Droneak, gidaririk gabeko espioitza hegazkinak dira. Oso ezagunak dira Irak, Afganistan eta baita Palestinan ere. To shoot an elephant bideoan ere aipatzen dira. Parrot enpresak (kotxerako esku-libreko sistemak egiten dituen berak) iPhone baten bidez gidatu eta kontrolatu daitekeen drone bat sortu du. AR Dronea gainera programagarria izango da eta errealitate hedatuko jokoak garatzeko balioko du. Interesgarria da ikustea erabilpen militarrerako ikerkuntza, gero eta azkarrago igarotzen dela kontsumo merkatuetara (eta posible bada aurretik jada norbait DIY eran garatu duela). Baina, zer gertatuko litzateke kontrolatzen gaituztenak kontrolatzeko erabiliko bagenitu?
birasuegi 13:22 on 2010-01-20 Permalink |
Infernuko makina horiek! To Shoot an Elephant dokumentalean etengabe entzuten da makina horien soinua, etsigarria benetan.
Egia da teknologia hau eskuragarri egiten bada, erresistentzientzat tresna oso garrantzitsua izango dela.
teketen 13:42 on 2010-01-20 Permalink |
Gehiago pentsatzen dut, hemen gure inguruan. Era honetako tresnak nola erabili ditzakegu era berritzaile batean