Teketen

Jendartea eta teknologia uztartuz
Iraila 23rd, 2010 by teketen

Banksy – Zentsuraren artea – El arte de la censura – The art of censorship

zentsuraren artea | el arte de la censura | the art of censorship
zentsuraren artea | el arte de la censura | the art of censorship

Banksy Donostiako Zinemaldian Exit Through The Gift Shop pelikularekin egon da. Gogoa nuen ikusteko, baina berandu iritsi eta ezin izan nuen ikusi. Hala ere, Internet(orrent)ek aukera eskaintzen dit.

Artista honek (edo bere imitatzaile batek) bere marka utzi du alde zaharrean. Normalean arte honi eta orokorrean kale adierazpenei dagokien trataera erasotua da, baina artista honen kasua salbuespen bat bilakatu da. Niri eta beste askori iritzi kontrajarriak sortzen dizkigun arren, alde zaharrean utzitako lan honek zer pentsatu eman dit, beharbada bizi dugun zentsura islatu nahi izan duelako. Horregatik izena jartzea erabaki dut, nik horrela deituko diot, presoen argazkiak bezala ezabatzea erabakitzen ez badute behintzat.

Comments

5 Responses to “Banksy – Zentsuraren artea – El arte de la censura – The art of censorship”
  1. Imitatzaile batek egina bada, imitatzaile ona dela esango nuke.

    Tokian tokiko gaurkotasuna duten gaiekin jokatu nahi izate horrek ba dauka bere toketxoa (berea bakarrik izan ez arren). Teknikoki ere antz haundia dauka, hori kopiatzea zaila ez izan arren: tamainu naturala, fondorako kolore bateko txantiloia eta irudia definitzeko (detaile txikiegietan sartu gabe) gainetik beste txantiloi beltz bat, …

    bera, imitatzaileren bat, frankiziako kideren bat, … auskalo

    • teketen says

      Edozein kasutan oso irudi esanguratsua egin du, niri asko esaten didana. Beste grafiti askok, gustatzen bazaizkit ere sortzen ez didatena. X10 eskerrak zure ekarpenengatik.

  2. [...] This post was mentioned on Twitter by Gorka Julio, Gorka Julio, izaeus, Karlos Olasolo Urkia, San Sebastián and others. San Sebastián said: Eta Banksy Donostian egon zen…. http://ow.ly/2IYHG [...]

  3. Beste gogoeta bat …

    Guztiok bezala ni ere tranpan jausi naizela aitortu beharra daukat. Benetan axola al du nork egina den?

    Steet art-aren (edo dena delakoaren) mundu honetan gabiltzanok, liburu, internet eta dokumentaletan ikusitakoaren influentzia jasota, beti jotzen dugu zerbait aurkitzean nork egina den identifikatzen, estilo hori norbaitekin lotzen (nire kasuan ere hala da). Hori garrantzitsuena izango balitz bezala. Hori izanda ere, ni behintzat asko pozten naiz noizbehinka altxor bereziren bat aurkitzean (berdin da ideia, teknika edo kokaleku berritzaileren bat izan) nork egina den inoiz ez aurkitu arren.

    Arrotzak direnentzat berriz, identifikatzeko aukerak asko murrizten dira. Ingalaterran adibidez bertan daukaten Banksymania horrekin gehiengoak paretak bi taldetan banatzen ditu: Banksyren artelanak dituztenak eta hondarrak. Berdin da ondoan dagoena askoz ederragoa, teknikoki berritzaile edo zailagoa, edo mezu indartsuagoa duen edo ez … Banksyrena ez bada, ez du argazkirik merezi, garbitzen badute ere bost.

    Eskala txikiagoan baina hemen irudi honekin ez al zaigu berdina gertatzen hari? Mezularia edo mezua? Sinadura edo artelana? Bat nator zurekin teketen, irudi esanguratsua da, eta nork egina den axola gabe bertako elementuak modu zuhurrean erabiltzen dituen aldetik … chapeau!

    Hala ere … interesgarria izan daiteke Banksyrena dela konfirmatzen bada Donostiako udalak horri emango dion erantzuna ikustea, bere burua berdefinitu edo orainartekoa konfirmatu beharrean jarriko bai luke. Orainarte bezala paretetan agertzen den beste edozer bezala zentsuratu/borratu? Artista ezagun batena izan eta bere lanagatik asko ordaintzen denez, beste toki batzuetan bezala (plexiglassarekin edo) babestu? Dagoenetan utzi? Zihur norbaitek luze gabe irudi horrekin "jokatuko" lukela, tentagarria da behintzat … Non jarriko lukete muga? Betiko tokian? Elitismoan? Beste batzuentzat ere aukerak zabalduko ote lirateke?

    • teketen says

      Goazen jarraipen bat egitea gaiari. Zuk esandako guztiarekin ados nago. Ea ezberdintasunik egiten duten oraingoan. Uzten badute, beharbada kaleko-artea egiten duzuenontzako aurrekari interesgarria izan daiteke isunak saihesteko.

      Berez Banksy hau niretzat sistemak zurrupatutako beste elementu bat da. Noizbait sistemarentzat arriskutsua izan bazen, jada ez da. Hala ere, artea tartean sartuz gero… honetan ere dudak izan ditzaket. Kale artea, artea dela uste badugu, izan daiteke arterik ikusgarri izatea bilatzen ez duena? Nahiko zaila da egia esan. Hala ere, niretzako gakoa da kaleko-artea, artea ere badela, baina arte izateaz gain, sistemaren aurkako mezu bat baduena. Bata edo bestea alboratzea, kaleko-artea desitxuratzea dakar. Eremu bat edo beste alde batera uztea noski egilearen eskubidea da, baina jada ez da kaleko-artea izango, nik ulertzen dudan moduan behintzat.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>