Teketen » Mezua: 'Gauzen Internet sugusak, oilaskoa andoaindar erara eta katxarroak'

Gauzen Internet sugusak, oilaskoa andoaindar erara eta katxarroak

Gauzen Internet I. bilkura egin genuen Andoainen. Dena nahiko ondo joan zen eta oso ondo pasa genuen.

Hasieran bertaratu zirenei sarrera bat egin nien gauzeninternet.com webgunean jarritako loturak jarraituz. Etorri izan ez zutenek hor dituzue bilkuran hitz egin genituen gauza gehienak.

Gauzen Internet - Posatutako argazkia

Gauzen Internet - Posatutako argazkia

Gauzen Internet - lapurtutako argazkia

Gauzen Internet - lapurtutako argazkia

Teknologia ezberdinak errepasatu genituen eta zenbait RFID txipen adibideak erakutsi nizkien. Hainbat proiektu nabarmendu nahi izan nituen horien artean gero etorri zien Mir:ror barne.

Horretaz gain Nabaztag:tag probatu eta Mir:rorrarekin probak egin genituen. Bigarren honen aukerak eztabaidatzen ere saiatu ginen. Tresnaz gain argi gelditu zen ikertzeko esparru zabal bat badagoela.

Ondoren bazkaria, Gazta eta urdaiazpiko patata tortila, Oilaskoa Andoain erara eta Tiramisu izozki-tarta. Hori bai, aurretik janak genituen Sugusak eta Conguitoak ere, bufff, beteka. Eztabaida eta parrak izan ziren nagusi.

Wikian nola parte hartu errepasatu genuen eta horrekin batera Gauzen Internet kolaborategiko manifestua irakurri eta sinatzeko gelditu zen. Oraindik sinatzeko falta zaie batzuei, baina etorri ez zirenak eta ados daudenek ere sinatu dezakete.

Bukatzeko Liburubizien Liburutegia inauguratu genuen. Gure liburutegia denei ireki genien eta bakoitzak nahi zuen liburu bat hartu zuen. Liburuari QRcode bat eta URL bat sortu genion. Liburu hori QRcode eta URL horrekin Liburubizi bihurtzen da. Hemendik aurrera liburu horren bizitza jarraitzeko aukera izango dugu. Liburu bakoitzak bere informazio arruntaz gain, zein tokitatik pasa den, zein iritzi izan dituen eta zein historia daude berari itsatsita jakin ahal izango dugu. Horretarako QRcode sortzaile batean sortu berri genuen URL helbidea barruan duen QRcode bat sortu eta pegatina paperean inprimatu ondoren, liburuetara pegatu genituen. Momentu horretatik aurrera liburu arrunt batzuk liburubizi bilakatu ziren, bere historia ezagutzen duten liburual, bere kokapena ezagutzen duten liburuak, bere bizitza digitala hasten duten liburuak dira, Spime batean bilakatu genituen.

Spime – Bere bizitza digitalari buruz informazio gehigarria eman dezaketen objetu fisikoak dira. Digitalki irakurri daitekeen identitate digital bat dute, denboran jarraigarriak dira eta batzuetan baita lekuan ere, informazioa eskuratzeko eta bilatzeko erraztasunak dituzte. Era berean, birziklagarriak izateko joera dute eta digitalki kudeatzeko aukera ere ematen ohi dute.

Eskerrik asko etorri zineten guztiei, hurrengo nodoa non izango den itxaroten ari gara. Zabaldu dadila oislaskoa Andoaingo erararen errezeta mundu osotik!

3 comments to “Gauzen Internet sugusak, oilaskoa andoaindar erara eta katxarroak”

  1. Eskerrik asko nodoa antolatzeagatik, Gorka. Oso egun emankorra izan zen, ‘demo efektuak’ alde batera utzita.

    Ah! Eta ahaztu baino lehen, aipamen berezia merezi dute oilaskoa Andoain erarak apur bat eklipasu zituen bi kontu:

    Maiteren ‘trintxatzaile ninja’ abileziak
    Patata-tortilla Teketen erara!!! Horren errezeta QR Code batean nahi dugu!!!
    Mila esker, benetan! :)

  2. Oso interesgarria. Eskerrik asko konpartitzeagatik.

  3. Aupa tio :)

    Oso post ona, benetan ondo pasatu genuela… Hurrengo nodoan pentsatzen eh! :) Ba beste lekuren baten guri azaldu zenigun moduan jendarteratu beharko genuke… Ea hau nola egin pentsatzen dugun.

    Ba hurrengo KKKP Kukutzan izango dela gogoratzen dizuet, beraz animatu etorri eta beste behin elkarrekin jateko aukera izango dugu, hori bai, ez dago Andoain erara prestatutako oilaskorik… Oraingoan begano beatetan jango dugu eta! :)

Leave a comment

XHTML - You can use:<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>