“Baliabide handiegirik eduki gabe, baina konpromiso handiarekin hedabide nagusiek eman ez zuten informazioa eskaini duen proiektu parte-hartzaile bat”. Horrela argudiatu zuten Argia-ko lagunek saria eta erabat ados nago esandakoarekin. Saria jasotzera igo ziren Fakun, Galder eta Nagore eta Fakunek saria “langabezian eta ERE-en atzaparretan eroritako guztiei eskaini zien bereziki”.
Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuzArchive for Urtarrila, 2010
AN nolakoa den ezagutzen dugu. Baina, gainera Angela Murillo bezalako epaileak ere aguantatu behar dira. ANko Belen Esteban honek jendearen bizitza epaitzeak ere delitu izan beharko luke. Batez ere, tutik ere ulertzen ez duela aitortzen badu.
Bi artikulu ditut oraindik igo gabe blogera zuen komentarioak jaso ahal izateko: The Big Crunch eta Tresnek ez dute komunitatea eraikitzen. Ea laster igotzen ditudan.
Bihar Argia sarietan egongo naiz gonbidatu-infiltratu bezala. Gertatzen diren gauza batzuk ZutaGu eta Twitter bidez jarraitu ahal izango dituzue. Ahal badut zuzeneko bideoren bat ere botako dut, baina hori bihar ikusiko da. Hori bai BacalHauko badok13 txapa batzuk eramango ditut nahi ditutenarentzat.

