Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Abendua 4th, 2009 by teketen

LetrARTean abenduaren 11ean

letrarteanENE euskararen nazioarteko eguna  pasa da. Durangoko azoka ere hemen da, baina pasako da eta gero zer? Hurrengo urtera arte itxaron beharko dugu? EZ!

Abenduaren 11ean, 17:30etatik aurrera, LetrARTean izango da Andoaingo Itzala Gunean. Internet, Komunikazioa, Kultura eta Artea arloko jendea bilduko da gai hauen inguruan eztabaidatzeko.

17:30 Ongi etorria.

18:00 Komunikazioa, Internet, Kultura-Artea tailerra.

19:30 Komunikazioa, Internet, Kultura-Artea eztabaida.

21:00 Afaria (aukerakoa).

23:30 Ikuskizuna Komuneko paperean (idatzitako poemen errezitaldia) Imanol & Mattin Epelde.

00:30 Bi hitz: Beats & Bits (DJ saio interaktiboa musika+bideo+twitter) Dj Kaiku.

Deialdia irekia da, baina izen ematea gomendatzen da antolaketan lagungarri izan dadin. Izen ematea zerrenda honetan edo facebook-eko ekitaldi honetan egin behar da.

Norbaitek aurreko izen emateko bideekin arazoak izango balitu gorka[abildua]teketen.com helbidera bidali informazioa.

Comments

No Responses to “LetrARTean abenduaren 11ean”
  1. Twitter Comment


    @Trojan_Warrior animatzen? Blogean: LetrARTean abenduaren 11ean [link to post] (via @teketen)