Teketen » Mezua: 'Social Blogworks: Blogosfera hedabide banatu bat'

Social Blogworks: Blogosfera hedabide banatu bat

Gaur egun berezia da, aspaldi idazteko nuen zerbait idazten hasi naiz. Social Blogworks izenburupean blogak, sare banatuak, web semantikoa eta orokorrean informazioa eta jendartearen sare arkitektuari buruz aspaldi nituen gogoeta batzuk plazaratzen hasi nahi dut. Ez dakit nora eramango duen ibilbideak, baina zuekin egin nahi dut bidea. Hainbat atal pentsatuta ditut jada, esku artean duzuen hau lehenengoa. Atala jaitsi eta dituzuen komentarioak, iritziak, ekarpenak jaso nahiko nituzke… iruzkinak, trackback/pingbackak, twitter, posta irekiak dauzkat jasotzeko. Amaieran honek formarik hartuko balu parte hartu duzuen guztien izenak edo nick-ak ere jarriko ditut. Noizbait hipertestu honek panfleto (liburu?) forma hartuko balu bere lizentzia librea izango litzateke, orain den bezala. Bagoaz…

Asko idatzi da blogen inguruan eta batzuek komunikatzeko tresna honen heriotza ere iragarri dute. Blogak edizio pertsonalerako sareko tresna bat dira, ideiak, iritziak, informazioak, multimedia edukiak Interneten zehar komunikatzeko edizio tresna sinple bat, EKS Eduki Kudeaketa Sistema sinple bat alegia. Blogak jaio aurretik baziren beste asko, blogek erraztasuna ekarri zuten, besterik ez eta orain blog horiek ere eraldatu dira, gauza gehiago edo gutxiago dituzte, baina edizio pertsonalerako tresnak izaten jarraitzen dute. Jaitsi 1. atal osoa [ODT] [PDF]

One comment to “Social Blogworks: Blogosfera hedabide banatu bat”

  1. [...] dute iritziak sortu eta oihartzuna lortzeko garaian. Gainera, beste hainbat sarek ematen ez duten eztabaidarako gune bat eskaintzeaz gain, Twitter bezalako sare sozialen elkarren osagarri dira. Aselek esango lukeen [...]

Leave a comment

XHTML - You can use:<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>