Aurreko batean, Donostian gauez gazte interesgarri bat topatu nuen. Bere lagunei atez atekoa azaltzen zegoen, hasierako dudak eztabaidatu eta uste dut nahiko ondo azaltzea lortu zuela. Momentu horretan DVko gauetako argazki-paparazzia sartu eta momentu hori jaso zuen. Seguraski atez atekoaren alde DVan esan den gauza bakarrenetakoa. Baina gazte hau ez da horretan gelditu Facebook talde bat ere sortu du, Donostian atez atekoa sutatzeko.
Proiektua aurrera doa eta gero eta gehiago zabaltzen ari da. Hainbat herri atez atekoa jartzearen alde agertzen ari dira. Beste hainbat tokitan, herritarrek, agintariei atez atekoaren aldeko apustua egitea eskatzen hasi dira.
Zailtasun handiak ere badaude, aurretik sortutako interesak eta batez ere eta era berezian alderdi batzuen erasoek zailtasunak jarriko dizkiote proiektuari.
Hala ere, oihartzuna Euskal Herritik kanpo ere iristen ari da. Aste honetan, Ecoperidikoak Recogida puerta a puerta, ejemplo de compromiso y concienciación popular argitaratu du adibidez.
Teketen
Jendartea eta teknologia uztartuz
Ekaina 6th, 2010 by teketen


[...] This post was mentioned on Twitter by Gorka Julio and Euskal blogosfera, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: Atez ateak eztabaida eta dinamika berriak pizten: Aurreko batean, Donostian gauez gazte interesgarri bat topatu nu… http://bit.ly/a20XSc [...]
[...] ateak eztabaida eta dinamika berriak pizten http://teketen.com/2010/06/atez-ateak-eztabaida-eta-dinamika-berriak-pizten/ [...]