Atzo arratsaldean esperimentu bat egin nahi izan genuen. Arrasateko gazte bulegoak proposatuta eta Goiena Telebistaren laguntzarekin telebista, internet, ikus-entzunezko forma berriak landu nahi genituen. Goiena Telebistan gaur gauean botako da saioa. Debagoienekoak zaretenok beti bezala ikusteko aukera izango duzue eta Euskaltelen LTDa duzuenok ere. Atzo jada Goienako Livestream kanalean zuzenean bota genuen. Bertan zeuden hainbat [...]
Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuzArchive for Martxoa, 2010
Gaur David-en blogean irakurri dut, nola Philadelphian gazte tsunami bat sortu den. Hasieran Flashmob artistikoak zirenak, sms eta sare sozial birtualei esker zibermatxinada txikietan bihurtzen hasi dira. Gazteek tresna hauen boterea ulertzen hasi eta erabiltzen hasi diren momentuan, botereak salbuespen neurriak ezarri ditu. Gazteen mugimenduak murrizten eta FBIaren laguntzarekin komunikazioen kontrolak egiten hasi dira.
LTDa iritsi da jada gurera. Agindu zizkiguten onura guztiak bete gabe eta murrizketa askorekin iritsi zaigu. Elkarrekintza mugatua eskaintzen duten gailuak, oraindik ere lizentziak banatzearen bidezko kanal banaketa, dispositibo berrien beharra… LTD digitalak beraz kanal berriak bai, baina beste ezer ez digu gerturatuko gure etxeetara. Bere egitura zentralizatuak, batzuek lizentzien bidez ezarritako kontrolez zaindua, Interneten [...]
Berri Txarrak Lekunberriko musika talde ezaguna, SXSW musika, filmeak eta elkarrekintza uztartzen dituen jaialdian egon dira. Orain arte niri elkarrekintza teknologikoarekin harremana zuten gaiak interesatu zaizkit jaialdi honetatik, baina bitxia egin zait Berri Txarrak bertan ikustea. Hala ere, laster izango ditugu gurekin GaztEHerriak antolatutako jaialdiko “talde sorpresa” izango dira eta.
HTML5ak aldaketa handiak ekarriko ditu. Nahiz eta asko entzuten ari den, oraindik urte bat edo urte pare bat behintzat pasako dira, benetako inplantazioak ikusteko, adibideak jada badaude. Web semantikorako tresna berriak ere ekarriko ditu, Microdata izeneko espezifikazioaren bidez. Oraindik literatura gutxi dago, baina Tantek Çelikek HTML5 NOW liburu interesgarri bat aterako du.

