Internetek informazio alorrean aldaketa handiak ekarri ditu. Aldaketa nagusia eskasi batetik oparotasun batera igarotzea izan da. Lehen informazioa sortu eta bideratzeko aukera gutxi bazeuden, orain aukera horiek era esponentzialean hazi dira. Informazioari ematen zaion arretan dago gakoa, eta, horretarako, kazetarien harremanetarako gaitasuna eta komunikabidearen inguruan bildutako komunitateak garrantzi handikoak izango dira.
Kazetari askok eraso bezala hartu badute ere, aldaketa horrek ez du zertan berentzako txarra izan. Noski, erredakzioan berri ofizialak etorri zain dagoen, posta elektronikoari bakarrik begiratzen dion eta bere aulkia uzten ez duen kazetari horrek jai dauka. Kazetari berriek sare moduan funtzionatu beharko dute. Multimedia gaitasunak izan beharko dituzte, eta dauden tokitik komunikatzeko gaitasuna izan beharko dute. Baina garrantzitsuena pertsonekin harremanetan aritzeko erraztasunak izatea izango da. Kalean eta Interneten.
Hedabideen aldetik, beharrezkoa izango da horren inguruan elkartzen diren pertsonen arteko interes sare eta komunitateak biltzea eta horiekin batera informazioa sortuko, alderatuko, elkar banatuko… dituzten tresna eta ideiak martxan jartzea. Hedabidearen informazioa mila bider eta mila lekutan zabaldu, erabili, berrerabiltzeko bideak jarri beharko dituzte. Eta, hedabideontzat, oso garrantzitsua izango da informazio horiek ekonomikoki ustiatzea.
Gai ekonomikoekin hasita, zorte handia dute harpidetza bidezko zerbitzua ematea lortu duten hedabideek. Hori egin ezin izan dutenek, berriz, beste bide batzuk jorratu beharko dituzte. Interneteko publizitatearen prezioak igo arte, behintzat. Edukiengatik ordaintzea ez da aukera ona; oparotasunaren kultura batean, oso gutxitan funtzionatzen du trabak jartzeak. Beste gauza bat da hautazko mikroordainketak proposatzea, gustatu zaizun artikulu edo kazetari horren lana saritzeko.
Egoera horretan hedabide tradizionalen sinesgarritasuna etengabe erortzen ari den arren (http://people-press.org/report/543/), oraindik iraganean izan duten nagusitasunari eusten diote, eta hori oso garrantzitsua da komunitateak eraikitzeko garaian. Laster, berandu izan daiteke.
Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa
Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua


Artikulu interesgarria. Hurrengo galderak bururatzen zaizkit.
- Zein da komunitateko berri baten sinesgarritasuna eta erreferentziagarritasuna? Dena da erlatiboa, baina kazeta “serio” batek berri konfirmatuak behar ditu.
- Zein da kazetariari eskatzen dion lan “extra”? Beti online egotea eskatzen dio?
- internet=dohain ohituta dagoen erabiltzaileak, nola hartuko du mikro-ordainketa? zenbat aldiz lagundu dugu proiektu bat paypal-donazio bidez bidez?
Zein da komunitateko berri baten sinesgarritasuna eta erreferentziagarritasuna? Dena da erlatiboa, baina kazeta “serio” batek berri konfirmatuak behar ditu.
Komunitate berri baten sinesgarritasuna, komunitate horretako pertsona bakoitzak ematen dion sinesgarritasuna da. Komunitate batean identitate eta kodigo batzuk partekatzen dira. Kodigo eta identitate horiek errespetatu eta balio gehiago ematea lortzen badute, informazio hori sinesgarria izango da.
Garrantzitsua da hau lortu ahal izateko tresna eta eredu egokiak erabiltzea, horretan asmatzea zaila den harren, probak beharrezkoak dira. Zer egin behar ez den jakiteko behintzat.
Praktikan, hedabide baten inguruan eraikitako komunitate batek bi norantzatan lagun dezake:
Honekin batera, konplizitate berriak, negozio aukera berriak sor daitezke. Komunitate horretan sortzen diren erlazioak nora eraman gaitzaketen ezin baita beti jakin.
Gainera komunitateak gure mezua beste kanal batzuen bidez zabaltzeko aukera emango digu. Berarentzako gure mezuak garrantzi berezia dauka eta seguraski erabiltzen dituzten tresna eta baliabideen bidez zabal dezake, guk eskatuta edo eskatu gabe.
Zein da kazetariari eskatzen dion lan “extra”? Beti online egotea eskatzen dio?
Aurreko mezuan honi buruz hainbat gauza esan baditut ere, gehiago gehitu nahiko nituzke:
Internet=dohain ohituta dagoen erabiltzaileak, nola hartuko du mikro-ordainketa? Zenbat aldiz lagundu dugu proiektu bat paypal-donazio bidez?
Edukien ordainketaren aurka nago. Ez da lanagatik sortzaileak dirua jaso behar ez duelako noski, baizik eta Internetek sortzen duen oparotasuna dela eta, ordainketa traba bat dela. Oparotasunaren logikan traba baten aurrean, eduki hori eskuratzeko beste mila tokietako batera eramango du bezero/hartzaile posiblea. Horregatik eredu honek ez du balio, informazioa oso berezia ez bada behintzat.
Harpidetzak bide ona dira. Komunitatea osatzen duen jendea eduki horiek jasotzeko dirua ordaintzeko prest dagoen kasuetan. Horren ordainetan harpide horiek abantailak ere jasoko dituztela sentitzen baitute. Noski, eredu hau ez da oso arrunta eta beste bide batzuk jorratu dituzten hedabideek oso zaila dute hau aplikatzea. Bere hartzaile komunitateak onartu beharreko zerbait izango baita.
Mikro-ordainketen proposamena ez da finantziaziorako bide integral bat. Baina, oraingo krisiari aurre egiteko eta bide bat izan daiteke. Proposatu ditudan mikro-ordainketak hautazkoak dira. Software askeko zenbait proiektuek dituzten dohantzak. Komunitatea, prest egon daiteke ordainketa txikien bidez gustatu zaion eduki hori txalotzea, sostengatzea… Horretaz gain, Wikipediak egiten duen bezala urtean behin edo bitan bide horren bidez jendeak proiektua sostengatzea eska daiteke. Wikipediak urtero egiten du eta dirua lortzen du honela, horren atzean komunitate handi bat baitago. Sinistuta nago, gure komunikabide askoren atzean pentsa ezin daitekeen komunitate bat dagoela eta komunitate horrek era honetako sostengua emateko prest egon daitekeela. Behintzat frogatu beharko litzateke.
Gustatu zaidak erantzuna.
“Kazetari baten lana ez da bukatzen erredakziotik ateratzen denean, hori edozeini gertatzen zaio.” Parrafoa eta honen azken galderarekin guztiz ados eta iruditzen zait lan ezberdin askotara zabal daitekela (“ezagutzarekin lotuta”).
Mikro-ordainketak jendearen komunitatearekiko lotura sentimendua eskatzen du. Nola lortu hau? Frogatu eta kontzientziazio zabaldu.
[...] kooperatibak, kooperatibismoa, the chicago news cooperative Traducelo! eu es » Kazetaritza [...]