Gaztesarea gazte informazio alternatiboa ematen duen webgunearen aurkako kriminalizazioa eta polizia operazioa abiatu dute. ETAren aldeko bonoak saltzeagatik? Zozketa bateko emaitzak emateagatik? Hedabideek poliziaren informazioa bakarrik errepikatzen dute. Aspalditik genekien egingo zutela eta gaur etorri dira, zenbait Gaztesareko kide atxilotu ondoren Martin Ugalde Kultur Parkera. Oraindik ezer gutxi dakigun arren webgunea itxiko duten ikusi beharko dugu. Sare logika banatu batekin egindako proiektua izan balitz (leku ezberdin askotan komunikatzen duen hedabidea. Sindikazio edo beste teknologia batzuen bidez informazioa elkartrukatzen duena) zailagoa izango litzateke ixtea. Hala ere, ez dut uste erraza izango zaienik eta egingo balute hurrengo egunetan beste bat izango dugu, txikiagoa agian, baina beste bat. Hala ere, honek logika banatuaren pentsamenduan murgiltzeko balioko dio askori. Animo Gaztesarea!
Gaztesarearen azken kanpaina, Ekin dezagun batera. Beharbada hau da benetako arrazoia, gazte guztiak batu eta elkarlanean aritzea.
Informazio gehiago
Informazio berriekin eguneratzen joango naiz, zerbait falta bada iruzkinetan utzi. Bloga baduzu lotu informazio antzekoa duten beste blogetara.
ibaetako_informatikaria 21:32 on 2009-07-31 Permalink |
Hi, zuzenketatxo bat. hitza jartzen dun tokin hitzal.info-ra berbideratzen zaitu. “l” hori kendu behintzat helbidea ondo idatzita egoteko.
teketen 21:47 on 2009-07-31 Permalink |
Zuzendua esker mila!
Portuactiva 10:41 on 2009-08-02 Permalink |
GAZTESAREA AURRERERA!!!. PORTUGALETETIK ANIMATZEA BIDE HONETATIK JARRAITZEA.
INFORMAZIOA ETA ERREALITATEA ERAKUTSI!!!
http://www.portuactiva.com