honek bizitza luzea eta osasungarria, hezkuntza eta bizitza maila egokia hartzen ditu kontutan. Hemen duzue sailkapena.
Neurri hauek argi uzten dute askotan gauzak edukitzea ez dela garrantzitsuena zoriontsu izateko. Jendarte honek sortu dizkigun behar askorekin bukatu behar dugula pentsarazteko balio izan didate niri.

18. Otsaila 2009 at 12:13 :
Bitxia HappyPlanet eta ONUren indizeen arteko desberdintasuna, lehenengoan Colombia bezalako herrialde bat bigarren postuan aurkitzeak harritu egin nau…
18. Otsaila 2009 at 12:35 :
Datuen bisualizazio grafiko bat ikus dezakezu Happy Planet mapa erabiliz