Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz

Archive for Abendua, 2009

Abendua 31st, 2009 by teketen

Donostia WIREDeko portadan

Londresen egon naiz egun hauetan eta bertan WIRED aldizkari ezagunaren ale bat erosi dut. Bertsio amerikarra erosi behar izan dut, ez dut besterik aurkitu. Orokorrean aldizkaria eduki onak ditu eta Interneten izaten diren eztabaidak ere paperera eramaten saiatzen dira. Hori bai, publizitatea gehiegizkoa da. Hala ere gehien harritu nauena portadan Yosigo donostiarraren argazki bat ikustea [...]

Abendua 27th, 2009 by teketen

Asteroko twitter laburpena 2009-12-27

<paranoia>Avatar filmean badago euskal matriarkatuari erreferentzia bat, klan bateko buru den emakume irrintzilari bat </paranoia> # <paranoia>Avatar filmean, AEBren hurrengo vietnam zein den azaltzen da, badakizue zein herrialde aipatzen den? XXXXXXXXX </paranoia> # Zorionak denei! http://www.egunkaria.hackelarre.net/?p=128 #egunkaria #libre # ¿Dónde quedarían aquellos gritos de viva la república? Será la de IKEA porque otra cosa… ETB2 [...]

Abendua 27th, 2009 by teketen

Rosetta harri berria

Interneten ere, elkar ulertzeko mugetako bat hizkuntza dela esan daiteke. Zure inguruko jende gehienak ulertzea nahi izanez gero, zure inguruko hizkuntza erabilienera jotzea oso ohikoa da. Horrek, noski, hizkuntza gutxituak erabiltzen ditugunoi kalte egiten digu. Jendeak oso erraz jotzen du beste hizkuntza bat erabiltzera. Helburu globalagoak dituztenek erraz jotzen dute ingelesa erabiltzera ere. Baina hori [...]

Abendua 27th, 2009 by teketen

#egunkaria #libre

Goizean begiak ireki ditut berriak entzundakoan tristura jendearen aurpegietan nabaritzen da…». Horrela hasten da Kauta Andoaingo musika taldearen Zaharrak berri abestia. Hain zuzen ere, Egunkaria-ren itxiera zela-eta egun horretako sentipenak zein ziren oso ondo islatzen dituen abestia. Andoaindarra izanik, neuk ere, beste askok bezala, gertutik bizi izan genituen egun haiek, baita Interneten ere. Gogoratzen ditut [...]

Abendua 27th, 2009 by teketen

Informazio gizartearen AK47a

Gabonak gainean dira. Egunak hozten hasi dira eta egun horietan egiten ditugun oparietan pentsatzeko garaia heldu da. Kontsumismoan erori aurretik pentsatu zertan eta nola gastatuko duzun dirua, beharrezkoa den, beste bide batzuetatik lortu ezin duzun eta abar. Baina, azkenean opari teknologiko bat erosi nahiko bazenu, beharbada netbook bat izan daiteke bilatzen ari zaren opari hori. [...]