Alexandrian milaka idatzi jasotzen zituen liburutegi ezaguna zegoen. Ezagutzaren erreferente izan zen urte askotan, erre zuten arte. Orain Alexandriako idatzi guzti horiek esku artean eduki ditzakegu, gure ordenagailu eta gailu elektronikoen bidez. Gainera, liburu elektronikoak (edo ebook-ak) irakurtzeko tresnak, bere heldutasunera iristeko zorian daude. Papera ordezkatzera datoz, baina ikusi beharko dugu.
Liburu elektronikoa aspaldi iritsi zen gure artera. Ordenagailuetan edo beste hainbat gailutan testuak irakurtzeko gaitasuna izan dugu aspaldi. Orain, tinta elektronikoz osatutako liburu elektronikoen irakurgailuak iritsi dira. Irakurgailu hauek ez dute argirik botatzen, paperaren antzekoak dira beraz. Beraien bateriak denbora asko irauten du, orriak igarotzean bakarrik gastatzen baitute bateria. Nahiko erosoak eta eramangarriak dira eta liburuekin konparatuz gero hauetako batean milaka liburu eraman daitezke.
Baina gailu hauek oraindik ez dira heldutasunera iritsi. Paperak oraindik bere xarma dauka eta urte askotako tradizioa. Liburu elektroniko irakurgailu hauek gailu bat gehiago dira, ordenagailua, mugikorra, eramangarria… Liburua pantaila batean irakurtzeko joerak, nahiz eta tinta elektronikoa izan psikologikoki zaila da jende askorentzat. Formatuekin borrokak daude. Nahiz eta ePUB formatua nagusitzen ari den arren. Eta, garestiak dira.
Hala ere, azken aldian aurrerapauso handiak ematen ari diren. Nook irakurgailua da horietako bat:http://www.barnesandnoble. com/nook/. Wifi eta 3G konexioak ditu, liburuen pasarteak marka daitezke, audioa entzuteko aukera, ePUB, PDF eta txt irakurtzeko gai da, kanpoko txartelekin eta ordenagailuaren bidez informazio gehigarria sartzeko aukera eta pantaila ukigarria du.
Aipatutako arazo horiek kontutan hartzen badira eta Interneteko joera libreak kontutan hartzen badira arrakasta izan dezakete. Liburu elektroniko irakurgailu batean dauden liburuetako pasarteetan oharrak egin, kopiatu eta eztabaidatu nahi izango dut, beste batzuekin. Beste irakurleek izan dituzten iritziak, sentimenduak, kritikak ezagutu nahiko ditut. Eta, nahi dudanean, liburu bat nire lagun bati irakurtzeko utzi. Utzi? Mundu digitalean biok izan dezakegu kopia bat aldi berean. Ulertuko al dugu hau noizbait?
Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa
Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua
Honekin loturik Info7 irratiko audio [mp3] [ogg] elkarrizketa

Leave a comment