Atzo bertan, irratia.com programan egoteko aukera izan nuen. Bertan ikus-entzunezkoei buruz hitz egiteko eta eztabaidatzeko aukera izan genuen. Batez ere, Internetetik bideo, telebista, vidcast, streaming… etab. ezberdinetatik kaleko begirada bat eman nahi izan genion. Hau da, Internetetik telebista zaharrera begiratu genion. Patxi Gaztelumendik gidatu zuen atzoko programa eta gaur Albisteak 2.0 aurkeztu dute. Niretzako irratia.com proiektua eta Interneteko ikus-entzunezkoei buruz esandakoaren uztarketa polita. Saioan esan nuen bezala, horrelako asko beharko ditugu.
Bihar aldiz, Telebistatik Interneterako begirada izando da HUHEZIk antolatutako Komunikaldiak saian. Niri, hiru munstrok osatutako mahaia gidatzea tokatuko zait, Iban Arantzabal, Jexux Mari Irazu eta Iñako Gurrutxaga. Ea zerbait interesgarria irtetzen den.

15. Martxoa 2010 at 17:31 :
[...] Interneten http://teketen.com/2010/03/telebista-interneten/ [...]