letrarteanENE euskararen nazioarteko eguna  pasa da. Durangoko azoka ere hemen da, baina pasako da eta gero zer? Hurrengo urtera arte itxaron beharko dugu? EZ!

Abenduaren 11ean, 17:30etatik aurrera, LetrARTean izango da Andoaingo Itzala Gunean. Internet, Komunikazioa, Kultura eta Artea arloko jendea bilduko da gai hauen inguruan eztabaidatzeko.

17:30 Ongi etorria.

18:00 Komunikazioa, Internet, Kultura-Artea tailerra.

19:30 Komunikazioa, Internet, Kultura-Artea eztabaida.

21:00 Afaria (aukerakoa).

23:30 Ikuskizuna Komuneko paperean (idatzitako poemen errezitaldia) Imanol & Mattin Epelde.

00:30 Bi hitz: Beats & Bits (DJ saio interaktiboa musika+bideo+twitter) Dj Kaiku.

Deialdia irekia da, baina izen ematea gomendatzen da antolaketan lagungarri izan dadin. Izen ematea zerrenda honetan edo facebook-eko ekitaldi honetan egin behar da.

Norbaitek aurreko izen emateko bideekin arazoak izango balitu gorka[abildua]teketen.com helbidera bidali informazioa.