Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Apirila 20th, 2009 by teketen

Nonick Bilbon – Sarrera zozketa

nonick_logoDatorren apirilaren 24 eta 25ean, nonick 09 ekitaldia ospatuko da Bilbon. Bertan, Europako blog eta interneteko startup onenak aukeratuko ditu nazioarte mailako epaimahai batek. Gainera, sarerako ekoiztutako bideo aditu garrantzitsuenak izango dira bertan, web orrialde eta gizarte sareen audientzia neurketaz eztabaidatzen eta bere bideo formatuko blogarekin famatuak egin diren zenbait pertsonen kasuak aztertzen.

Egun horretan Ginarekin batera ekitaldi hori aurkezten egongo naiz. Ranking-ak, hoberena… bezalako hitzak gustatzen ez zaizkidan arren, zerbait interesgarria ikusi dezakegula uste dut. Ekitaldi osoa inglesez izango da, europa osoari begira egiten baita, baina tailerrak edozein hizkuntzatan izan daitezke. Blog hoberenari saria emateko orduan euskarazko blogak ere bozkatu ditzakezu. Gure IKTero maitagarriak, Teknopata jaun txit agurgarria edota Sustatu blog ezaguna dira hautagaietako batzuk.

Blog honetako irakurleei Nonick-erako sarrera bat oparitzea pentsatu dut. Bi zozketa egingo ditut lehenengoa Twitter bidez izango da eta bigarrena blog honen bidez, twitter erabiltzen ez duzuenok ere aukera izan dezazuen. Blog honetako zozketan parte hartzeko, “Nonick-era joan nahi dut” edo horrelako zerbait dioen mezu bat utzi mezu honetan bertan. Astearte gauean egingo da zozketa Random algoritmo baten bidez. Bi zozketetako irabazlea berdina bada, zozketa bat berriro errepikatuko da, sarrera beste pertsona bati egokitzeko. Bestela ez dago arazorik bietan parte hartzeko, aukera gehiago horrela. Zabaldu deia jendeak zozketetan parte hartu dezan eta ez izan lotsarik, sarrerak banatzeko dira eta.

Comments

4 Responses to “Nonick Bilbon – Sarrera zozketa”
  1. Teketen!!! Nonick-era joan nahi dut, guapo, mas que guapo

  2. ishikawa_ says

    Nonick-era joan nahi dut!
    Zure ipurmasailak taula gainean nola mugitzen diren ikusteko! Tangarekin aurkeztuko duzu ezta?

  3. Neuk be Nonickera joan gure dot.

  4. gernika says

    Sustatuk lan ikaragarria egiten du!