Updates from Otsaila, 2010

  • Sareak josten

    9:59 on 2010-02-28 | 3 comments Permalink | Reply
    Tags: , ,

    Atzo alderdien gainetik josten ari den independentziaren aldeko sare mugimendu bat aurkeztu zuten. Albiste oso positiboa, azken urteetako fragmentazioa eta borrokak ikusita. Orain sareen saretik ere, prozesu demokratikoa defendatu eta eztabaida politiko ireki bat abiatu beharko genuke. Lehenengo puntuan denok egon beharko genuke ados eta bigarrenean bakoitzak bere blogetik (edo erabiltzen dituen tresnetatik), bitartekaritzarik gabe, bere iritziak plazaratu beharko lituzke.

    Hurrengo hauteskundeak datozenean, betiko politikariak ikusiko ditugu bere webguneak eta blogak tresna sozialez jazten eta parte hartzeaz hitz egiten. Baina, oraingoan ezberdina izan behar du. Bakoitzak bere txokotik eztabaidari ekin eta besteen txokotatik pasako gara gure iritzia ematera. Beraiek parte hartu nahi badute, berdintasunean egin dezatela, beren txokotik. Jendearen eskariak hobeto erantzun eta jasotzen dituztenak sinesgarritasun gehiago izango dute. Beraien azken aukera izan daiteke, laster hauek ere balio gabeko bitartekari izan daitezke eta.

     
  • KKKP Andoaingo gaztetxean

    10:44 on 2010-02-26 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: , , , kkkp, opensimulation

    Hurrengo KKKPa Andoainen, Otsailak 27
    Otsailak 27an Andoaingo gaztetxean elkartuko gara.
    Oraingo honetan teoria alde batera utzi eta alde praktikoa landuko dugu gehienbat:
    * OpenSimulation
    * Arduinora sarrera
    * Audioa sarean netjack2 erabiliz
    12:00etan hasiko gara eta 14:00-15:00 artean bazkalduko dugu.
    Animatu parte hartzera! Jatera etorri behar baduzu, abisatu zuretzat ere janaria egiteko

     
  • Blogosferako turistak

    12:33 on 2010-02-25 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: , , , , turismoa

    Gaur Berrian, Blogosferako turistak izeneko artikulua publikatu dute. Aurrekoan EITBko kazetari batek deitu eta Eusko Jaurlaritzaren turismo bulegoak, Interneti begira egin behar duen kanpaina bati buruz iritzia eskatu zidan. Batez ere blogariak kontratatzearen gairen inguruko nire iritzia jaso nahi zuten. Kazetari horren lana eskertu nahi dut. Iritzi anitzak jasotzeko joera hori ez da gaur egungo kazetaritzan praktika ohikoena. Baina, beti bezala, sintexian gauza asko galtzen dira. Artikuluan honetan ñabardura guztiak topatu ahal izango dituzue.

     
  • Sarearen neutraltasuna

    8:43 on 2010-02-24 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: , , ,

    Asko gustatu zait Mikel Olasagastik, Gaur8rako egin duen Dirua arazo artikulua eta horrekin batera bere blog pertsonalean gaiarekin lotuta jarri duen irudi bat. Gozatu!

     
  • The blogs are not dead

    23:28 on 2010-02-23 | 7 comments Permalink | Reply
    Tags: , , , the cocktail

    Blogen heriotza aipatzen da behin eta berriz, baina hanpatze zikloaren normalizazioa besterik ez da. Blogak, inoiz baino garrantzi gehiago hartzen ari dira eta hauen eragina jaitsi baino, igo egin da. The Cocktailen azken sare sozialei buruzko analisiaren arabera blogek garrantzi handia dute iritziak sortu eta oihartzuna lortzeko garaian. Gainera, beste hainbat sarek ematen ez duten eztabaidarako gune bat eskaintzeaz gain, Twitter bezalako sare sozialen elkarren osagarri dira. Aselek esango lukeen moduan, The blogs are not dead.

     
  • Baskale edo Kalasket

    23:14 on 2010-02-22 | 5 comments Permalink | Reply
    Tags: baskale, , saskibaloia, surrealismoa

    Twiteztabaida surrealista baten ondorioz, post mailara igo dut mezua.

    • teketen: Baskale jokatzetik = Basket + Kale (katedun saski bronxiano ta guzti)
    • boligorria@teketen Kalasket ere esaten zaio horri… Eta kalasketean hiruko asko sartzen dituena kalasnikov!
    • xuriken @teketen @boligorria hitzokei bat egin beharko duzue ezta? portzierto, bro, geratu beharko dugu face2face bat egiteko bronxdoainen ez?
    • boligorria @xuriken @teketen Portzierto, saskibaloiarena zer da, igandeko txistuen ondoren sortutako afizioa? Kirol nazional berria?

    Kalean saskibaloi edo basket kantxa Bronxianoek sortutako kirola da orduan.

    baskale_edo_kalasketsaski bronxianoa

    Erantzunak

    @boligorria Kalasket onartzen da, baina irudiari begiratuta eta irudia benetakoa da, kasu honetan Baskale. Hirukoak sartzen dituena Kalasnikov bada, nola deituko diogu PASAtik sartzen dituenari? Hori baino, eragin handiagoa izan zuen Decathlonen 2,5 eurotan saskibaloi baloiak saltzeak ;) . Hala ere la pelota basqua pozik legoke, kantxa berri batean jokatzen hasi garela ikusita.

    @xuriken Nahi duzunean, baina Blogs & Baskale (Bazkaie, Bazkaria, Bazkarie) ere egin genezake. Fijo jendea prest dagoela behintzat 3×3 bat egiteko.

     
  • Krisi ezberdinak

    9:50 on 2010-02-22 | 5 comments Permalink | Reply

    Krisi hau ez dugu denok berdin pairatzen. ELAko Txiki-ri egindako elkarrizketan, oso argi ikusten da patronalaren joko zikina.

    La patronal en el Estado español, según la estadística europea, es la que más dinero ha ganado en la época de crecimiento económico en Europa, la que menos ha invertido en la economía real y, como consecuencia, es la que más ha llevado los beneficios a la economía especulativa, causa de la crisis.

    Hala ere, patronalaren diru gosea asegabea da. Soldatapeko errentak, enpresarienak baino hiru aldiz behera egin badute ere, patronalak neurri gogorragoak proposatzeko gai da. Baina aurreko batean azaldu nuen bezala, aberastasunaren banaketa zuzenago batek bakarrik aldatu dezake egoera.

     
  • Asteroko twitter laburpena 2010-02-22

    7:30 on 2010-02-22 | 0 Comment Permalink | Reply

     
  • Nerabeak eta Interneteko sare sozialak

    9:00 on 2010-02-19 | 5 comments Permalink | Reply
    Tags: aurreiritziak, , , hiperkomunikazioa, messenger, , , , tuenti

    Hedabideetan Interneteko sare sozialak eta nerabeak aipatzen direnean, beldurra sartzeko besterik ez da izaten. Gaiak gehienetan pederastak, liskarrak, erasoak… izan ohi dira. Baina zer egiten dute ba gazte hauek Interneten? Non ibiltzen dira? Zein dira haien lagun sareak?

    Gehienek Messengerra erabiltzen dute beren artean mezu bidez komunikatzeko. Sare sozialen artean Tuenti da nagusi. Adina aurrera joan ahala, Facebook ere erabiltzen hasten dira, hurrengo pausoa balitz bezala.

    Bi tresna mota dira, eta lehenengoan beraien sarea batez ere egunero edo oso maiztasuna handiarekin kontaktatzen dituzten pertsonak izaten dira. Tuenti, Facebook eta halako sareetan, aldiz, kontaktu horiez gain, beren bizitzako beste hainbat arlotako kontaktuak dituzte. Hau da kirol, aisialdi, eskolaz kanpoko taldeetako jendea eta beren lagunen lagunak, adibidez. Normalean, kontaktu gehiago kudeatzeko aukera ematen die eta, beraz, bere interesekin bat datozen pertsonak errazago aurkitzeko aukera.

    Gehienbat, komunikatzeko erabiltzen dituzte. Hiperkomunikatuak bizi direla esan daiteke. Orain, inoiz baino gehiago, beren lagun eta ezagunek egiten dutena ezagutzen dute. Beren bizitzaren parte batzuk zabaltzea erabakitzen dute, argazkiak, bideoak… eta, batez ere, era ludikoan erabiltzen dituzte tresna hauek. Era berean, lanak egiteko edota informazioa trukatzeko ere erabiltzen dituzte. Hau da, norbaiti harrigarria irudituko zaio, baina ez dituzte lagun berri asko egiten. Normalean, sare hauek bere bizitza errealeko sareetako lagun eta ezagunak izaten dira.

    Pribatutasuna eskubide bat denez, hori gauzatzeko ezagutzak izatea gomendagarria litzateke. Hasieran eta askotan ondoren ere balio lehenetsiekin konformatzen dira. Nahiago izaten dutelako zenbait gauza publiko egin. Hala ere, praktikaren bidez ederki asko ikasten dute eta kasu askotan ez dugu ezer izango haiei irakasteko; beraiek ondo dakite, esperimentatu ostean, zer eta zenekin partekatu nahi duten.

    Entzuten diren gauza beldurgarri gehienek, beraz, ez dute zentzu handiegirik. Salbuespenak orokortzen saiatzen direlako. Eta, era berean, enpresa pribatu handi gutxi batzuen eskuetan informazio hori guztia jartzea inor gutxiri inporta zaio. Horretaz beraiek ez dira arduratuko.

    Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa

    Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

    Honekin loturik Info7 irratiko audio [mp3] [ogg] elkarrizketa.
    [podcast]http://teketen.com/wp-content/uploads/2010/02/nerabeak_eta_interneteko_sare_sozialak.mp3[/podcast]

    Sare sozialekin harremana duten testuak
    Berriketan.info informazioaren inguruko euskarazko sare soziala sortu da.

     
  • Buzz

    23:48 on 2010-02-18 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: , , ,

    Gure informazioa, ditugun kontaktuak, trukatzen ditugun argazkiak… Hori dena kontrolatzeko grina gero eta handiagoa da. Horrela bakarrik uler daiteke Googlek orain arte Twitterrek eta Facebookek egiten zutenaren antzeko zerbait kaleratzea: Buzz. Horrek batez ere Facebooki eragiten dio, lagunekin, ezagunekin eta kontaktuekin informazioa, irudiak eta halakoak trukatzeko zerbitzua baita. Horretarako, Gmail tresnaz baliatu da Google, eta gure lehen kontaktu gisa, automatikoki, posta elektroniko bidez gehien kontaktatu ditugun pertsonak sartzen ditu. Noski, horren ondorioz, zenbait pertsona haserretu egin dira.

    Orain arte posta elektronikoak bakarrik zeuden tokian, beste pertsona horien informazio jarioa ere agertuko da. Beste zerbitzu batzuetako informazioa ekarri eta partekatu daiteke, gainera; Flickr, Picassa, Twitter bera ere ekar daiteke. Oraindik behintzat norabide bakarrean, hau da zerbitzu horietatik Buzzera. Informazio horiek elkarrizketa bat sortzeko aukera ematen dute; alde horretatik, interesgarria izan daiteke. Nolabait, Googlek berak ateratako Wave tresnaren zenbait traza ikusten zaizkio zerbitzu berriari.

    Googlek gure kontaktu informazioa produktu berri bat ateratzeko erabiltzeak ez liguke harritu beharko. Aurretik ere egin izan du, Google Talk tresnarekin adibidez. Alarmak aspaldi egon beharko lirateke piztuta. Esperimentatzea beti da zilegi, horrela ezagutzen baitira tresna guztien aukerak. Baina argi dago Googlek informazio hori eskuratzeko beharra sentitu duela. Orain publizitatea saltzeko izango da, trukatzen ditugun argazkietako informazioa hartu eta horri buruzko iragarkiak erakusteko adibidez. Etorkizunean zer izango den ez dakigu. Ohar orokor moduan, ez jarri Interneten ezagutzera eman nahi ez duzun ezer.

    Informazio zatikatze handia honetan blogosfera eta blogek sortzen zuten elkarrizketa sakonago eta independente baterako esparrua gero eta murritzagoa da. Sare sozial birtualek osatzen duten esparru kontrolatuagoetara igarotzen ari gara. Baina, aldi berean, bere bloga mantentzen duten pertsonek edo taldeek gero eta indar handiagoa izan dezakete iritzi-emaile modura. Horiek izango baitira diskurtso eta jarrera orokorretik kanpo beste ikuspuntu bat eman ahal izango duten bakarrak.

    Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa

    Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

    Honekin loturik Info7 irratiko audio [mp3] [ogg] elkarrizketa.
    [podcast]http://teketen.com/wp-content/uploads/2010/02/buzz.mp3[/podcast]

     
  • iPad

    23:39 on 2010-02-18 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: , ipad, tablet pc, zaharkitze planifikatua

    Apple enpresak iPad-a aurkeztu zuen iragan astean. iPad-a ingelesez tablet pc bat dela esaten da. Hau da, pantaila ukigarria duen teklaturik gabeko ordenagailu eramangarri bat. Aspalditik ezagutzen dira horrelako gailuak, baina Applek ezaguna den diseinu, estetika eta propagandaz josi du gailua. Hala ere, oraingoan ezberdina izan da. Orain arte bere jarraitzaile sutsuak izan diren informatikari aditu askok kritikatu dute, eta, aldiz, nolabait teknologia atsegin baina askorik erabiltzen ez dutenen laudorioak jaso. Apple bere merkatua gehiago zabaltzen saiatzen ari dela dirudi.

    iPad-az espero ziren gauza asko ez dira bete. Haren sistema eragilea iPhone ezagunean dagoenaren oso antzekoa da. Telefono batentzat ondo egon daiteke, baina lau aldiz telefono baten pantaila bat duen gailu batentzat, beharbada, gutxiegi da. Kamera edukitzea ere espero zen, eta orain arte erakutsi dutenagatik, gailuak ez du kamerarik izango.

    Honekin egin nahi izan duten gauza bakarra merkatuan kokatzea izan da. Era honetako gailuen merkatuan sartzea. Zerbaitetan adituak badira, irudia saltzen dira. Horretan, behintzat, helburua lortu dute. Denok hitz egin dugu iPad-ari buruz, ondo edo gaizki; egunkarietako orriak oparitu dizkiogu, baita telebistako minutuak ere. Honetan okerrenak albistea bakarrik, Applek diseinatutako kanpainaren kalko bat egin dutenak izan dira. Zentzu kritiko minimorik gabe, gauza on eta txarrak azaldu beharrean, kopiatu eta itsatsi besterik egin ez dutenak.

    Irakurtzeko joeran eta argitaletxeen esparruan ere eragin zuzena izan behar zuen tresnak. Nire ustez, honek ez du askorik lortuko. Hori bai, orokorrean mundu horretan era honetako mugimenduak gertatzen ari direla ezin uka daiteke. Hau beste bat besterik ez da izango.

    Baina, batez ere, susmo bat daukat. Badirudi behin jada merkatuan kokatuta eta jendeak produktua erosi duenean Applek produktua hobetua aterako duela. Erosi dutenak beste bat erostera bultzatuak sentituko dira orduan, eta diru kaxak bete-beterik egongo dira. Horrela egin izan du askotan. Gure esku dago zaharkitze planifikatu honetan parte hartzea edo arrazionalismo teknologiko batetik ditugun gailuak ustiatzea eta ez denbora guztian mantra berriei begiratzen egotea.

    Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa

    Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

    Honekin loturik Info7 irratiko audio [mp3] [ogg] elkarrizketa.
    [podcast]http://teketen.com/wp-content/uploads/2010/02/ipad.mp3[/podcast]

     
  • Tresnek ez dute komunitatea eraikitzen

    23:35 on 2010-02-18 | 1 Comment Permalink | Reply

    Argi dago sareak komunikatzeko aukera handiak ematen dituela. Horri esker, interes bereko pertsonak topatu eta elkarren artean komunika daitezke. Baina, horretaz gain, teknologiek pertsona horien artean gauzak sortu eta partekatzeko balio dute. Tresnek ez dituzte komunitateak sortzen; parte-hartzea sustatzeko biderik hoberena da identitate komun bat edo, behintzat, elkarrekin zerbait eraikitzeko motibazioa.

    Komunitateek tresnak erabiltzen dituzte elkarri eragiteko. Batzuek teknologia aurreratuak erabiltzen dituzte, eta beste batzuek nahikoa dute posta elektronikoa. Hala ere, egia da tresna batzuek beste batzuek baino hobeto dinamizatzen dituztela komunitateak. Aste honetan sortu den Zutagu sare sozialak, adibidez, tresna asko ditu elkarrekin sorkuntza partekatzeko. Baina tresnak izatea ez da nahikoa. Parte hartzen dutenak gehienetan jadanik zerbaitetan lanean ari dira edota gai konkretu baten inguruan interes berezia dute. Komunitateko partaide edo pertsona horiek elkar lotu behar dira, eta, horrela, jende gehiagoren parte-hartzea sustatu. Tresnek ez dituzte komunitateak sortzen, ezta jendea parte hartzera bultzatzen ere. Hori bai: behintzat, orain, hori ahalbidetzen duen tresna bat gehiago dugu euskaldunok.

    Aste honetan beste tresna bat ere aurkeztu da: Eusko Jaurlaritzaren Irekia plataforma. Tresna horrekin, Interneten dagoen jendearekin eztabaidatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, proposamenak jaso, entzun, bitartekaririk gabe. Ez luke administrazioak jada komunitateak dauden tokira jo beharko? Horren ordez, leiho berri bat ireki dute administrazioarekin harremanetan jartzeko. Baina, aurkezpenean, zuzenean partaide batek galdetu zion bezala; zer gertatzen da kontsultarekin eta erreferendumekin? Zein sinesgarritasun eduki dezake kontsultak ukatzen dituen gobernu batek, behin eta berriz dinamika parte-hartzaileen aurka azaldu dena edota hauteskundeetan gizartearen parte bati aurkezteko eskubidea ukatzen diona. Plataforma horrek zerbaiterako balio badu, gobernuaren erabakietan eragiteko izan beharko luke, eta, goiz bada ere, duda handiak ditut horren inguruan. Leihoak irekitzea ondo dago, pauso bat da. Baina, orain, itxi dituzten ateak berriro irekitzeko ordua iritsi da.

    Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa

    Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

     
  • The big crunch

    23:30 on 2010-02-18 | 0 Comment Permalink | Reply
    Tags: big bang, big crunch, , google open dns, google url shortener

    Orain dela urte batzuk Interneten webgune edo espazio propioa zuten pertsonak oso gutxi ziren. Horretarako zure webgunea ostatatzeko zerbitzu bat behar zenuen, eta, horretaz gain, html ezagutza minimo bat. Ondoren, Web 2.0 garaiarekin batera, enpresa eta zerbitzu handiek bakoitzak bere txoko komunikatiboa izateko aukera sortu zen. Horrek, informazioari dagokionez, askatasun handiagoa ekarri zuen. Hedabideak ez ziren informazio iturri bakarra, eta beraz, beste hainbat iturri ireki ziren. Sarearen Big Bang-a izan zen.

    Azpiegiturari dagokionez ere, software libreko tresnak erabiliz, enpresa handietatik kanpoko zerbitzuak ere sortzen hasi ziren. Blogak sortzeko, adibidez, bakoitzak instala ditzakeen tresnez gain, euskaraz gutxienez hiru zerbitzu ditugu. Baina, hala ere, erraztasunagatik eta nagusitasunagatik enpresa handi horiek beren zerbitzuak gero eta gehiago zentralizatzen hasi dira.

    Blogen artean eztabaida era banatuagoan egiten zen, blogen arteko iruzkinen bidez. Orain ezagutzen ditugun sare sozialen barnean, eztabaida bertan eman behar da. Zer esanik ez dago kontrolatzeko ere errazagoa dela azpiegitura zentralizatu bat. Blogen artean trukatzen diren mezuak eta sortzen diren eztabaidak gelditzeko, blog horiek guztiak itxi behar dira, eta sare sozialetan sortutako eztabaida bat gelditzeko, berriz, zerbitzu hori oztopatzearekin nahikoa da.

    Azken hilabeteotan enpresa handiek, eta Googlek batez ere, zentzu horretan pauso berriak eman dituzte. Gure datuak nahi dituzte, eta ematen ari gatzaizkie. Gmail ezagunarekin hasi ziren, Google Analytics-ek informazio izugarria eman zien, eta orain Google Public DNS eta Google URL Shortener sortu dituzte. Edozein trafikoren bitartekari izan nahi dute, informazio hori ere eskuratu ahal izateko. Gero eta arruntagoa da helbide bat sakatu, eta zuzenean leku batera eraman beharrean bitartekari batetik pasatu behar izatea: adibidez, URL helbide laburtzaileak, Facebook-eko URLak… Ondorioz, sarearen Big Crunch-a bizitzen ari garela esan daiteke.

    Baina, paradoxikoa bada ere, software librea eta hardwarearen kostu txikiak direla eta, bakoitzak bere blog sare, sare sozial, webgune, posta eta abar sortzea inoiz baino errazagoa den arren, gehienok handi horien tresnak erabiltzen jarraitzen dugu askotan.

    Berria.info webgunean | PDF bertsioa | Inprimatzeko bertsioa

    Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

     
  • Asteroko twitter laburpena 2010-02-15

    7:30 on 2010-02-15 | 0 Comment Permalink | Reply

     
  • Tony Manero funky

    20:46 on 2010-02-14 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: funky, , tony manero

    Tony manero funkyTony Manero funky

     
  • Open Goverment

    17:53 on 2010-02-12 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: , o'reilly, open goverment,

    Gero eta gehiago entzuten dugu gure inguruan hau. O’Reilly eta bere editorialak seguraski hurrengo urtean zehar asko entzungo den liburu bat kaleratu dute. Ziur gauza interesgarriak atera daitezkeela hemendik, baina ez behintzat benetako aldaketarik. Aldaketak aberastasunaren banaketa justu batek bakarrik ekar dezake eta gainera ez da bakarrik etorriko. Arrazoiak badaude eta bidea markatua dago. Internetetik ere lan egitea tokatuko zaigu.

     
  • Mapa soziala

    1:13 on 2010-02-11 | 5 comments Permalink | Reply
    Tags: , , , mapa soziala, , , ,

    Jende askok galdetzen dit nola egiten dudan hainbeste tokitan egoteko eta beste batzuk eroturik nagoela uste dute. Ez dakit zein den egia, edo beharbada biak dira egia. Hala ere, ezagutzen nuzuenok, ezagutzen duzue nire sare banatuekiko, identitate digitalarekiko, pribatutasunarekiko, *iko… kezkak. Gaur Googleren Buzz-a agertu da eta jende guztia horri buruz ari da. Gaur Berrian tresna horren alde filosofiko/ideologiko-ari buruz idatzitako artikulua agertzen da. Baina orain nire sare sozial birtual hauetan, sortzen dudana nola hedatzen dudan azaltzen saiatuko naiz. Sortzeari dagokiona bakarrik kontatuko dut, noizbehinkako tresnak ere kanpo utzi ditut, baina hauetako batzuk garrantzitsuak dira. Adibidez noizean behin erabiltzen ditudan YouTube, Bildu, Qik… kanpoan utzi ditut. Hau da atera zaidan mapa soziala.

    mapa soziala
    Bertan ikusten da nolabait nire bloga, teketen.com alegia, dela nire identitate digitalaren erdigunea. Bertan egiten ditut nire ekarpenik garrantzitsuenak. Gainera domeinu propioa izateaz gain, software libreko WordPress tresna erabiltzen dut, hainbat gehigarrirekin. Aspaldi erabakiko nuen gune hori eta posta elektronikoa behintzat erabat libre izango zirela. Horretaz gain OpenID bat ere bada, hau da beste hainbat tokitan nire kredentziala. Bertan nire argazkiak, mezuak, mezu motzak… idazten ditut. Bideoen gaia berezia da, baliabide asko eskatzen ditu eta horregatik euskaltube.com (beste batzuetan YouTube) erabiltzen dut. Nolabait blogak gauzak hausnartzeko aukera ematen du, gainera beste guneek ematen ez duten gauza bat eskaintzen du denboran zehar edukiak balio gehiago hartzen du. Sare sozialetan edukia azkar galtzen da, berehalakoak du garrantzia aldiz blogean beranduago ere eduki hori egongo da, kontsultatu ahal izango da eta balio gehiago dauka.

    Ikusi daitekeen beste gauza nabarpen bat dago. Mikromezu edo egoera mezuentzako Twitter erabiltzen dut. Hau da, ez mezu luzeak edo hausnarketa txikiak, horiek blogean doaz zuzenean. Twitterren erabilera erabat birala da loturak partekatu, mezu azkarrak boatzeko, informazioa hedatzeko… Baina, era berean Twitter benetan nire kasuan broadcasting tresna bat da. Blogak eta ZutaGuk zuzenean bertara bidaltzen dute informazioa eta hortik Facebook, Google Buzzera ere zuzenean doa. Horretaz gain Blogarekiko erlazioa bi norabideetakoa da. Twitterren zuzenean idazten ditudan mezuak, blogean azaltzen dira, baina baita ere blogetik Twitterrera joandako blogeko mezuen erreferentziek jasotzen dituzten Twitterreko erantzunak. Beraz bloga nire identitate digitalaren metatzailea bada, Twitter broadcasting tresna nagusiena da.

    ZutaGun aldiz mezu azkar batzuk idazten baditut ere batez ere, antolatuta nagoen taldeetan parte hartzeko erabiltzen dut. Nolabait beste batzuekin elkarlanean aritzeko tresna garrantzitsua da. Bertan fitxategiak, foroko mezuak, loturak… partekatzen ditut beste taldekideekin. ZutaGu barneko hariko mezuak ere zuzenean Twitterrera bidaltzen dira automatikoki.

    Facebook ia ez dut erabiltzen. Noizean behin norbaitek egindako aipamenen bat edota posta elektronikora iritsitako mezu batek abisatzen badit bakarrik joan ohi naiz. Gainera erabaki dut taldeetan eta ekimenetan gehiegi ez parte hartzea. Oso erraz markatzen dituzu zure interesak tresna horiek erabiliz. Momentu puntualetan erabili badezaket ere, ez dut orokorrean ibiltzeko intentziorik.

    Google Buzz berria oraindik gehiegi probatu ez badut ere gauza interesgarriak baditu. Hori bai, gauza asko falta zaizkio oraindik pulitzeko, baina Facebook-en aurrean estandar irekien alde egin du.

    Public Buzz updates are available as Atom feeds, enhanced with Activity Stream data, published in real-time with PubSubHubbub notifications.

    Over the next several months Google Buzz will introduce an API for developers, including full/read write support for posts with the Atom Publishing Protocol, rich activity notification with Activity Streams, delegated authorization with OAuth, federated comments and activities with Salmon, distributed profile and contact information with WebFinger, and much, much more.

    We’d like to use this opportunity to invite developers to join us in the Buzz API Group. With the help of the community, our goal is to grow the Buzz API entirely around open protocols to make the web itself a more social place.

    Hori bai, monstruo bat denez horrek ez du ezer esan nahi. Berak hala ere, gure informazioa era zentralizatuan metatu eta bere datu baseak elkar gurutzatuz inoiz sortu den kontrol sozialerako tresnarik hoberena eraiki du. Momentuz Google Buzz-en ez dut zuzenean parte hartuko, gauza konkretuetan bakarrik egingo dut Facebook-en antzera erantzun baten bat utziz. Baina, orain arte Google Reader erabiltzen nuenez eta bertako partekatzeko funtzioa erabiltzen nuenez, hori ere erakutsiko dut. Buzz-en beraz nire Twitter, blogaren RSSa eta nire Readerreko gomendioak ikusi ahal izango dituzue.

    Duda asko sortzen zaizkit honen denaren inguruan. Pena merezi du? Pribatutasunaren arazoak nola konponduko ditugu? Eta Internet banatuago bat posible egiten duten tresnen alde egiten badugu bakarrik?… Duda asko. Hala ere, gako batzuk ere etortzen zaizkit burura eta horietan garrantzitsuena, ez jarri sarean, publiko egitea nahi ez duzun ezer!

     
  • Asteroko twitter laburpena 2010-02-08

    7:30 on 2010-02-08 | 0 Comment Permalink | Reply

     
  • Gaur intxixuak eta sorginak jaitsiko dira

    11:24 on 2010-02-05 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: ihoteak, , intxixuak, , sorginak

    Gaur Oiartzunen intxixuak eta sorginak herrira jaitsiko dira Aiako Harriko Kataxulo kobazulotik, 19:00etan. Egun batzuetan zehar udaletxea hartuko dute, eta, era berean, herriaren gidaritza naturaren indar basatiek hartuko dute. Herrian bada talde bat hau guztia berreskuratzen (Ihote Berreskuratzaile Taldea) eta informazio guztia Oiartzungo Ihoteak webgunearen bidez zabaltzen ari dira. Aukera baduzue, ez galdu.

    euskaltube.com bideoak | Izenburua: Ihoteak 2009 | Erabiltzailea: Oarsoaldeko Hitza

    euskaltube.com bideoak | Izenburua: Ihoteak 2009 | Erabiltzailea: Oarsoaldeko Hitza

    euskaltube.com bideoak | Izenburua: Intxixu ihauteria | Erabiltzailea: Mikelo

     
  • Iruñeako autobus geltokian autobus istripua

    16:33 on 2010-02-04 | 1 Comment Permalink | Reply
    Tags: autobusa, iruñea, istripua

    image

    Autobus bat geldilekua pasa eta jendearen gainera joan da.

     
c
compose new post
j
next post/next comment
k
previous post/previous comment
r
reply
e
edit
o
show/hide comments
t
go to top
esc
cancel