Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Otsaila 17th, 2009 by teketen

Aberastasunaren banaketari buruz jakin nahi zenuena eta inorrek kontatuko ez dizuna

Aberastasunaren banaketa ere politika kontua da eta Euskal Herrian (eta munduan orokorrean) oso gutxi hartzen da kontutan. Kontuak makilatu egiten dira, datuak ezkutatu, noski lehenengo munduan bizi gara eta beste batzuk baino aberatsagoak, noski! Baina hemen ere aberastasunaren banaketa ez da batere zintzoa. Datu batzuk (EAE 2008):

BPG                                          70.631.253.000 euro
BIZTANLEAK                                 2.141.860 lagun
BPG per capita                            32.977 euro
Errenta per capita                                28.731 euro

Ez dakit zuei baino hau horrela izanik niri behintzat ez zaizkit kontuak ateratzen, non dago nik jaso behar nuen dirua? Zeinek dauka? Lagunekin hitz egin dut eta beraiei 28.731 euro horiek ezinezkotzat jo dituzte, adin kontua ote? Nire aitari galdetu diot, nire ezagunei, hauen erantzuna… 28.731 euro jasotzen ditudala urtean? JaJajaja.

Hau gutxi balitz, hona hemen ezkutatzen diguten neurri bat GINI koefizientea[es]. Gini koefizientea aberastasunaren banaketa (edo metaketa) neurtzeko indize bat da. GINI indizearen arabera:

  • 1. Namibiak 74,3 (banaketarik okerrena)
  • 130. Danimarkak aldiz 24,0 (banaketarik hoberena)

Gure inguruko herrialdeei begiratzen badiegu.

  • 86. Espainiak 34,66
  • 103. Frantziak 32,74

Ba EAEko datuak hartzen baditugu

EAE 11. den Brasilen mailaren inguruan aurkituko litzateke 55ko balioaren inguruan

Horrek esan nahi du EAEn aberastasunaren banaketa erabat justiziarik gabekoa dela. Aberastasunaren banaketa baino, aberastasunaren metaketa oso handia, lotsagarria dagoela esan daiteke. Denok dakigu non dagoen aberastasun hori, orain ez daitezela etorri guri kontuak eskatzera. Ipar Europako herrialdeekin konparatzea gustatzen zaienei, hasi daitezela honetan ere konparaketak egiten.

Beste ondorio bat atera daiteke honetatik, aberastasunaren metaketa hain da handia ezin dela era normal batean maila hori eskuratu. Horrek esan nahi du batzuk, besteenganako zapalketaren bidez lortzen dutela aberastasuna. Hori izan daiteke arrazoi bakarra. Ez dira argiagoak, azkarragoak, hobeagoak, zapaltzaileagoak baizik. Nire lagun batek esaten duen bezala “Ez dut bere lanarekin aberastu den inor ezagutzen” eta datuek arrazoia duela esaten dute.

Bukatzeko, seguru nago zuetako askok ez zuela GINI koefizientea ezagutzen, ez pentsa atzo arte nik ere ez. Zaila izango zaizue gainera, herrialde askok bere estatistika neurrietatik kentzea erabaki zuten eta, kasualitatea txo! Baina datu hauek, pentsatzen nituen gauza asko baieztatzen dituzte, baieztatu baino gehiago beldurra ere sortu didate. Nola bizi gaitezke hau onartuz? Beno bai, hipoteka ordaindu beharra, lan prekarioa, ikasketen ordainketa… Ulertzen dut, ez pentsa, baina…

Datu batzuk Elkartzenen aurkezpen batetik hartuak izan dira.

Comments

6 Responses to “Aberastasunaren banaketari buruz jakin nahi zenuena eta inorrek kontatuko ez dizuna”
  1. Inko I. A. says

    20%ak %80a daukala zerbait unibertsala omen da, bai munduan, bai EEBBn, bai U.S.Kadin, bai Cuban…

  2. igortxu says

    Oso post interesgarria Teketen! Datuak EUSTAT-etik hartu dituzu? Elkartzenen aurkezpenik ez dut aurkitu, EAEko GINI koefizientea nun topatu duzu? Gehienetan datu gordinak ez zaizkio gizarteari eskaintzen eta horrela doakigu, horrelako datuak toki gehiagotan publikatu beharko litzateke…

  3. Elkartzenen datuak dira baina datuak publikoak dira EUSTATetik hartuak seguruenik. Aurkezpena bidaliko didate eta publikatuko dut beste hainbat informaziorekin batera. Denei animatzen zaituztet informazio hauek zabaltzera.

  4. [...] indizea, happy planet, krisia, zoriontasuna Testu hau itzuli! eu es » Atzo GINI koefizienteari buruz hitz egin genuen baina Julen Iturbe langunarekin hizketan zoriontasuna neurtzeko beste [...]

  5. [...] beharrezkoak dira, sistemak enpresa buru eta soldatapeko langileen artean sortzen diren eta oso errealak diren ezberdintasunak orekatzeko. Donostiako maiatzaren leheneko manifestazioan ateratako [...]

  6. [...] forma berriak ikertzeak eta asmatzeak merezi du. Argi dago, blog honetan hainbeste aipatu den aberastasunaren banaketan, eragin zuzena izan ditzaketela kooperatibismo forma [...]

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>