Mundu osoak jakin dezala Europako hauteskundeetako Estatu Espainiarreko hauteskundeetan iruzurra egon dela. Datuak ez dira jada garrantzitsuak, Zentik.info blogean datuak nahiko eta soberan ditugu. Gure jarrera da orain garrantzitsuena. Sarearen boterean sinisten dugunok, gure ideologia politikoak alde batera utziz gertatutakoa salatu behar dugu. Iruzurra ez dakigu noraino iritsi den, baina egia jakin nahi dugu. Nahiko jolasten dute gurekin hau ere tragatu behar izateko eta ni behintzat ez nago prest. Zu?

Bozka txurien kopurua estatuan eta mediarekiko (gorriz) desbideratzeak

Bozka txurien kopurua estatuan eta mediarekiko (gorriz) desbideratzeak

Iruzurraren berri ematen ari gara #pucherazo eta #europa09 etiketak erabiliz. Zenbait hedabideek honen berri ematen ari dira jada. Hau dena, sareen boterean sinisten dugunok gauzatzen ari gara, udaberriko iraultza informatiboa egiten ari gara. bazatoz?