Lehen hitzaldi azkarrak jada definitzen goaz. David de Ugarte eta Las Indiaseko lagunek Las Indias Electrónicas Talde Kooperatiboari buruzko hitzaldia emango dute. Julen Iturbek egiten ari diren ekonomia irekiari buruzko beraien ikerketa azalduko digu. Luis Pérez de Szena sortu nahi duen garatzaileen arteko kooperatibaren ideia aurkeztuko du.
Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuzArchive for Maiatza, 2010
Beach & Beers, blogik ez oraingoan
Albisteak 2.0.010 from Albisteak 2.0 on Vimeo.
Googlek gure egongeletara LTDaren etorkizuna txikitzera eta audientzien fragmentazioa ekartzera dator. Internet telebistara eramango du, honek duen elkarreragiteko aukera guztiekin. Gauza on asko, baina baita betiko beldurrak ere.
Maiatzaren 28an demokrazia ekonomikoaren II. jardunaldi transnazionalak izango dira. Jardunaldi hauek auzolanean antolatutakoak dira. Bere helburua aurten kooperatibismoa, ekonomiaren forma berriak, komunitateak… bezalako gaiak lantzea da. Eztabaidak, mintegiak eta hitzaldi azkarrak izango dira erabilitako formatuak. Las indias talde kooperatiboko lagunak gurekin izango dira. Edozein kasutan etengabe garapenean dagoen prozesu bat da. Interesgarria den kooperatibaren batek, [...]

