Bakearen aurkako azken atxiloketek ere ez dute gazte mugimendua gelditzen. Iritsitako posta elektroniko bati zabalpena eman nahi diot. Gazte mugimendua geldi baino, erresilentea dela frogatuz.
Gazte mugimenduaren topaketak ospatuko dira hurrengo ostiraletik igandera. Gazte proiektu ezberdinak egongo dira bertan: kaskagorri, gazte asanblada ezberdinak, ikasle abertzaleak, gaztesarea, kamaradak, kkinzona, etxegorri…
Zure laguntza behar da! Bakoitzak egiten dakienean. Asmoa, alternatibak erakitzen joatea da. Zestoan daukazu lehen aukera! Animatu!
Info+: http://www.gaztesarea.info/topatu
Zer irabazi dezakezue?
- Zuk gustoko dituzun arloak gogoko dituen jendea ezagutu.
- Proiektu eta ideia berriak ezagutu edo/eta ikasi.
- Zestoako gune beltzak markatzen lagundu.
- Bertan egongo den irrati edo komunikazio zentroan lagundu.
- Zure esperientziak elkar-trukatu.
Guzti hori giro alaia, libre eta partehartzaile batetan.
Zer galdu dezakezue?
Zuen bizitzako, gehienez, hiru egun.
Bi bideo interesgarri:
Parte hartu!
Mezua pasa ezazu, mesedez.
Sistema hor dago! Gazte mugimendua, hemen gaude

25. Azaroa 2009 at 23:29 :
Larunbatian han izango nauk ni ere komunzulo eta guzti!
eutsi!