la movilización globalBide berriak irekitzen ari dira nire aurrean. Esperimentazio bide berriak, San Juan bezperak horrelakoak izaten dira askotan. Niretzako urtea ia ia biharko gauean hasten da. Horregatik jendeak urtearen hasieran egin ohi duena, nik orain egiten dut.

Normalean udara begira erreferentzia, liburu, ideia berriak agertzen eta beste batzuk finkatuz doaz. Oraindik MUDSS ahaztu gabe nago, bertan esan nuena betetzen eta jarraitzen ari naiz. Erreferentzia horiek jarraituko dute nire bizitza teknosoziala gidatzen, baina tripetara joan nahi dut, sakonera. Liburu eta erreferentzia berriak biltzen ari naiz. Oraindik ez ditut erabaki guztiak, nireak argitaratzen joango naiz, denetarik egongo da, matematika, teknologia, soziologia, kultura… Lagudu nahi? Baina gaur liburu bat hasi dut La movilización global [cc-by-nc-nd]. Liburu batzuk dakizunari gauzak gehitzen dizkiote, baina beste batzuk beste mekanismo batzuk pizten dituzte eta barruan aldaketak eragiten dituzte, honek horrelakoa dirudi. Ibilbidea hasi da nola bukatuko duen ezin jakin oraindik…