Puntual iritsi da gure herrira korrika. Sorabila eta Zumea auzotatik jendetsu zetorren jada Korrika. Bertan ikastolako jende andana eta beste hainbatek itxaroten zuten, aldapa igotzen hasi eta eskola publikotako jendea. Ikasle, biztanle, ezazun, ezezagun piloa, inoiz baino gehiago korritzen. Eguna noski txikiek hasi zuten, eskola publiko, pribatu zein ikastola guztietan korrikaren musika zen nagusi goizean goizetik. Pilak kargatzeko moduko giroa, bai horixe!





