Gaur Herriakalera ekimenaren barnean 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskia izango dute gogoan.


1976ko martxoaren 3an Gasteizko Zaramaga auzoko elizan batzartuta zeuden bost mila langileetatik bost tiroka hil zituen Espainiako Poliziak; beste ehunka zauritu zituen. Sarraskia handia izan arren, hilketa haiek argitu gabe eta arduradunek zigorrik jaso gabe jarraitzen dute 30 urteren buruan[...](berria)

Orain ere ia egunero langile eta herriak pairatzen dugu boteretsuen indarkeria, batzuetan zuzena beste batzuetan sistemak eragindakoa. Sistema kapitalista esplotazioan eta zapalkuntzan errotua egonik, ezin beste era batera izan. Oroimena eta dolua Gasteizen hil ziren langileei, kartzeletan hiltzen diren presoei eta egunero bere lanean hiltzen diren gizon eta emakume guztiei. Ez al dira hauek biktimak?

Egun horretako audio fitxategiak

Polizia armatuaren barne komunikazioak sarraskiaren momentuan

masacre.mp3

Polizia armatuaren barne komunikazioak manifestaldiaren eta ehorzketaren momentuan

entierro.mp3

Paris irratiaren emisioak 1976ko martxoaren 4ean

emisionesradioparis.mp3

Homiliako zenbait momentu

martxoak3homilia.mp3

Egun horretako dokumental txiki bat, musika Campanades a morts (Lluis Lach)