Facebook kontua itxi dut eta 27.000 pertsona gehiagok ere egin dute gaur. Desaktibatu behintzat bai, oraindik nire datuak mantenduko dituzte beraien politikaren arabera nahiz eta joan hori egin nahi dutelako. Koakzioa erabiltzen ere saiatu dira, zenbait lagun galduko ditudala esanez, hilko balira bezala, begira bestela irudia.
Updates from Maiatza, 2010
-
Facebook kontua itxita, koakzio eta guzti
teketen
-
Asteroko twitter laburpena 2010-05-31
teketen
- RT: @ishikawa_: RT @birasuegi Nire elkartasun osoa gaur #greba egiten ari zareten langile guztiontzat. #
- Finanzas.com (Europa Press) – Arrasate acoge el viernes el II Encuentro transnacional sobre Democracia Económica http://bit.ly/de-ep #
- Europa Pressek "Euskal Herriko eredu kooperatiboa" -> "Modelo cooperativo en el País vasco y Navarra" bezala itzuli du
# - RT: @iPtx: sektore publikoa zer den, eta daukan garrantzia – Funtzionarioen greba deitu diote ahoberoek, ezjakinek,… http://bit.ly/9ZufPV #
- Goizean lan pixkat egin ondoren elkartasun aktiboa erakustean 11:30etan buleko manifestaziora #greba #
- Goizean lan pixkat egin ondoren elkartasun aktiboa erakustera 11:30etan buleko manifestaziora #greba #
- Greba bideo batzuk hemen http://qik.com/grebam25 #greba #
- Bideoa: Internazionala eta Eusko Gudariak Donostiako #greba egunean http://qik.com/video/6894668 #
- http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/2010/eegitaraua.html Euskara 2.0 ehu udako ikastarotan. Hori bai webgunea Nurenberg-era (via @anamalagon) #
- Las Indias, Szena, LEINN, Economía Abierta, Bagara prozesua, GBE-NER… DE jardunaldietan http://democraciaeconomica.net/programa/ #
- Proiektu interesgarriak http://teketen.com/2010/05/proiektu-interesgarriak/ #
- Maiatzaren 31ean Facebookeko kontua ixteko eguna http://www.quitfacebookday.com/ Izen eman dut jada. #
- Augmented Reality without programming in 5 minutes http://development.blog.shinobi.jp/Entry/3291/ #ar #eh #
- Facebooken aurkako zibermatxinada http://teketen.com/2010/05/facebooken-aurkako-zibermatxinada/ #
- #irekia -ri buruz hitz egiten. #
- Denak takilak betetzera 80 egunean ikustera. #
- Feed berri bat nirean http://kooperatibakaztertzen.wordpress.com/ #
- Gaur egun handia izan da! #
- RT @kron0x: 31 de mayo: Día mundial para abandonar Facebook http://goo.gl/idNk #
- RT @Nuksazi: RT @Reuters: FLASH: At least 10 killed in Israeli navy interception of Gaza aid convoy ships – Israeli TV #
- RT @Nuksazi: Israel vuelve a demostrar que es un estado ASESINO!! Nadie puede parar esta masacre? #flotilla #Gaza #
- Gaur Demokrazia Ekonomiaren kronika idatzi behar dut, ea egunak ematen didan. #
- #freegaza no! #freepalesina bai! Adi kontzentrazioetara. #
- Facebook-ek ez dit kontua ezabatzen uzten! Begiratzen zergatik! #
- Unable to deactivate your account because you are the only developer of a Platform application. Baina ze $%&! #
- Aplikazio bat sortuta omen nuen. Hona joan http://www.facebook.com/developers/ eta ezabatu dut, orain bai banoa, koakzio eta guzti… #
- Facebook utzia, koakzio eta guzti http://teketen.com/2010/05/facebook-utzia-koakzio-eta-guzti/ #
-
Facebooken aurkako zibermatxinada
teketen
Facebook-ek gero eta aurkako jarrera gehiago sortzen ditu. Horretarako arrazoiak badaudela argi utzi nahi izan dut blog honetan. Ez naizela bakarra ere nahikoa argi dago. Hau dena kontutan hartuta, zibermatxinadara deitzen gaituzte. Maiatzaren 31ean Facebook uzteko eguna deitu dute. Nik jada izena eman dut eta mezua zabaltzen saiatuko naiz. Jada 20.000 baino gehiago gara.
-
Proiektu interesgarriak
teketen
Proiektu interesgarriak aurkeztuko dira Demokrazia Ekonomikoari buruzko II. Topaketa transnazionalean.
Szena, Las Indias Electrónicas Grupo Cooperativo, grado LEINN, Economía Abierta, Bagara prozesua, GBE-NER. -
Asteroko twitter laburpena 2010-05-24
teketen
- Hutsalkeria eta erradikalismoa http://teketen.com/2010/05/hutsalkeria-eta-erradikalismoa/ #
- 30 urte justu orain… http://teketen.com/2010/05/30-urte-justu-orain/ #
- Ian Curtis orain dela 30 urte hil zela http://bit.ly/20urte-ian-curtis nire omenaldia http://bit.ly/ez-nauzu-izango (via @nuksazi) #
- GTranslate blogean jartzeko manuala Asier Arsuagak (http://www.txokolarte.com) nirean oinarrituta http://bit.ly/c84BBt #
- ♺ @grebaorokorra: http://greba.euskalherrian.info Grebarako zein borrokarako beste tresna bat eskura. #greba #goodnightcapitalism #
- RT: @muxkilla: Oiartzungo anbulatorioan plakarik ez http://oiartzun.hitza.info/albisteak/68617/oiartzungo_anbulatorioan_plakarik_ez.htm #
- Maiatzak 28 demokrazia ekonomikoaren inguruko jardunaldiak Arrasaten http://bit.ly/afVuxg #
- RT: @iturri: +1 RT @iPtx: ORAIN: edo inoiz ez .. http://tumblr.com/x9ja4spv0 #OrainBai via @loveof74 #
- RT: @Paulrios: Los firmantes de la Declaración de Bruselas están siendo presionados para que retiren su apoyo http://bit.ly/a4hlug #
- Norbait doa bilbora azkuen fundazioaren historiora Gipuzkoatik? #
- Norbait doa bilbora azkuen fundazioaren istoriora Gipuzkoatik? #
- Sarobeak, ze metafora politak http://www.argia.com/argia-astekaria/2046/ihesi-erenotzu-inguratzen-duten-bost-tontorrak/sarobeak #
- Android itzultzen %72,61 . Hori izango da gure #io2010 . #
- Aplikazioak nabigatzen ari zarela zure mugikorrean instalatzea WOW @io2010 #
- Telebistako urrutiko kontrola Android bat balitz eta bertatik ikusi nahi ditugun gauzak aukeratu telebistara bidaltzeko? #io2010 #
- RT: @aldakur: Android euskaratzen ari dira, biba zuek! http://zuzeu.com/2010/05/20/android-euskaratzen-ari-dira-biba-zuek/ in reply to aldakur #
- Googleren apustua TBa jatea. Elkarrekintza eramango du Internet-Telebista uztartuz. Fragmentazio maximora bidean. xikientzako aukera #io2010 #
- Gaur gauean honekin amestu dut Android telebistako urruneko kontrola
#io2010 # - RT: @ishikawa_: RT: @teketen: RT: @aldakur: Android euskaratzen ari dira, biba zuek! http://bit.ly/cwN7Rf #io2010 #
- Vidcast eta Podcast guztiak baturik zure telebistan! bufff . Telebistan Miro (http://getmiro.com) izatea bezala. #io2010 #
- Hori bai, neska gutxi #io2010 horretan
# - The big bang theory -n amaieran agertzen diren mezu ezkutuak http://chucklorre.com
# - Google TV http://teketen.com/2010/05/google-tv/ #
- David de Ugarte eta Las Indias guztia Arrasaten egongo da http://democraciaeconomica.net/2010/05/inscripcion/ #
- Ideia bikaina @anamalagon Tabakalera okupatu! Baietz jendea bildu! #
- Bideo hau nire blogaren portadan jarriko dut! Merezi du gaiak, @theklaneh -ren ilea eta kamisetak ere
http://bit.ly/aRcY2l # - Greba Euskal Herrian http://teketen.com/2010/05/greba-euskal-herrian/ #
- Dinostira udara iritsi da http://teketen.com/2010/05/dinostira-udara-iritsi-da/ #
- DE lehen hitzaldi azkarrak http://teketen.com/2010/05/de-lehen-hitzaldi-azkarrak/ #
-
DE lehen hitzaldi azkarrak
teketen
Lehen hitzaldi azkarrak jada definitzen goaz. David de Ugarte eta Las Indiaseko lagunek Las Indias Electrónicas Talde Kooperatiboari buruzko hitzaldia emango dute. Julen Iturbek egiten ari diren ekonomia irekiari buruzko beraien ikerketa azalduko digu. Luis Pérez de Szena sortu nahi duen garatzaileen arteko kooperatibaren ideia aurkeztuko du.
-
Donostira udara iritsi da
teketen

Beach & Beers, blogik ez oraingoan
-
Greba Euskal Herrian
teketen
Albisteak 2.0.010 from Albisteak 2.0 on Vimeo.
-
Google TV
teketen
Googlek gure egongeletara LTDaren etorkizuna txikitzera eta audientzien fragmentazioa ekartzera dator. Internet telebistara eramango du, honek duen elkarreragiteko aukera guztiekin. Gauza on asko, baina baita betiko beldurrak ere. -
Maiatzak 28 demokrazia ekonomikoaren inguruko jardunaldiak Arrasaten
teketen
Maiatzaren 28an demokrazia ekonomikoaren II. jardunaldi transnazionalak izango dira. Jardunaldi hauek auzolanean antolatutakoak dira. Bere helburua aurten kooperatibismoa, ekonomiaren forma berriak, komunitateak… bezalako gaiak lantzea da. Eztabaidak, mintegiak eta hitzaldi azkarrak izango dira erabilitako formatuak. Las indias talde kooperatiboko lagunak gurekin izango dira. Edozein kasutan etengabe garapenean dagoen prozesu bat da. Interesgarria den kooperatibaren batek, edo kooperatiba izan gabe gai hauen inguruan interesgarria den norbait ezagutzen baduzu parte hartzeko deia zabaldu berari. Euskarazko eztabaida-mintegi bat ere izango da bertan, “Euskal Herriko kooperatibismo eredua, honen berrikuntzan eta etorkizuneko ibilbideak”. Animatu! -
30 urte justu orain…
teketen
Love will Tear Us Apart AGAIN! Nire bizitza markatu duen eta markatzen ari den abestia. Orain dela 30 urte utzi gintuen. Doctor Deseoren bertsioarekin omenduko dut nik. -
Hutsalkeria eta erradikalismoa
teketen
Azken egunetan ikusi dugu Cuatroko Manolo Lamaek eskale bati egindako iseka nazkagarriaren bideoa. Jendea haserretu eta sare sozialak erabiliz Manolo Lama botatzeko eskatu dute eta barkamena eskatzera behartuta sentitu da. Opelek Cuatroko patronizatzaileak ere, segur aski bere marka patronizatu nahian azalpenak eskatu dizkio kateari. Oraindik ez dute bota eta Pascual Serranok mezu argitzaile batean bere duda azaltzen du Prisan lan egiten duen kazetari bat botatzeko behar denari buruz. Baina edozein kasutan, inorrek ez du pertsona honen egoera salatu, inor ez du arazoaren errora jo. Hutsalkerian gelditzea erabaki dute askok (batzuk besteak baino gehiago). Erradikaltasuna aldarrikatu nahi dut, arazoen errora joateko beharra.
-
Asteroko twitter laburpena 2010-05-17
teketen
- HTTP://irratia.com entzuten, estudiotik zuzenean. #
- Irratia.com pezeratik http://teketen.com/2010/05/irratia-com-pezeratik/ #
- RT: @julen: Scribd in HTML5, a demo and explanations about the motivations behind http://is.gd/c4pEV #
- Egun on Bilbo! #
- Herri lurrak http://teketen.com/2010/05/herri-lurrak/ #
- Jakintza librea jardunaldiak Bilbon http://teketen.com/2010/05/jakintza-librea-jardunaldiak-bilbon/ #
- Facebooki buruzko kezka http://teketen.com/2010/05/facebooki-buruzko-kezka/ #
- EHUko jardunaldi batzuen, ikasleek egindako bideo laburpen bat, http://doku2010jardunaldiak.blogspot.com/2010/04/blog-post.html #
- A few things you might not have known about email http://is.gd/c678q #
- Denbora Txinan http://en.wikipedia.org/wiki/Time_in_China #
- Beti izango dugu… http://teketen.com/2010/05/beti-izango-dugu/ #
- Zuentzat guztientzat http://www.youtube.com/watch?v=8hVGHe5H7To letra: http://eu.musikazblai.com/hertzainak/salda-badago/ #
- Joder @luistxo telebistan eta ezin ikusi! #
- Hedabide digitalei buruzko artikulu bat idazten, norbaitek erreferentzia politik badu, orain da momentua! #
- Facebook F8 http://teketen.com/2010/05/facebook-f8-2/ #
- Android lokalizatzearen (euskaratzearen) aldeko eztabaida ZutaGun http://bit.ly/9wd2f6 @Ishikawa_ #
- ♺ @latxa09: Zabaldu deia! Difunde la llamada! kaleak herritarrontzat ♺ @dirurikgabe ; ) http://bit.ly/d9mrYa #
- Facebook aferari buruz informazio gehiago http://is.gd/c7E5I #
- Orwell VS Huxley http://teketen.com/2010/05/orwell-vs-huxley/ #
- RT @muxkilla Kalakan: atez atekoaren alde %78; kontra %22. #
- Herritarrak atez ate http://teketen.com/2010/05/herritarrak-atez-ate/ #
- Nonick 2010 http://teketen.com/2010/05/nonick-2010/ #
- La Jenny Preston – trends: location, info, stream, referral, identity, real-time, engadgement #nonick #
- Konexio emozionala landu nytimes-eko Jennyk esandako garrantzitsuena #nonick #
- Folk moment, txapwla for Jenny #nonick #
- Euskara 1 aldiz aipatu dute nonicken eta italiar batek egin du :-* #nonick #
- Euskal estiloko izena duen start up bat http://askaro.com #nonick #
- Nire nonick bozka zuen esku uzten dut, zein bozkatuko dugu? #nonick #
- askaro kontzeptu polita zentralizatzailea, baina polita. Eduardo Manchon ere hemen murgilduta. #nonick #
- Minube proiektu errealena, submate katxondoena, nire bozka Askaro #nonick #
- Quid pro quo http://teketen.com/2010/05/quid-pro-quo/ #
- Have hub the eve to the he there sebiuunouva … be pi #nonick #
- ♺ @theklaneh: Bankuek 61.000 milioi eraman dituzte. Mozketekin 65.000 milioi aurreztuko. #greba http://bit.ly/ag5h3n #
- Zurrumurrua rebelion itxi dute? Egia bada guerra http://m.meneame.net/story/un-juez-cierra-rebelion.org #
- Zuzenean: http://qik.ly/BQBda #qik #
- burning man proiektua inspiratzailea #nonick #
- Nafarroa oinez eta gero Burning man 2012 Bardeetan #nonick #
- http://goingnowhere.org #nonick #
- Tuentiko tipoa hitz egiten zegon bitartean, Facebooken lagun egiteko eskaera bat jaso du zuzenean
#nonick # - Askarok irabazi baietz! Baserria edo Androida apustu. Designi #
- Askarok irabazi baietz! Baserria edo Androida apustu. #nonick #
- baserria galdu dut #nonick #
- Boikot Israe1: hau bai->http://www.youtube.com/watch?v=o21Qe1LY294 hau ez->http://eibar.org/blogak/iturri #
- RT: @zutagu: Talde interesgarri berriak sortzern hasi dira eta Androideko taldean eztabaida bikaina martxan jarri. Zorionak #
- postNonick 2010 http://teketen.com/2010/05/postnonick-2010/ #
- MARAVILLOSO! RT: @itzalagunea: Itzalagunea: ITZALAREN ITZAL LATZA: Área de descanso//Área de trabajo. http://bit.ly/a0C8vO #
- RT @alexlobov: Noam Chomsky denied entry into Israel "due to his political opinion." Democratic enough http://j.mp/b6zWCj (via @avinunu) #
- GTranslate zure blogean edo webgunean http://teketen.com/2010/05/gtranslate-zure-blogean-edo-webgunean/ #
- Arrazoi duzu @Hey_neken . Zuri zer iruditzen? #
- Android itzulpena badoa, orain egituratzen joan behar gara http://zutagu.net/mod/groups/topicposts.php?topic=30492&group_guid=28712 #
- Kickstarter – Decentralize the web with Diaspora: http://kck.st/9QC2zk #
- ♺ @penguinjournals: Zorionak Shotools
RT: @alexpuig: Blueknow, Shotools y Webphone, ganadores del IV Campus SeedRocket http://sho.tc/9z # - Ekaitza dator, Enarak oso baju dabiltza hegan http://is.gd/ccLwD #
- Community Manager euskaraz -> formala: Komunitate kudeatzailea | politikoa: Komunitzaina | erligiosoa: Komunitateko artzaia #
- Luistxo Fernandez @luistxo Kalifornian ikusi ezin izan nuen saioa http://is.gd/cdele #
-
GTranslate zure blogean edo webgunean
teketen
Eguneraketa: Asier Arsuagak GTranslate blogean edo webgunean instalatzeko euskarazko manual bat sortu du.
Google-ek GTranslate barruan euskara sartu du. Horrek esan nahi du, itzulpen automatikoa erabiltzeko aukera izango dugula. Oraindik alpha fasean dago, baina jada erabilgarria da. Batez ere, honek zentzu guztietako itzulpenak egiteko aukera ematen du, beraz euskaraz idatzi eta besteek “ulertzeko” moduan erabiltzeko. Kalitatea ez da oso ona, itzulpen estatistikoa (iturria: @julen) darabil eta seguraski euskararen kasuan horrek ez ditu emaitza hoberenak emango. Hala ere, Erderatu eta Opentrad proiektuek ematen ez zuten aukera bat ematen du, euskaratik hizkuntza askotara itzultzea. Kalitatezko itzulpenak bilatzen jarraitu beharko dugu, Opentrad zentzu horretan proiektu hoberena da, zer ematen duen ikusi beharko dugu. Baina, kalitate aldetik ez bada ere, Googlen euskara kontutan hartzen hasi direla esan nahi duelako da garrantzitsua.Horregatik nire blogean txertatzea erabaki dut. Hona hemen hori egiteko prozesua. WordPresserako egin dut, baina edozein webgune edo blogerako balio dezake.
1. Itzulpena zein hizkuntzatan egin nahi duzun erabaki.
Hauek aukeratu ditut: Español, Français, Català, Galego, Português English, 中文
2. Ondoren hauei loturak jarri ditut. Nire kasuan mezu bakoitza itzultzeko moduan egin nahi izan dudanez, mezu bakoitzean jarri dut WordPress-eko loop famatua baliatuz. Hala ere, hau ez da beharrezkoa webgune osoa itzuli nahi badugu:
<a title=”Español” xml:lang=”es” lang=”es” href=”http://translate.google.com/translate?hl=es&sl=eu&tl=es&u=<?php the_permalink(); ?>”>es</a>
- title=”Español” : Loturaren gainean jartzean erabiltzaileak zer ikusiko duen, bakoitzaren berezko hizkuntzan jarri dut.
- xml:lang eta lang: Itzuliko den hizkuntza zein den adierazten duen metadatua, ez da beharrezkoa ondo funtzionatzeko, baina interesgarria da.
- hl=es : Googleren itzulpen orriak izango duen hizkuntza.
- sl=eu eta tl=es : Itzulpena egiteko hizkuntza parea, kasu honetan eu->es. Euskaratik gaztelerara.
- href=”XXXX” : Adibidean mezuaren helbidea erakusten duen permalink-a estekatzen da, baina hemen itzuli nahi den helibdearen URLa jar dezakezue.
3. Horretaz gain, nahi duenarentzat lotura gehigarri bat ere jarri dut, aukeratu ditudan hizkuntzatako bat erabiltzen ez badu itzulpena egin ahal izateko.
Horrela gelditu da kodea:
| Lang [αuto]:
<a title=”Español” xml:lang=”es” lang=”es” href=”http://translate.google.com/translate?hl=es&sl=eu&tl=es&u=<?php the_permalink(); ?>”>es</a> |
<a title=”Français” xml:lang=”fr” lang=”fr” href=”http://translate.google.com/translate?hl=fr&sl=eu&tl=fr&u=<?php the_permalink(); ?>”>fr</a> |
<a title=”Català”xml:lang=”ca” lang=”ca” href=”http://translate.google.com/translate?hl=ca&sl=eu&tl=ca&u=<?php the_permalink(); ?>”>ca</a> |
<a title=”Galego”xml:lang=”gl” lang=”gl” href=”http://translate.google.com/translate?hl=gl&sl=eu&tl=gl&u=<?php the_permalink(); ?>”>gl</a> |
<a title=”Português” xml:lang=”pt” lang=”pt” href=”http://translate.google.com/translate?hl=pt&sl=eu&tl=pt&u=<?php the_permalink(); ?>”>pt</a> |
<a title=”English” xml:lang=”en” lang=”en” href=”http://translate.google.com/translate?hl=en&sl=eu&tl=en&u=<?php the_permalink(); ?>”>en</a> |
<a title=”中文” xml:lang=”zh-cn” lang=”zh-cn”href=”http://translate.google.com/translate?hl=zh-CN&sl=eu&tl=zh-CN&u=<?php the_permalink(); ?>”>zh</a> |
<a title=”+ lang” href=”http://translate.google.com/translate?sl=eu&u=<?php the_permalink(); ?>”>+</a>Mezu honen hasieran ikusi dezakezue benetako emaitza eta baita probatu ere. Argi utzi nahi izan dut Lang, hizkuntza adierazteko hitz nahiko globala eta αuto-rekin automatikoa adierazteko, proba bat dela. Proba bat, baina behin baino gehiagotan aipatu izan dugun Rosetta harri berriaren lehen aztarna erabilgarriak.
-
postNonick 2010
teketen
Bilbon Nonick 2010 izan da. Bi egun nahiko intentso. Ekitaldia ez da tamaina aldetik niri gehien gustatzen zaidan horietakoa, baina momentu batzuetan oso interesgarria izan da. Kafe, bazkari eta afar(r)i orduak batez ere. Hau da niri gehien eta gutxien gustatu zaidana.
Gutxien gustatu zaidana- Sartu orduko eta baita bigarren egunean ere gerrikoa kendu behar izatea metal detektore arkua pasatzean. Ez da oso esperientzia polita ekitaldi batera iristean.
- Hizkuntzaren erabilera. Hizkuntza nagusia ingelesa izan da, nahiz eta ekitaldira bertaratu diren gehienek zailtasunak izan hizkuntza honetan. Euskararen presentzia ez da anekdotikora ere iritsi. Ekitaldi internazional bat egiteko aitzakiak ere ez du balio, partaideek hizkuntza horretan jarduteko arazoak dituztenean. Europako beste ekitaldietatik bereiziko balira? Zergatik ez jarri mediterraneoa, hego amerika, jomuga moduan? Ideia bat da.
- Zenbait pertsonen jarrera hotza. Business is business, eta badirudi hori erlazio interpertsonal jatorren kontra doala. Kea saldu eta erosteaz bizi diren asko dago.
Gehien gustatu zaidana
- Antolakuntza oso ondo egon da. Wifia momentu batzuetan joan den arren. Oso lan ona egin dute batzuek. Aurkezleak, teknikariak, kamareroak, sarrerakoak… hauek bai langileak.
- Proiektu interesgarri batzuk ezagutu edo sakontzeko aukera. Niri gehien bat Social Media hitza aipatzen ez zutenak gustatu zaizkit. EVE jokua eta Burning Man proiektuak oso oso interesgarriak iruditu zaizkit. Komunitate errealak (birtualak badira ere kasu batzuetan) kudeatzen ikasteko oso interesgarriak. Komunitate erreal bat sortu eta ondoren ia nahigabe beste guztia sortzen dutenak alegia. Burning Man euskaldun bat sortzeko, ideia ero bat ere sortu da bidean, ikusiko dugu. Noski ez da horrela deituko eta ez da berdina izango, baina batzuek ideia buruan dugu jada, ateratzen bada…
- Ekitaldiei dagokionez gehien bat tailerrak gustatu zaizkit. 1001medios-ek antolatutakoa eta Designing the next web oso interesgarriak izan ziren.
- Afaria eta Kafe antzokia. Kriston giroa, kriston bazkaria, kriston musika beti bezala, baina oso egokia. El rey de la farraren Community Manager Manifesto ekimena, oso dibertigarria.
- Baina batez ere bertan ezagutu, aurpegia jarri eta topatzeko aukera izan dudan pertsona guztiak. @euskaljakintza, @iturri, @nuksazi, @sergiomonge, @penguinjournals, @juanlarzabal, @xuriken, @himikel, @sabripatri, @antxon, @inakog, @lontzo, @balentxi, @damoto, @egocast @abediaga, @naiarapzv. Eta ahaztutzen ditudan guztiak.
Ideia asko sortu, elkartrukatu eta mutatu ditugu bertan. Nire burutik aterako direla noizbait, ikusi beharko nola eta noiz, baina makina martxan jarri da.
-
Quid pro quo
teketen
Ubuntu sistema eragilearen GNU/Linux banaketak bertsio berria atera du. Bertsio garrantzitsua izango da, LTS Long Term Support motakoa baita. Interesgarriena, baina, sare sozialekiko, komunikazio tresnekiko eta dokumentuak on line kudeatzeko Ubuntu One sistemarekiko bateragarritasuna dira.
Tresna horiek guztiek argi uzten digute sistema eragileak eta dakartzan aplikazioak jada ez direla gure ordenagailuaren funtzio minimoak funtzionarazten dituzten tresnak bakarrik. Gure kanpoko munduarekin harremanak kudeatzeko tresna izatera ere pasatzen ari dira. Gure ordenagailuan exekutatzen ditugun programez gain, sareen bidez erabiltzen ditugun beste askok ere garrantzi bera dutela, alegia.
Aspaldi erabiltzen ditugu gure ordenagailuan ez dauden programak. Posta irakurtzeko, gutako askok posta elektronikoa irakurtzeko webgune bat erabiltzen dugu. Outlook bezalako programak erabili gabe irakurtzen dugu posta elektroniko hori. Baina orain tresna horiek guztiak gure sistema eragilearekin bat egiten ari dira.
Norbaitek Twitterrera mezu bat bidaltzen digunean, gure Facebookeko kontaktu batek idazten digunean, posta mezu bat iristen zaigunean edota dokumentu bat gurekin partekatzen dutenean abisu bat jasoko dugu gure sisteman bertan. Truke hau ez da zentzu bakarrekoa izango, gainera. Gure sistemak berak zenbait kasutan kokapena edo beste informazio batzuk bidaliko dizkio sarean erabiltzen ditugun tresna horiei, beraien lana egiteko. Esan daiteke nolabait sistema eragilea, gure sistema fisikoa kudeatzeaz gain, sarean erabiltzen ditugun aplikazioak kudeatzeko tresna bihurtu nahi dutela. Honek alde onak ditu -gure sistema eragiletik dena kontrola dezakegu-, baina alde txarrak ere baditu. Truke honetan, gure dokumentuen eta zenbait programen kontrola galduko dugu. Beti esaten dugu, baina bakoitzak neurtu beharko du zer den truke honetan irabazi eta galdu nahi dena.
Sistema eragileak gure inguruko tresna teknologiko gehienetan daude. Gailu horietako bat, noski, sakelako telefonoak dira. Telefonoak egunean zehar aldean izaten ditugu, eta bertan dagoen informazio asko pribatua da, kokapena kasu. Quid pro quo hori ere berraztertzen hasi beharko gara.
Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua
-
Nonick 2010
teketen

Maite maitea eta Massimo mafiosiloa
-
Herritarrak atez ate
teketen
Atzo Kalakako saioan Atez ateko zabor bilketari buruz izan zen. Batzuen jarrera oso harrigarria suertatzen ari zait gai honetan. Herritarrek bere borondatez birziklatze sistema hobeago bat arazo gehigirik gabe aplikatzen hasi dira Usurbil, Hernani eta orain Oiartzunen. Oso pozgarria da, herritarren inplikazioa handia da, kontrako zenbait jarrera ere, baina horiek demokratikoki Usurbilen kasuan eta informazioarekin Hernaniren kasuan oso ondo betetzen ari dira.
Hala ere, Hamaikabat-en jarrera da gustatzen ez zaidana. Alderdi honek txoke indar moduan jokatzen du Errauskailua sortzeko interesak, ustezko birziklatze batean ezkutaturik. Atez atekoak beraiek proposatutako guztia eta gehiago egiten du, baina nahiago dute horren kontra jarri beraien interesak defendatzeko. EAJren jarrera ere tamalgarria da eta zentzu berean doa.
Baina, Aralar? Atzo, orain arte ia inoiz hitz egin ez zuen Oiartzungo Aralar mintzatu zen. Gasifikazioaren alde eta atez atekoaren guztiz kontra azaldu ez den arren, bidean aurkitutako arazoak baliatu nahi izaten ari da politikoki. Benetan, herritarren inplikazioa lortu duen eta inoiz baino birziklatze onena egitea lortu duten proiektuaren kontra jarriko dira azkenean? Alderdian bertan ere eztabaida piztu dute hitz hauek.
Ez dut ezer ulertzen, herri askok horrelako herritarrak izateagatik ordaindu ere egingo luke. Andoainen ere Atez ate askoz hobe!
-
Orwell VS Huxley
teketen
Txipik komiki oso interesgarri bat gomendatu dit.

-
Facebook F8
teketen
Facebookek F8 bilkura egin berri du San Frantziskon. Bertan Facebooken aldaketa eta berrikuntza berriak proposatu ditu. Era berean, munduan askok erabiltzen duten Interneteko sare sozial honen inguruko oihartzuna lortu du. Ez naiz inoiz beldurra sartzearen aldekoa, baina Facebookek daraman bidea ez da batere garbia.
Facebookek gure perfilak osatzeko informazio gehiagoren bila dabil. Orain Open Graph eta Facebook Connect-en hobekuntzarekin hau Interneteko sare sozialetik kanpo ere lortu ahal izango du. Teknologia hauek integratzen dituzten webguneetara gure Facebook kontuan izena emanda sartzen bagara, hauek gure perfiletako informazioa eskuratu ahal izango dute. Gainera, Facebookek berak ere gure historikoaren informazioa erabil dezake publizitate zuzendua bidaltzeko. Noski, aukera hauek segur aski murriztu daitezke, baina jende gehienak ez du egingo.
Hala ere, niretzat okerrena ez da hori, baizik eta jende askorentzat Internet eta Facebook sinonimoak direla pentsatzea. Facebooken egin dutena estandar libre eta irekiekin egin zitekeen. Baita kontrol zentralik gabe ere. Hau da, beraiek kontroletik igaro gabe. Ez dute horrela nahi izan, eta gero eta gehiago askorentzat Internet mugatuta dagoen esparru bat bihurtzen ari da.
Horren trabak pribatutasunaren arlokoak asko badira ere, psikologikoak ere garrantzitsuak dira. Facebookek eskaintzen diguna edo bertan egin daitekeena jende askok muga gisa ikus dezake. Esperimentatzeko, sortzeko, tresna eta ekimen propioak egiteko aukerak ez ditu ezagutuko ere egingo. Horiek garatzeko esparru naturaltzat izango dute Facebook, eta, beraz, horren barnean bakarrik geldituko dira.
Internet bera da sare sozial handiena. Hipertestua asmatu zenetik, pertsona bat eta beste bat aske lotzeko aukera sortu zen. Hori iraultza handia izan zen. Horretaz jabetu zirenek izan dute azken urteetan arrakasta, Googlek kasu. Honek hasieran behintzat argi zuen Interneteko oinarri etikoekin bat etorri behar zuela. Nahiz eta hau ere asko aldatu den, hor dago Don’t be evil (ez izan maltzurra) esaldia. Facebookek ez du horrelakorik ere. Zure perfila nahi dute, zure gogoko gauzak, zure harreman sarea, eta gero eta errazago izango dute. F5 teklari eman beharko diogu, Internet urteetan izandako etikara bueltatzeko.
Berriako Irlen Sarea atalean argitaratutako artikulua

