Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuz
  • Home
  • Home
  • Aurkezpena
  • BacalHau

Gazte mugimendua ez da gelditzen

1 Comment Posted in: Mezuak | Tags: atxiloketak, bakea, gazte mugimendua, gazteria, notimeforlove, segi, topaketak | 2009-11-24

Bakearen aurkako azken atxiloketek ere ez dute gazte mugimendua gelditzen. Iritsitako posta elektroniko bati zabalpena eman nahi diot. Gazte mugimendua geldi baino, erresilentea dela frogatuz.

Gazte mugimenduaren topaketak ospatuko dira hurrengo  ostiraletik igandera. Gazte proiektu ezberdinak egongo dira bertan:  kaskagorri, gazte asanblada ezberdinak, ikasle abertzaleak, gaztesarea, kamaradak, kkinzona, etxegorri…

Zure laguntza behar da! Bakoitzak egiten dakienean. Asmoa,  alternatibak erakitzen joatea da. Zestoan daukazu lehen aukera! Animatu!

Info+: http://www.gaztesarea.info/topatu

Zer irabazi dezakezue?

  • Zuk gustoko dituzun arloak gogoko dituen jendea ezagutu.
  • Proiektu eta ideia berriak ezagutu edo/eta ikasi.
  • Zestoako gune beltzak markatzen lagundu.
  • Bertan egongo den irrati edo komunikazio zentroan lagundu.
  • Zure esperientziak elkar-trukatu.

Guzti hori giro alaia, libre eta partehartzaile batetan.

Zer galdu dezakezue?

Zuen bizitzako, gehienez, hiru egun.

Bi bideo interesgarri:

  • http://www.youtube.com/watch?v=fAScbAu6CZo
  • http://www.youtube.com/watch?v=bScMIlZh22E

Parte hartu!

Mezua pasa ezazu, mesedez.

Sistema hor dago! Gazte mugimendua, hemen gaude

About the author

teketen

Gorka Julio Hurtado da nire izena, andoaindarra eta informatika ingeniari teknikoa, nire ikasketak izateaz gain nire gustoko gaia ere bada. Profesionalik orain Elurnet enpresan egiten dut lan, garatzaile eta formatzaile lanetan. Teknologia eta batez ere internet dut gustoko eta bertan gertatzen diren gertakari eta joera guztiak. Baina ez dut teknologia jendartetik aparte ikusten, teknologia eta honen eragin sozialak interesatzen zaizkit batez ere. Hainbat proiektu sortu eta beste batzuetan parte hartzen dut. Sortutako batzuk Bildu, Txioka, Bloginfluence, microblogging nanoformats. Parte hartzen dudan beste batzuk Zabaldu edo EuskalTube adibidez. Multimedia gaiak ere asko interesatzen zaizkit. Ttan-Ttakun irrati librean programa bat egin ostean orain egiten ez dudan i-rratsaio edo podcast bat egiten hasi nintzen. Radio Euskadiko blogger tertulian ere parte hartu izan dut. Horretaz gain, hainbat aldizkari eta egunkaritan idazten dut. Gaztezulo, Kontaizu eta Matraka. Interneten leku askotan parte hartzen dut, hauek dira nirekin kontaktatzeko era errazenak: Twitter teketen[abildua]gmail.com Slideshare Bildu

Related Posts

  • Koloretan edo txuri beltzean entzun mezua
    Koloretan edo txuri beltzean entzun mezua2010-12-15
  • Lortu arte
    Lortu arte2010-06-21
  • Milakabilaka faltan botatzen duen bakarra naiz?
    Milakabilaka faltan botatzen duen bakarra naiz?2008-12-04

One Response to Gazte mugimendua ez da gelditzen

  • 27zapata 2009-11-25

    Larunbatian han izango nauk ni ere komunzulo eta guzti!
    eutsi!

    Erantzun

Leave a Reply

Egin klik hemen erantzuna bertan behera uzteko.

Post Comment

© 2010 Blog.com. TheTravelTheme thailand getaways