Bilbon Nonick 2010 izan da. Bi egun nahiko intentso. Ekitaldia ez da tamaina aldetik niri gehien gustatzen zaidan horietakoa, baina momentu batzuetan oso interesgarria izan da. Kafe, bazkari eta afar(r)i orduak batez ere. Hau da niri gehien eta gutxien gustatu zaidana.
Gutxien gustatu zaidana
- Sartu orduko eta baita bigarren egunean ere gerrikoa kendu behar izatea metal detektore arkua pasatzean. Ez da oso esperientzia polita ekitaldi batera iristean.
- Hizkuntzaren erabilera. Hizkuntza nagusia ingelesa izan da, nahiz eta ekitaldira bertaratu diren gehienek zailtasunak izan hizkuntza honetan. Euskararen presentzia ez da anekdotikora ere iritsi. Ekitaldi internazional bat egiteko aitzakiak ere ez du balio, partaideek hizkuntza horretan jarduteko arazoak dituztenean. Europako beste ekitaldietatik bereiziko balira? Zergatik ez jarri mediterraneoa, hego amerika, jomuga moduan? Ideia bat da.
- Zenbait pertsonen jarrera hotza. Business is business, eta badirudi hori erlazio interpertsonal jatorren kontra doala. Kea saldu eta erosteaz bizi diren asko dago.
Gehien gustatu zaidana
- Antolakuntza oso ondo egon da. Wifia momentu batzuetan joan den arren. Oso lan ona egin dute batzuek. Aurkezleak, teknikariak, kamareroak, sarrerakoak… hauek bai langileak.
- Proiektu interesgarri batzuk ezagutu edo sakontzeko aukera. Niri gehien bat Social Media hitza aipatzen ez zutenak gustatu zaizkit. EVE jokua eta Burning Man proiektuak oso oso interesgarriak iruditu zaizkit. Komunitate errealak (birtualak badira ere kasu batzuetan) kudeatzen ikasteko oso interesgarriak. Komunitate erreal bat sortu eta ondoren ia nahigabe beste guztia sortzen dutenak alegia. Burning Man euskaldun bat sortzeko, ideia ero bat ere sortu da bidean, ikusiko dugu. Noski ez da horrela deituko eta ez da berdina izango, baina batzuek ideia buruan dugu jada, ateratzen bada…
- Ekitaldiei dagokionez gehien bat tailerrak gustatu zaizkit. 1001medios-ek antolatutakoa eta Designing the next web oso interesgarriak izan ziren.
- Afaria eta Kafe antzokia. Kriston giroa, kriston bazkaria, kriston musika beti bezala, baina oso egokia. El rey de la farraren Community Manager Manifesto ekimena, oso dibertigarria.
- Baina batez ere bertan ezagutu, aurpegia jarri eta topatzeko aukera izan dudan pertsona guztiak. @euskaljakintza, @iturri, @nuksazi, @sergiomonge, @penguinjournals, @juanlarzabal, @xuriken, @himikel, @sabripatri, @antxon, @inakog, @lontzo, @balentxi, @damoto, @egocast @abediaga, @naiarapzv. Eta ahaztutzen ditudan guztiak.
Ideia asko sortu, elkartrukatu eta mutatu ditugu bertan. Nire burutik aterako direla noizbait, ikusi beharko nola eta noiz, baina makina martxan jarri da.

himikel 17:18 on 2010-05-16 Permalink |
Ederki pasa dugu
zuk esan moduan pena bat Euskarak ez bere lekua edukitzeak…
, zerbait pentsatu beharra dago
, eta batez ere teldatxoetan sortu diren solasaldiak, otorduetan, tailerretan eta networkingean, ideai berrien haziak
ea ba gure burning man proiektu hori…
Seguiremos experimentando « Alderrai 21:19 on 2010-05-16 Permalink |
[...] Postnonick 2010 El País (por @petezin): La gestión de redes sociales, una labor periodística esencial Edgar [...]
Tweets that mention Teketen -- Topsy.com 11:23 on 2010-05-17 Permalink |
[...] This post was mentioned on Twitter by Gorka Julio, David Montero, Mikel Iturria, Maite Goñi, ugutz and others. ugutz said: Ados #nonick RT @teketen postNonick 2010 http://short.to/2hcrq [...]
Asteroko twitter laburpena 2010-05-17 | Teketen 17:34 on 2010-05-17 Permalink |
[...] 2010 http://teketen.com/2010/05/postnonick-2010/ [...]
JFBarrera 10:58 on 2010-05-18 Permalink |
Mi euskera es demoledoramente malísimo. Pero estoy de acurdo con lo del detector de metales y de que te traten prácticamente como un sospechoso. Me siento, directamente, menos libre. Aunque pueda llegar a entedner la situación. Lo del euskera y lo del inglés, es como el nudo gordiano. Respecto a la mención, gracias. Y que te hayas despertado un sábado a las nueve de la mañana para venir al Taller de 1001 Medios, me se saltan las lágrimas. Gracias. Beti. Agur.
EOI en abierto » “Engage your audience”: el mensaje de Nonick 17:47 on 2010-05-18 Permalink |
[...] – Teketen: Postnonick 2010 [...]
1001 Medios » Blog Archive » Ezberdina: The Key Word. Communities for journalistsTaller de 1001 Medios en Nonick 2010 18:53 on 2010-05-28 Permalink |
[...] Hemos encontrado algunas referencias: Alberto Orfao, Izaskun Pérez Luis y Gorka Julio. [...]
Eskup | Teketen 8:47 on 2010-06-11 Permalink |
[...] euskara, facebook, hedabideak, jennifer preston, komunikariak, komunitateak, nyt, twitter, zutagu Nonick-en egon nintzenean, New York Timeseko Jennifer Preston, social media editorea ezagutzeko aukera [...]