Twitterrek sortzen dituen sare motak sare banatuak dira. Pertsonak nodo bihurtzen dira eta erabakitzen dute zein beste nodoekin lotu. Twitter bezalako tresnetan bakoitzak erabakitzen du zein pertsona jarraitu nahi dituen. Honela bakoitzaren interes sarea eraikitzen da. Erabiltzaile bakoitzak bere interes sarearekiko hartzailea da. Hau da, sarera gehitu dituen erabiltzaileak esaten dutena jarraituko du. Erabiltzailea beraz hartzailea da.
Noski, interes sare horiek badaude zentzu guztietan daude. Pertsona bakoitza nodo bat baldin bada, guztiek beraien inguruan interes sare bat dute pertsona horrekiko. Beraz, hartzailea zena igorle ere bada beste erabiltzaileek bere inguruan osatzen duten interes sarea dela eta.
Sare banatuaren topologiari esker, sareko elementuak (pertsonak) erabat konektatuta daude. Hauetako batek huts egingo balu ere, ezarritako beste harremanak mantenduko lirateke. Baina, hauen guztien gainean badago beste egitura inplizitu bat kontutan hartzen ez duguna, zerbitzuaren topologia bera. Twitter zerbitzu bezala zentralizatua dago. Zerbitzu pribatu guztiek bezala interes batzuen morrontza ere badu. Honek zerbitzua emateari uzten badio sare guzti hori pikutara doa. Sare banatua, ilusio batean bakarrik bihurtzen da. Eztabaida honek luze jo dezake, baina nire nahia Twitterrek ezagutarazi digun genero berria mezuan agertu nuen: “twitter txikiren federazioz sortutako hedabidea litzateke soluzio hoberena”.
Twitter generoko tresnak, mezuak zure interes sarean garraiatu eta zure intereseko sareetatik jasotzeko balio dute. Informazio jasotzeak emateak baino garrantzia handiagoa izaten du gainera. Jende asko dago bakarrik informazioa jasotzen eta ez du ezer igortzen.
Hala ere, Twitter generoko tresnek duten indarretako bat, interes sareak sortu eta handitzeko era errazean dago. Nola hedatu ditugun sareak? Nola ezagutu nodo berriak? Azken finean. nola lortu interes sare ezberdinen arteko lotura berriak? Hori posible egiten duten mekanismoak nahiko argiak dira eta mundu txikiak diren sare gehienetan oso antzekoak dira. Gai honen inguruan gehiago jakin nahi baduzue Redes Complejas Ricard Solé . Irekitasun lehenetsiari esker beste erabiltzaileek esaten dutena ikus dezakegu eta beraz interesatzen zaigun jakin, gure interes sarean sartzeko . Errepikapena RT sintaxia erabiliz, beste pertsona batek esandakoa aipatzen duzu. Gainera normalean RT @erabiltzailea erabiltzen da. Honek errepikatzeaz gain, iturriari erreferentzia egiten dio interes sarera sartzeko aukera gehiago emanez. Errepikaketa oso garrantzitsua da sare banatuetan, mezu baten propagaziorako. Ez da nahikoa sarean ondo konektatuak dauden nodoek bakarrik errepikatzea, nahiz etea honek eragin gehiago duen. Baina leku guztietara heltzeko bakoitzaren sareetan zabaldu behar da mezua eta hori da honek egiten duena . Eraldatzea, pertsonalizatzea, jasotako informazioa zure sarerako egokitu eta moldatzeko aukera garrantzitsua da. Mekanismo honen bidez zure interes sarean zehar mezuak hobeto garraiatu daitezke eta honela zure interes sarean zehar azkarrago eta hobeago garraiatuko dira. Taldekatzea ere oso garrantzitsua da eta Twitter generoan horretarako #etiketa erabiltzen da. Honek interes bereko gaiak errazago komunikatu eta aurkitzeko bidea irekitzen du. Bilaketa sinple bat egin eta gai horrekin informazioa zabaldu duten nodo berriak aurkitu daitezke. Malgutasuna sare interesaren barnean nahi dituzunak sartu eta ateratzeko erraztasuna. Zure sarea parametro ezberdinen arabera antolatzeko malgutasuna eta azkartasuna.
Tresna guzti hauek interes sare ezberdinen arteko erlazio berriak sortzeko balio dute. Batzutan zenbaitentzat informazio fluxuan distortsio bate eragiten dute, baina komunikazio era honen muina dira. Beste sare batzuetan gertatzen den bezala beharrezkoak dira propagaziorako. Genoman errepikaketa eta aniztasuna mekanismoen bidez. Batzutan genoman errepikatutako atalak sartzen dira, horrek berrikuntzarik ekarriko ez duela pentsa daiteke, baina okerra da. Errepikapen horiek eta gertatzen diren dibertsifikazio fenomenoak (konexioak sortu eta desagertu), aldaketak ekartzen dituzte. Antzekoa gertatzen da hizkuntzetan ere. Hizkuntzak hitzen arteko erlazio sare bezala ulertuta, konexio asko dituzten hitzei esker, adibidez gauza, hori, zerbait… hizkuntza ikasketaren lehenengo faseetan lotura berriak eta hobeagoak lortu ditzakegu. Mekanismo guzti horien antzekoak dira aurretik azaldu ditudan Twitter generoko besteak.

Leave a comment