Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Abendua 10th, 2009 by teketen

Adieraz penak

Azken astean, Ekonomia Iraunkorraren Lege aurreproiektuan barnean azken momentuan txertatutako aldaketek zer esan handia izan dute sarean. Proposatutako aldaketen artean epailetik igaro gabe ere “eduki piratak” dituzten webguneak ixteko aukera aurreikusten zuten. Honek, jende askoren haserrea eragin du eta adierazpen bat Internet osoan zehar hedatu da.
Adierazpen horretan Ekonomia Iraunkorraren Lege aurreproiektuan barneratutako aldaketa legegileek adierazpen eta informazio askatasunak eta Internet bidez kultura jasotzeko aukera mugatzen dituztela esaten da. Adierazpena asko zabaldu da eta 140 aipamen baino gehiago izan ditu prentsa idatzian adibidez. Interneten bertan webgune askok eta askok errepikatu dute eta Facebook bezalako sare sozialetan ere taldeak sortu dira. Kanpaina honek azkenean Espainiako gobernuaren aldetik zuzenketa bat ekarri du. Zapaterok berak adierazi du ez dela webgunerik itxiko epailearen aurretik pasa gabe. Egia esan honek gurean ez du gehiegi esan nahi, adibide bat ematearren, gaur egun oraindik Egunkariaren auziarekin gertatzen ari denak argi erakusten digu Estatu Espainiarrean justizia hitzak beste esanahi bat duela.
Hala ere, adierazpenean gauza oso interesgarriak esaten dira, batez ere lehenengoa da niretzat garrantzitsuenetako bat; Egile-eskubideek ezin izango dute inolaz herritarren oinarrizko eskubideen gainetik egon. Honen harira eta behin Durangoko Azoka amaitu dela, bertan liburu elektronikoaren inguruan ikusitakoak nahiko atsekabetuta nauka. Bertan ikusi dut kultura industriaren kezka nagusia, ez dela jada euskal kultura zabaltzea, baizik eta aurretiaz ustezko pirateoa saihestea. Horretarako liburu digitaletan DRM teknologia murriztaileak erabiltzeko arazorik ez dute izan zenbait enpresek. Negozio eredua aldatzeko gogorik ez eta egileen eskubideak bermatu behar direla haitzakitzat hartuta. Egileek beren lanagatik dirua jaso dezakeela inorrek ez du dudan jarri, baina badirudi egileek aldarazi beharko dutela egoera, industriak erabiltzaileen eskubideen gainetik ere, beren negozioa bermatzeko erabakia hartu duela baitirudi. Gurean ere beraz, batzuk pozik egongo dira lege berri honekin, seguru.

Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua