CodeSyntaxeko jendeak gonbidatuta Eibarren egongo naiz uztailaren 8an. Blogintza, Sustatu.com-en etorkizuna eta telebista mota posibleei buruz hitz egin eta eztabaidatzeko aukera dugu. Hau da egitarau osoa:
CodeSyntax Tailerraren hurrengo jardunaldi irekia uztailaren 8an izango da, arratsaldez, gure bulegoan. Izenburu hau jarri diogu topaketari: “Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako.”
Uztailak 8, asteazkena, izango da hitzordua CodeSyntax-en egoitzan, Eibarren, 16.00etan. Izenburu bikoitz honen inguruan antolatu dugu jardunaldi hau: “Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako”
- Sustatu.com: blog, hedabide, edo ze demontre (Luistxo Fernandez, CodeSyntax)
- Mikroblogintza sozialaren erronka: Twitter, Tuenti eta Facebooke eragina (Maite Goñi, Ordiziako Jakintza ikastola, IKTeroak, Euskaljakintza)
- Telebista pertsonal/taldekoak, edo hurrengo hamarkadako TB mugikor eta distribuituak. (Gorka Julio Teketen; Elurnet, Arraytxiki)
- Berbeta edo gogoeta partekatua
Ekitaldi irekia izango da, doakoa noski, izena emateko bete formulario hau.

This website uses IntenseDebate comments, but they are not currently loaded because either your browser doesn't support JavaScript, or they didn't load fast enough.
Leave a comment