Bideoak igo eta ikustea aspaldi izan da posible Youtube edo EuskalTube bezalako tresnekin, baina azken aldian egunerokotasunak eta mugikortasunak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren garai hauetan, zuzeneko emisioak hartu du garrantzia. Horrekin lotuta Mogulus bezalako tresnak jaio dira, bideoa zuzenean kamara batekin jasotzen ari den bitartean zuzeneko bideo emisioa egiten duen tresna da mogulus. Lehen hau bera egiteko satelite bidezko konexioa eta kamara handiak behar ziren, baina orain webcam, ordenagailu eta Internet konexio sinple batekin nahikoa da.
Hala ere, pauso handiago bat ere eman da zuzeneko bideo emisioa mugikorreko kamararen bidez. Ordenagailurik gabe 3G konexiodun mugikor sinple batekin zuzenean emititzen egon gaitezke eta emisioa grabatzeaz gain zuzenean emititzen da Interneten. Hori egiten duen tresnatako bat Qik da. Gainera Qik, Moguluseko kontu batekin lotu daiteke eta horrela Qiketik datozen bideo guztiak zuzenean Mogulusen ere agertzen joango dira.
Qik
- Sortu kontu bat Qik webgunean
- SMS bidez edota beste bideen bidez Qik programa jaitsi mugikorrera
- Konfiguratu Qik programa zure telefonoan (batez ere pribatutasun kontuak) eta Filmatu botoia sakatuz emititzen hasiko zara.
Bideo http://qik.com/erabiltzailea bezalako webgunean emititzen hasiko zara zuzenean eta horretaz gain, grabatzen diren bideo guztiak bertan gordeko dira. Gainera Youtube moduan bideoa eta zuzeneko emisioa edozein webgunetan txertatzeko kodea ere eskaintzen dute.
Mogulus kontu batekin ere lotu daiteke. Honela hainbat erreportari jar daitezke Qik bidez emititzen eta Mogulus kontu konkretu batekin emisio guztiak botatzen egon.
Tresna hauen erabilerak oraindik muga batzuk ditu, baina argi dago aurretik erabiltzen ziren baliabideekin konparatuz oso erraza egin dutela zuzeneko bideo streaming-a. Onartzen diren telefonoak eta 3G konexioaren beharra dira muga nagusiak. Hala ere, posible dela frogatzen hemen adibide batzuk [1] [2] [3]
Zein aldaketa sozial sor ditzake honek? Zer gertatuko da dirutza kostatzen duten ekitaldiekin jendea hauek grabatu eta zuzenean emititzen hasten bada? Zein muga jarri nahiko dituzte hau ez gertatzeko? Frekuentzia inibidoreak erabiltzen hasi beharko dira? Telebistan baino azkarrago ikusiko ahal izango ditugu gertaerak bideoan? Telebistan ikusten ez ziren ekitaldi eta gertaera zuzenean jarraitzeko eta emititzeko aukera izango dugu? Galdera asko eta erantzun gutxi, ekin diezaiogun esperimentatzeari, beti bezala denon mesedetarako!

15. Apirila 2009 at 15:16 :
Benetan oso ondo dago azalpena. Tresna hau oso interesgarria da. Bakarrik zalantza bat daukat, 3g erabiltzen baduzu oso garestia da 3 minutuko bideo bat emititzea? Frogatuko dut nire aldetik eta zuekin komentatuko dut esperientzia.
15. Apirila 2009 at 15:45 :
Tarifaren arabera; Simyorekin adibidez eguneko tarifa dela eta 100Mb-eko trafiko baino gutxiagorako euro baten inguruan ordaintzen duzu eguna eta erabiltzen duzunean bakarrik. Yoigo ere antzekoa da.
Enpresa ohikoagoetan bakoitzak bere tarifak ditu, trafikoaren edo denboraren araberakoak, baina tarifa lauak ere badaude. Bakoitzak kontsulta dezala berea. Informazio gehiago eskuratzeko bi konparaketa uzten dizkizut [1] [2]
15. Apirila 2009 at 16:58 :
Eskerrik asko. Barkatu baina gaizki azaldu dut. Zenbat mega erabili begar duzu, gutxi gora behera, 3 minutuko bideo bat emititzeko? Nik 100 mb-eko hilabeteko kontratu bat daukat (dohainik Jazztel-erekin) eta ez dut nahi hori dana agortu bideo batean.
16. Apirila 2009 at 9:09 :
3 minutuko bideo bat transmisioa 200kpbs bada
200/8*60/1024*3 = 4,39Mb
Gutxi gora behera