Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz

Archive for Uztaila, 2010

Uztaila 30th, 2010 by teketen

Interneten idatzi

Paperean zein Interneten asko idatzi behar izaten dut. Askotan jende askori Interneten idazteko garaian dudak eta kezkak sortzen zaizkio. Beste batzuetan eta batez ere loturak direla eta testu bat paperean eta gero Interneten ere agertu behar badu ere zalantza ugari agertzen dira. Hau dena, nire buruan ere pixka bat antolatzeko, bi testu idatzi ditut Kontaizu [...]

Uztaila 26th, 2010 by teketen

Asteroko twitter laburpena 2010-07-26

Zuzenean: http://qik.ly/BwN15 #qik # Qik – poligonoetako enpresa gehienak itxita, mugimendu oso gutxi. N1ean.ere normala baino gutxiago #greba… http://qik.ly/BkSC3 # Gogoratzen transmedia aipatu genuenean… http://is.gd/dz8VF ? # Ostia! @txipik jarritako abestia: Los monaguillos sois un grupo especial dentro de la vida del Seminario… http://is.gd/dzaAD # ♺ @ishikawa_: #Todosconladroga BIDEOA http://tumblr.com/xowdu1oap # Argi dago publiko objetibora [...]

Uztaila 26th, 2010 by teketen

Inperioa biluzik

Aurreko osteguneko Askatasuna jokoan izeneako Irlen Sareko artikuluan, Wikileaks eta antzeko ekimenen garrantzia aipatzen nuen. Gaur Wikileaks proiektuak 92.000 AEBetako armadaren txosten filtratu ditu. Afganistango egoera larria eta praktika ilunak agerian utziz. Horrelako ekimen gehiago behar ditugu, baina baita informazio horiek era independente batean analizatu eta interpretatuko dituzten pertsonak. Aukera berri bat ere, benetako kazetaritzan [...]

Uztaila 26th, 2010 by teketen

IVAPen itzulpen memoriak libre

Open Data Euskadi webgunean IVAPen itzulpen memoriak askatu dituzte, formatu erabilgarrietan. Euskara 2.0 jardunaldietan itzulpen memoriak askatzeko beharra etengabe aipatu zen. Hemen pauso txiki bat gehiago bide horretan. Loturiko informazio gehiago: Euskara 2.0: ondorioak edo… (Eli Pombo, Argia) Euskara 2.0 (Gorka Julio, Berria) EHUko Uda Ikastaroak: Euskara 2.0 (Maite Goñi)

Uztaila 22nd, 2010 by teketen

Askatasuna jokoan

Hasieratik Internet adierazpen askatasuna gauzatzeko biderik askeena izan da. Orain arte horrela izan bada ere, gero eta eraso gehiago dago askatasun horren aurka. Azkena, AEBetan blogetery.com sareko 73.000 blogen itxiera. Arrazoi argirik ez dago, baina badirudi gobernuko segurtasun agentzia batek itxi duela, terrorismoarekin erlazionaturiko mugimenduak direla eta. Badirudi arrazoi gutxi behar direla ez blog bakarra, [...]