Steve Jobs jaunak Flash teknologia, iPodetan, iPhonetan eta iPadetan ez sartzeko argudioak eman ditu. Horien artean, Flash pribatiboa dela dio. Noski kontutan hartuta bere sistema eragilea eta beste mila gauza pribatiboak direla ezin gehiegi esan. Zozoak beleari ipurbeltz esan dio Flash-i.
Baina beste gauza garrantzitsu bat ere esan du. Web teknologiak estandarretan oinarritua izan behar duela alegia. HTML5 aipatzen du zehazki eta horiek albiste onak dira. Baina bideoarentzako H.264 kodeka erabiltzen dutela eta hori orokortu nahi dutela ere azaltzen dute. Estandar hori ez da irekia eta Mozilla Firefox bezalako nabigatzaileentzat traba handia suposa dezake. Gainera, badago alternatiba librerik.
•
Zozoak beleari Apple
•
One comment to “Zozoak beleari Apple”
•

22. Uztaila 2010 at 23:03 :
[...] ditu Steve Jobsen konpainiak: langileen baldintza kaskarrak eta suizidioak, Adoberekiko tirabirak Flash dela eta , iPhone 4ren antenaren auziak, enpresak erabiltzaileen kexei emandako erantzunak (arazoa ukatuz [...]