Teketen » Mezua: 'Gauzen Internet, lehen pausoak'

Gauzen Internet, lehen pausoak

Haur jaio berria da oraindik, baina Gauzen Internetak bere lehen pausoak ematen hasi da eta uste baino lehenago izango da gure artean. Hemen aspaldi hitz egin izan dugu errealitatea eta Internet arteko elkarrekintza errazteko era ezberdinei buruz ere, baita mugikortasuna eta Interneten sartzeko aukera zabalago baten inguruan. Hori guztia, Testuinguruari buruzko gogoetak izeneko artikuluxka batean idatzita gelditu zen. Honek web semantikoa, web mugikorra, ubikuitatea, deszentralizazioa, denekin batzen du, MUDSS Internet deitu nuenaren parte da.

Gauzen Internet delakoa beraien artean komunikatzeko gai diren gailuez osatua dago. Normalean hauek wifi konexio bat dute edo Internetera konexioa izateko gaitasuna dute. Gailu hauek beraien artean “hitz egiteaz” gain programagarriak dira eta Interneten dauden zerbitzuez baliatzeko aukera ematen dute.

Orain arte jostailu modura bakarrik agertu dira baina agertzern hasi dira honen erabilpen masiboa eta orokorra posible egingo duten lehen tresnak. Oraingoan ere Violet enpresa izan da aurre hartzen eta Mir:ror atera du

Mir:ror RFID txipak irakurtzeko gaitasuna duen irakurgailua da. Txip horiek duten informazioa Internetera bidali eta bertan dagoen plataforman zenbait gauza egiteko programatu ditzakezu era errazean. Hori bai aurretik zure ordenagailuan firmware bat instalatu behar duzu, baina hau ere sistema eragile gehienetarako dago (Windows, Mac, GNU/Linux). RFID txipak teknologia bat dira eta gauza guztiek bezala erabilera egokia eta desegokiak izan ditzakete, horietako bat pertsonak markatzearena edota informazio pribatua izan dezaketen gauzetan (pasaportea adibidez). Argi utzi nahi dut horren aurka nagoela eta arrazoi asko dago horrela izateko.

Oraindik arazoak dituen arren gauza hoberenak hauek dira:

  • Aplikazioen artean zure ordenagailu lokaleko fitxategi bat exekutatzeko aukera dago eta beraz edozein script exekutatu ahal izango da.
  • Aplikazioen artean ere Internet bidez URLen aldagaiak erabiliz zuk egindako aplikazio bati informazioa bidali ahal diozu.
  • RSSetako informazioa irakurtzeko gaitasuna da eta honek aukera asko ematen ditu.
  • Firmwareak informazioa log batean uzten du eta hau erabiliz gauza gehiago egin daitezke.
  • Objetu bakoitzak bere buzoia dauka eta buzoi horietara mezuak bidali daitezke e-mail bat izango balitz bezala.

Aukera hauek nabarmendu ditut tresna hauen erabilpena ia infinitura zabaltzen dutelako. Hainbat gauza etortzen zaizkit burura, baina zuenak entzun nahi ditut lehenago ea zer etortzen zaizuen burura. Gogoak badituzue Gauzen Internet eta Mir:ror esperimentazio egun bat egiten dugu Andoainen, apuntatzen zarete?

Animatu eta zuen ideiak bota! Hemen nire uLaranja RFIDdun untxiaren adibide bat:

One comment to “Gauzen Internet, lehen pausoak”

  1. Ei Teketen tio ekar ezazu untxi hori hurrengo KKKPra! Zelako kaña aplikazio pilla egin daitezke RFID irakurle bat izatekotan! Ondo izan eta goxatu jostailuaz :)

Leave a comment

XHTML - You can use:<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>