Updates from Abuztua, 2009

  • Asteroko twitter laburpena 2009-08-23

    8:30 on 2009-08-23 | 0 Comment Permalink | Reply

     
  • Madrid

    21:43 on 2009-08-16 | 0 Comment Permalink | Reply

    image

    No comment. Hau ez da erreal zaleak zirikatzeko argazki bat :-)

     
  • Galisteo

    11:46 on 2009-08-15 | 1 Comment Permalink | Reply

    image

    Medina zahar baten harresia ia osorik mantentzen due herria. Interesgarria ibai harriz eraikirako harresia, mudejar estiloko absidea duen eliza, Jerte gaineko zubia eta pikota deitzen dute jauregi zaharreko dorrea. Gau giro aparta batez ere jaietan.

     
  • La Alberca

    13:12 on 2009-08-13 | 0 Comment Permalink | Reply

    image

    Landa eraikuntza eta ohitura ugari mantentzea lortu duen herrixka berezia. Ikusgarria eta lasaia, nahiko turistikoa den arren.

     
  • Caceres

    13:03 on 2009-08-13 | 0 Comment Permalink | Reply

    image

    Harresi barneko alde zahar guztia oso ondo mantendu da. Musulmanen traza gehienak desagertu badira ere, mantentzen den aljibea ikusgarria da.

     
  • Lisboa

    12:49 on 2009-08-13 | 1 Comment Permalink | Reply

    image

    Hiri handi bat, baina lasaia. Alde zahar polita, giro atsegina. Bi egunetan gauza nabarmenenak ikusten dira.

     
  • Merida

    7:26 on 2009-08-11 | 2 comments Permalink | Reply

    image

    Emerita Augusta zaharraren handitasunak dirau. Teatroa, anfiteatroa eta aztarna erromatarrak edonon.

     
  • Alcantara

    22:52 on 2009-08-09 | 0 Comment Permalink | Reply

    image

    Alde zahar polita, monastegia batez ere. Baina, bere zubi erromatarra da ikusgarriena.

     
  • Valencia de Alcantara

    22:49 on 2009-08-09 | 0 Comment Permalink | Reply

    image

    Dolmenak, alde zahar gotiko eta judutarra, gaztelua eta kale giroa.

     
  • Marvao

    22:47 on 2009-08-09 | 0 Comment Permalink | Reply

    image

    Gaztelu eta kale ederrak dituen herri portugesa

     
  • Asteroko twitter laburpena 2009-08-09

    8:30 on 2009-08-09 | 0 Comment Permalink | Reply

    • The Big Ban Theory ezingo duzue ikusteari utzi http://bit.ly/10uCUN
      sentitzen dut #
    • Social Graph-ekin saltseatzen ea zer dioen pertsona honen sareak… Uy uy uy #
    • RT @xuriken Is your social media expert really an expert? http://bit.ly/mysH9 #
    • RT @elurnet Elgg sare sozialak sortzeko software libreko tresna lokalizatu dugu http://bit.ly/FNl2v #
    • Gero eta gertuago Semantic Tags proiektuaren amaiera, lan handia egin du Egoitzek http://tinyurl.com/ks9mcz #
    • Image Fulgurator http://www.cuartoderecha.com/1362/ #
    • RT @dabidmp: 2009 Open Source CMS Award: http://www.packtpub.com/Award Joomla! Joomla! #joomla #
    • RT @jcampanillas Detenidas 60 personas por piratear la señal de canales digitales de pago http://ping.fm/aXgwF #
    • RT @dabidmp New blog post: Nomina dezagun Joomla! http://bit.ly/x1fPn #
    • #FreeVe Que se vayan los mass media, abajo Globovisión, abajo la oligarquías totalitarias. Vivan los medios comunitarios. #
    • La derecha venezolana a comenzado una campaña con la palabra #FreeMediaVe .Prefiero #FreeVe : -1 los mass media, +1 los medios comunitarios #
    • Uhmmm atzoko bilera ostean… Irailetik aurrera astero paperean irakurriko nauzue… #
    • Laster plaira! Donostin norbait bado trago bat eo zerbait iteko abixau. #
    • Uff txaparroia ozta ozta. Por un pelo como un txorizo. #
    • RT @patxangas Menudo rollo con la etiqueta <video> y ahora llega google y compra on2 … http://bit.ly/X4PiL vamos "pa" atras, creo #
    • Txapa bat diseinatzeko diseinatzaile jator baten beharra dut. Polita, sinplea baina esanguratsua. Ordainetan trago batzuk ñoñostin atsalden #
    • Ikusi nire hurrengo mezua #
    • BacalHau irla mitikoaren ikurra egiten duen norbait behar da. Ordainetan trago batzuk gaur atsalden Donostin. #
    • Sare banatuak izan behar dute etorkizuna. Gaur adibide bat: http://tinyurl.com/ko8nu4 #materialideologikoa #
    • RT @dabidmp Valor estimado Total incluidas prórrogas: 9.793.107,00 EUR Sin IVA off course… http://tinyurl.com/nf8fgx #
    • RT @dabidmp Eusko Jaurlaritzak XPdun 20.000 miniportatil hartuko ditu: http://tinyurl.com/lsnkhw Egizu software askearen alde: http://tinyu #
    • De verdad alguien se sorprende de que el PsoE vaya a meter Xp en las aulas? Yo nada la verdad. #
    • http://www.softwarelibreanahidugu.org/ Administrazio osoan Software Librea nahi dugu. Zer egingo dugu sinadurekin? #
    • RT: @gazteahotsa: Herrizaingo Sailak Gaztesarearen aldeko gaurko manifestazioa debekatu du http://bit.ly/1iSBI #gaztesarea #
    • RT: @gazteahotsa: Gazte mugimeduak 18:30etan Boulevarrean biltzeko deia luzatu du. http://bit.ly/1iSBI #gaztesarea #
    • ETB3n Martina ikusten. TEOren benetako istorioak, guztiz desmitimikatzailea. TEO: "Teo reformatorioa, TEO poteoan 1 eta 2…" GRANDE! #
    • ETB1en dago Martina. ETB3n ikustea ohituta nengoen :P #
    • Twitter eta Facebook-en aurkako erasoa, ikasteko balio du. Ez dakizkit arrazoiak, baina mundu banatuago batean amesteko aukera ematen du. #
    • Euria donostiko kaleetan #
    • Karga bortitza Donostian http://bit.ly/UHXTO
      #gaztesarea #
    • Oporretara noa BacalHau buruan. Zuek ere pentsatu bueltan etxekoandroid, callback, liburutegia, berria… bufff ONDO PASA! #
     
  • BacalHau gure irla mitikoa

    12:29 on 2009-08-06 | 3 comments Permalink | Reply
    Tags: , basque, euskaldunak, , , , ,

    Bacalhau XVI. mendeko mapetan agertzen den irla misteriotsu bat da. Izen ezberdinak hartu izan ditu (Bacalao, Bachalaos, Bacalhaos, Baccalieu, Baccalar). Izena 1508. urtean aipatu zuen Joao Vaz Corte-Real itsasgizon portugesak. Aurretik ere zenbait testigantza omen dago. Euskal arrantzaleak Terranovara joaten ziren XV. mendean, beharbada horrek izenaren arrazoia azal dezake. Irla mapetan agertzen bazen ere, ez dakigu gaur egun benetakoa zen edo ez. Euskaldunak bakailuta zihoazenean bertan lur hartzen zuten irla txiki bat izan zitekeen. Nahiko argi dagoena da euskaldunek hitz hori munduan zabaltzeko aukera izan zutela, bere forma ezberdinetan bacallaos, bacalaos, bacallau, bacailo, bacalau, bacalhau.

    Euskaldunak denbora batean munduan euskaldun globalak izan ginen. Munduan gure kutsua uzteko gai izan ginen. Besteekin komunikatzeko gure Pidgin-ak sortzeko gaitasuna izan genuen.

    Orain, nahiago dugu globalizazioaren parte izan ingelesa erabiliz; Basque Exhibition Center (BEC), Basque Culinary Center, Basque Team… Baina, globalizazioaren parte izateko izena ez da garrantzitsua, ekitea da garrantzitsua. Izenak ez du izana egiten, ekintzek egingo dute leku bat, jarduera bat, talde bat interes globalekoa. Gainera euskarazko izena erabiliz behintzat, munduan testigantza bat geldituko litzateke.

    “Ez duzu ingelesa erabili nahi, autista globala izan nahi duzu?”, EZ. Ingelesa eta beste hizkuntza batzuk erabili behar ditugu, noski. Besteekin komunikatzeko gaitasuna ematen dituzten hizkuntza guztiak baliatu behar ditugu. Barnean lanak egiteko euskara erabiliko nuke, baita kanpoko gauza interesgarriak gurean zabaltzeko ere. Nire lana komunikatu edo ezagutarazi nahiko banitu ere euskaraz egingo nituzke eta ondoren oso gertuko diren gaztelerako eta frantseseko hizkuntz komunitate interesgarriekin elkartrukatuko nituzke. Mundura zabaltzeko ahal dudan hizkuntza guztiak erabiliko nituzke. Euskaratik hasita, gaztelera, frantsesa eta noski ingelesa erabiliz. Baina, ez dut arrazoi bakar bat ere ikusten anglofilia orokor honentzat. Batez ere, inguruan ditugun hizkuntzak kontutan hartuta, beharbada ekonomikoki ere zentzu gehiago duela hortik hastea.

    Pidgin-aren adibidea oso interesgarria da. Euskaldun eta Islandiarrek beraien artean egindako metahizkuntza honek euskaldunei merkataritzan haritzeko aukera eman zien. Beharbada beharrak bultzatu zituen euskaldun horiek, baina irudimena erabili behar izan zuten. Gaur egun, seguruenik aurretik ikerketa bat egin, ondoren hizkuntza ikasi, sede bat ireki eta tratuan hasteko prest egongo ginateke. Beti ere tratua egiten duzun horrek markatutako parametroetan. Hala ere, hau ulergarria da oso, normala eta gainera jasotzen zaituen kulturarekiko errespetua adierazten du. Normala, komenigarria eta ulergarria ez dena hau bera hartzaile garenean egitea da. Zuzenean automatikoki ingelesa erabiltzeak ez du zentzu handiegirik eta askotan egiten dugu.

    Gai honekin lotuta euskara+gaztelera, euskara+frantsesa, euskara+X sortzen hasi diren pidgin metropolitanoen beldurra aipatu nahiko nuke. ETB eta hedabide tradizionalek bere fikziozko telesailetan errealitate hau ezkutatu nahi dute. Noiz ikusiko dugu gure hedabideetan kaleko benetako hizkerak erakusten duen programarik. Gauza bat da euskararen zuzentasuna mantendu behar izatea eta horretarako baditugu mila bide, baina errealitatea islatzea ere hedabide hauen lana dela uste dut. Pidgin hauen sorrera hizkuntza bizi baten adierazleak dira, besterik ez.

    Inorrek ez dezala ulertu hau euskara hizkuntz bakar moduan erabiltzeko ideiarekin. Euskara ahal dugun guztia erabili behar dugu, idatzi, sortu, hitz egin, ekin… Guk egiten ez badugu zenek egingo du? Baina, inguruan ditugun beste hizkuntzekin ere erlazioa dugu eta kasu askotan erabili beharko ditugu. Jakin beharko dugu, noiz, nola eta zein modutan erabili, baina hor kanpoan gauza interesgarri asko dago.

    Hizkuntz komunitateen arteko loturak ere behar ditugu. Adibide bat: niretzat Euskal Herrian egiten den Interneteko ekimen interesgarrienak (ez guztiak noski) euskaraz sortzen dira. Askotan lehenak izaten gara gauza askotan, baina gaztelerako komunitateak ez gaitu ezagutzen eta ezagutzen gaituztenean nahiko harrituak gelditzen dira batzuetan. Zubiak sortu behar ditugu.

    Mezu hau irla batekin hasi da. Irla misteriotsu bat inon aurkitzen ez den irla bat, baina benetako dena. Ikusezina dena, baina benetako zantzuak uzten dituena. Globalizazioa ez zegoenean, globalizazioaren zantzuak erakusten dizkiguna. BacalHau gaur egun, euskaldunen sorkuntza konplexurik zabaltzeko toki horiek izan daitezke. Euskara erabiltzen den tokia, baina pidgin eta ezagutzen ditugun beste hizkuntzak erabiltzeko lotsarik ez dugun lekua. Beste komunitateekin sare logikaren bidez zubiak eraikitzeko beldurrik ez dugun momentua. Inon ez dagoenean, baina gutako bakoitzak bere barnean daramana. Inoiz hondoratuko ez den Atlantida bakoitzak bere barnean daramalako. Baina…

    BacalHauen zaudela jakiteko beharrezkoa da dakizun hori, sortzen duzun hori besteekin banatzea. Besteekin banatzean bakarrik, komunitatean egiten duzun ekarpenagatik eta besteengandik jasotako erantzunengatik jakingo duzu BacalHau irla batean zaudela. Lasai, berehala jakingo duzu.

    Ez dago maparik, denon artean berregin behar ditugu karta nautiko guztiak. Baina, orain karta nautikoak baino sare diagramak izango dira.

    ——————————–

    BacalHau (H ahoskatuz BacalJau)

    Goiburua: Sortu, eraldatu eta elkarbanatu

    Sinboloa: ł (AltGr+W) -> BacalHau irlaren perfil imaginarioa. Sarean hainbeste erabiltzen den W (WWW, Web…) teklaren karaktere ezkutua.

    bacalhau

    Ikurra: Sarean murgilduta ikusten da sinboloa. Sarean murgilduta gauden nodoak garela azpimarratuz, baina denak erlazionaturik gaudela adieraziz. BacalHau hitzan ere ł sinboloa ikus daiteke.

    BacalHau ikurra

    BacalHau ikurra


    Sonna studiori esker

    BacalHauren ikur probisionala

    BacalHau irla mapa kartografikoetan

    Hizkuntza: Euskara globala -> Euskara ahal dugun guztietan erabili behar dugu, idatzi, sortu, hitz egin, ekin… Baina, inguruan ditugun beste hizkuntzak erabiltzeko konplexurik gabe. Lehenengo euskara erabili eta besteren bat erabili behar dugunean erabili. Pidgin-ek ez digute beldurrik ematen, gustatzen zaizkigu.

    Kokapena: Edozein tokitan eta inon ez. BacalHauen zaudela jakiteko beharrezkoa da dakizun hori, sortzen duzun hori besteekin banatzea. Komunitatean egiten duzun ekarpenagatik eta besteengandik jasotako erantzunengatik jakingo duzu BacalHauen zaudela. Toki bat baino momentu bat da BacalHau.

    Biztanleria: BacalHautar sentitzen diren pertsonen erroldarik ez da egingo. Sinboloa eta ikurra eramateak ez du norbait BacalHautar egiten, baina identifikatzeko balio dezake. BacalHautar identitatean barneratzeko behintzat beste bacalahutar batekin egon behar izan duzu, sentimendua benetan gauzatu ahal izateko.

    Dirua: Trukean, P2P eta sareen logikan oinarritutakoa izanik ez dago moneta bakarrik. Moneta, badok13a, bere balioa guztiz sinbolikoa.

    badok13 moneta

    badok13 moneta

     
  • AEBak eta nazio askapenerako mugimenduak

    8:09 on 2009-08-05 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , askapena, catalunya, , galiza, nazioak

    Bideo honetan ikuspuntu inperialista dibertigarri batekin, Juan Enriquez-ek. Munduko eta AEBetako nazio askapenerako mugimenduak aztertzen ditu. Gauza interesgarriak esaten ditu, nazioen betikotasuna dudan jartzen du. Herrialdeak sortzeko joera oso arrunta dela azaltzen du, askok hori pentsatzen ez duten arren. Gezur edo erdi gezur historiko batzuk ere esaten ditu eta batez ere puntu inperialista bat ikusten zaio. Hala ere, interesgarria. Euskal Herria, Catalunya eta Galiza ere aipatzen ditu behin baino gehiagotan.

     
  • Asteroko twitter laburpena 2009-08-02

    8:30 on 2009-08-02 | 0 Comment Permalink | Reply

    • Adobe eta HTML5 http://bit.ly/BIvov #
    • Probatzen #
    • Gp2.0 ea Serrano gelditzen den hay guztia. Lana eskertu antolatzaileei York bajo #euscory #
    • Je je ulertu da ez? #euscory #
    • RT @chrismessina RT @GoogleCode: OpenID now extended to Google Apps accounts – new identity hub for SaaS. http://bit.ly/3mH5l8 (tip @techme #
    • Nota mentala: Tabakalera okupatu behar dugu, leku asko dauka aprobetxatu gabe. Prest gaude parte bat diputazioarekin partitzeko. #
    • RT @dabidmp Explota una furgoneta bomba en una casa cuartel de la Guardia Civil en Burgos: http://tinyurl.com/lvvdot #
    • Gerrako propagandaren bost arauak http://bit.ly/1GKyQ #
    • Gaztesarearen aurkako operazioa egiten ari da Guardia Zibila, Andoainen http://tinyurl.com/mx5y4l #
    • Beno peña banoa QIk lagunarekin, zore ona opa diezadazue. #
    • Kultur parkea hartua txakurrekin miatzen #
    • Zuzenean http://qik.com/teketen #gaztesarea #
    • Kamara asko patrolak era beldur handia parkeko langileen artean. #gaztesarea #
    • Kazetari batzuk hartu dute nire qik. Ni arriskuan negoen akreditaziorik gabe. #
    • Kanpoan jada #gaztesarea #
    • … eta hau sare logika banatuan…ez litzateke gertatuko!Hala ere, Gaztesarea itxiko da? Ez dut uste. #
    • Informatzen saiatu gara goizen, zail egon da. Eskerrak kazetari majoak egon diren lan egiten. #gaztesarea #
    • Goizeko bideoa http://qik.com -eko HOTena momentu honetan #
    • Hondurasen egoeraren inguruko elkarrizketa http://bit.ly/3oCEs #
    • Blogosfera sare banatu bat dela erakusteko ordua. Bakoitzak bere bloga zaintzen badu eta besteei lotzen badio… zenek geldi dezake hori? #
    • Peña wget -r power! Porsi #
    • Gaztesarearen aurkako operazioan hiru pertsona atxilotu dituzte http://tinyurl.com/laugeq #gaztesarea #
    • MAÑANA SOL Y BUEN TIEMPO http://bit.ly/2cOIh #
    • Euskala bezalako gauza handiek gauza txikiak akatzen dituzte. Hoberena antolatzaileetako batzuk, Hack it! famatua eta lagunak #nickdutnik #
    • Ostia ze perkal, benetan Freaky Freaky #nickdutnik #
    • Bufff honek ez du sanoa izan behar #nickdutnik #
    • Hackmeeting-eko brain hackingarekin dena ikusi nuelakoan, baina ez. Gaurko eguna subrealista izaten ari da Gaztesarea eta #nickdutnik #
    • Pakirrinena gehiegizkoa izan da #nickdutnik #
    • Gaztesarea eguneratzen jarraitzen dute, ez da gelditu!!! edo hori ematen du behintzat http://gaztesarea.net #
    • RT @zumarraga14 Utz itzazue komentarioak!!!!!! http://gazteahotsa.wordpress.com #
    • Emakumeak eta software libreko proiektuak http://bit.ly/qpsVO #
    • RT @zumarraga14: @betikonektatuta: abuztuak 8, larunbata, manifestazioa donostian, 17:30etan. #gaztesarea #
    • RT: @berria "Egunkaria auzia" ixteko eskaerari uko egin dio Auzitegi Nazionaleko salak http://tinyurl.com/mxpcj7 #
    • RT @zabaldu Bonba auto batek eztanda egin eta bi Guardia Zibil hil dira Mallorcan http://bit.ly/3QJkcy #
    • Euskal Herria deika http://bit.ly/16J9cW #
    • RT @txipi Apple está torpedeando los formatos abiertos en HTML5: http://tinyurl.com/mhtlo4 (eso sí, son taaan bonitas las cosas que hace…) #
    • Que bien hablan los que hablan desde la torre de marfil. Malditos hombres grises. ¿Todos quieres seguir al conejo blanco? Alicia hoy paso. #
    • eLiburuak udararako. Nire hacktibismo liburutegi digitala irekitzen dut denentzako. PDF guztiak zuen esku http://teketen.com/liburutegia/ #
    • Udara eta gero eLiburutegiari buelta bat emango diot eta zuen parte-hartzea beharko dut.. Orain deskargatu, (inprimatu),irakurri eta gozatu! #
    • PDF guztiak Internetetik lortu dira. Hauetako askok paperezko bertsioa dute eta libreak dira. Erosten badituzue laguntza eskertuko dute. #
    • Ay ama! Espero gazteek honetaz parre egitea. Herriak ez du barkatuko! http://tinyurl.com/klpwns (7:40 min) #
    • Espero honek zerbaiterako balio izatea… Etorkizunak esango du… http://tinyurl.com/m9mcg4 (4:00min) #
    • Tia tia tia ikusi duzu ze tipazo. 2008an egindako bonba nuklear kultural honetaz ez ginen konturatu? http://tinyurl.com/klpwns #
    • Gaztesarea interneten portalaren aurka erasoa (Indymedia-EH) http://euskalherria.indymedia.org/eu/2009/07/62092.shtml #
     
  • H1N1

    0:16 on 2009-08-02 | 4 comments Permalink | Reply
    Tags: beldurra, gripea, h1n1, txerri gripea

    Birus honek sortutako zalaparta handia izan da. Zalaparta horren arrazoia bilatzen denbora bat pasa nuen. Pentsatzen nuen bezala zalaparta horren atzean arrazoi ilunak zeuden. Nire inguruan informazioa hedatzen ere saiatu nintzen, datuak eman, informatu, eztabaidatu… batzuk ados, besteak kontra agertu ziren. Hala ere, bideo honetan datuak oso era garbian ematen dituzte, merezi du H1N1 birusaren atzean zer dagoen ulertzeko.

    Zabaldu!

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel