Abenduan jakinarazi genuenez, 2009an Informatikari euskaldunen VII. Bilkura (IEB2009) ospatuko dugu. Aurten proiektu interesgarri asko eta asko sortu dira, hauetako batzuk zortzi@2008 ekimenean ikus daitezke adibidez. Zergatik ez euskal teknofilo komunitateari zure proiektua ezagutarazi?

Jardunaldiko izenburua “IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar” izango da eta honi lotutako hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatuko ditugu.
Gainera, eta ohikoa den moduan, euskaraz egindako edozein software-produktu aurkezteko saio paraleloa izango da.
Mezu honen bitartez, saio horietan zure lana aurkezteko gonbitea egiten dizugu.

Adi! Aurkezpenak helarazteko epea luzatu egin da: 2009ko otsailaren 6a da azken eguna.

Honez gain, IEBren bloga zabaldu dugula ere jakinarazi nahi dizugu. Bertan Bilkuraren inguruko azken berriak aurkituko dituzu, bai eta zure zalantza, iradokizun eta oharrak uzteko tokia ere.

Deialdiaren inguruko informazio guztia UEUren webgunean aurkituko duzu, jardunaldiei eskainitako atalean: IEB2009

Animatu zaitez zure lanaren berri ematera!!

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Set your Twitter account name in your settings to use the TwitterBar Section.