RSScloud formatuak albiste asko sortu ditu egun hauetan, baina zergatik? RSS sindikazioaren bidez, webgune/zerbitzu bati harpidetzea lortzen genuen orain arte. Hori egiteko jario irakurgailu bat edo antzeko tresnak behar genituen eta hauek noizean behin (15min – 60min) begiratzen zuten ea RSS horretan eguneraketarik zegoen. Gutxi badirudi ere eta kasu batzuetan egia da gutxiago dela, denbora tarte horrek gaur egungo denbora errealeko Internet honetan asko izan daiteke. Azkartasun honen bila jende asko RSSak albo batera utzi eta Twitter eta Facebook bezalako tresnek ematen duten azkartasunera joan dira.
Bide honetan gauza asko galdu ditugu, batez ere gure askatasunari dagokionez. Lehen RSSa guk sortu eta kontrolatzen genuen. Orain gure datuak Twitter edo Facebooken daude. RSSen bidez nahi genituen zerbitzuak sortu genitzake, hau edo beste batuz, filtratuz, nahastuz, iragaziz. Twitter eta Facebook bezalako tresnetan aldiz dena horietan zentralizatu dugu. Beraiek eskaintzen dizkiguten APIak erabiltzea besterik ez zaigu gelditzen, gure datuak kanpotik erabili nahi baditugu.
Orain aldiz RSScloud eta PuSH (PubSubHubbub) formatuei esker RSSa denbora errealeko teknologia batean bihurtzen da. Teknologia ezberdinak badira ere antzekotasun handiak dituzte. RSSa sortzen duten zerbitzuei begira ez dago arazo handiegirik, RSSaren moldaketa txiki batzuk besterik ez da egin behar bi kasuetan. WordPress bezalako tresnek badituzte biak inplementatzeko pluginak RSScloud eta WP PubSubHubbup. RSSak batzen dituzten zerbitzuek Google Reader, Bloglines, Feevy… eta beste aplikazioek bata edo bestea inplementatu beharko dute. Seguraski biak inplementatu beharko dituzte.
PuSH nahiko berria bada ere RSScloud-aren ideia 2001ekoa da, baina ez da orain arte gauzatu.

- Egileak idazten du, informazioa gordetzen da eta jarioa sortzen da.
- Tresnak odeiari eguneraketaz informatzen dio.
- Odeiak harpidetutako norbait dagoen begiratzen du eta eguneraketaz informatzen dio
- Agregatzaileak oharra jaso ondoren jariotik behar duen informazioa jasotzen du eta irakurleari ematen dio
Hau dena minutu bakar batean gertatzen da.
Honek aukera berri ugari irekitzen ditu. Twitter banatuak egiteko ateak gero eta irekiago daude, baina beste hainbat ideia. Bakoitzak bere eguneraketa laburrak idazteko RSS berezi bat (nahikoa da WordPress blog batean etiketa bat jarrita) idaztea eta gero bakoitzak nahi dituenak bere blogean edo beste zerbitzu batean integratzea? Gure blogetik mugitu gabe eztabaidetan parte hartu ahal izango genuke adibidez.
Beste aukera, GPSdun gailu batek denbora errealean geoRSScloud bat sortzea posizioarekin. RSS hori jaso dezaketen pertsonak edo tresnek, kokapen horiek interpretatu eta mapa batean erakutsi ditzakete denbora errealean. Google Latitude bezalako tresnak beharrezko egin gabe.
Azken finean formatuak garrantzitsuak badira ere ekartzen duten logika banatua da interesgarriena. Zerbitzu zentralizatuak izaten jarraituko dugu, Twitter ez da desagertuko. Baina, mundu banatuago baten ateak gero eta irekiago daude, zorionez.
Nire jarioa ikusten baduzue, kodean bi formatu hauen aztarnak ikusiko dituzue.
<cloud domain=’teketen.com’ port=’80′ path=’/?rsscloud=notify’ registerProcedure=” protocol=’http-post’ />
<atom:link rel=”hub” href=”http://pubsubhubbub.appspot.com” />
<atom:link rel=”hub” href=”http://superfeedr.com/hubbub” />
Informazio gehiago

10. Iraila 2009 at 23:23 :
Twitter Comment
RT: @teketen: New blog post: RSSodeia [link to post]
10. Iraila 2009 at 23:34 :
Twitter Comment
RT @teketen: New blog post: RSSodeia [link to post] < < @iurgi justo eguerdixan hitzegin dogu honi buruz.
10. Iraila 2009 at 23:41 :
Twitter Comment
new delicious link.. RSSodeia | Teketen [link to post]
11. Iraila 2009 at 8:11 :
Ona artikulua. Hobeto begiratzeko…
5. Urria 2009 at 23:42 :
Twitter Comment

RT: @teketen: New blog post: RSSodeia [link to post]

5. Urria 2009 at 23:45 :
Twitter Comment

RT @teketen: New blog post: RSSodeia [link to post] << @iurgi justo eguerdixan hitzegin dogu honi buruz.

15. Otsaila 2010 at 17:31 :
[...] ea buzz aztertzeko aukera dudan, beharbada Berrian horri buruz egingo dut, bitartean… http://teketen.com/2009/09/rssodeia/ [...]